Gaztelania | Euskera

Markina-ko baratzeak

V. Bikaritza nekazaritza nortasun handiko eremua da. Hori dela eta, landa eremua, herriak eta baratzeak barne hartzen duten ekimenak martxan jarri beharra ikusten genuen. Pasa den urtean Ortukide proiektuan hasi ginen lanean, Gernikan. Udalak lur-zati batzuk utzi zizkigun eta monitore baten eta boluntario batzuen laguntzarekin, proiektuan parte hartu zuten 10 pertsona inguru astean bi egunez aritu ziren bertan. Lurra goldatzen eta sasoiko eta tokiko produktuak ereiten ikasi zuten.Oraingoan, Markinako Udalarekin elkarlanean, beste baratze proiektu batean hasi gara lanean. Gizarte-bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden 6 pertsonak parte hartzen dute. Proiektu honek hiru helburu nagusi ditu: Gizarte-bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden pertsonen artean harremanak lantzeko espazio bat sortzea. Barazkigintza ekologikoa, lorezaintza eta abarren inguruko oinarrizko ezagutzak barneratzea…

Harrera Berria Markinan

Hau irakurri eta gero, poza baino ez da sortzen nire barruan. Benetan aurrera pausu handia da Markina eta Lea Artibaiko eleizarentzako.  Caritas izan behar da gure elizaren bihotza eta behartsuak beti leko eder bat bilatu ehar dabe gure elizan. Poztu eta Jaunari eskerrak emoten deutsadaz zuen lanagatik. Besarkada handi bat bihotz bihotzez (Jose Agustin Maiz, Bikarioa)