Gaztelania | Euskera

Munduko Arrozak #15

15 urte kulturarteko hartu-emona bultzatzen Munduko arrozen bidez http://www.bizkeliza.org/eu/barria/15-urte-kulturarteko-hartu-emona-bultzatzen-munduko-arrozen-bidez/ 2018.06.14 |  Munduko arraozak ekimenaren hamabosgarren ekitaldia ospatuko da datorren zapatuz San Frantzisko auzoan, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako taldeen koordinadorak suspertuta. Antolatzaileen esanetan, “dei egin gura dogu, beste behin be, auzo honeetako kulturarteko hartu-emonaz eta aniztasunaz ohartarazoteko eta era bateko eta besteko persona eta kulturen arteko hartu-emonak dakarren aberastasuna aldarrikatzeko”. Jarduera hau guztiz sustraituta dago Bilbon eta urtetik urtera jente gehiagok parte hartzen dau. Bi mila lagun baino gehiagok izena emon dau eta datorren zapatuko goizeko 9:00etatik aurrera ospatuko dan ekitaldi honetan 60 herrialde desberdinetako 3.600 lagun inguruk parte hartuko dauala uste da. Mariaren Bihotza plazan alkartuko dira taldeak eta arroza guztientzako oinarri…