Gaztelania | Euskera

Caritas Indonesia-rekin

Indonesiako Caritasek laguntza eman die  tsunamiaren biktimei. Abenduaren 23tik bertatik, Bogor eta Tanjungeko Caritaseko boluntarioak laguntza banatzen ari dira bizirik irtetea lortu duten pertsonen artean. Indonesiak tsunami baten ondorioak jasan ditu berriz ere; orain dela hiru hilabete Celebes uhartean izan zen bat, hainbat lurrikararen ondorioz sortua.  Oraingo honetan, itsasoaren indarrak Sumatra eta Java uharteak kaltetu ditu, Sondako itsasartetik gertu. Handik ordu gutxi batzuetara, Bogor eta Tanjung Karang elizbarrutietako boluntarioek larrialdi plana martxan jarri zuten, kaltetuei laguntzeko. Une honetan, beharrizan handienak ur edangarria, medikamentuak, elikagaiak, haurrentzako jakiak eta kanpin-dendak dira. Orain arte, Caritas Tanjung Karang kaltetuei elikagaiak helarazteko lanean ari da; aldiz, Caritas Bogorrek laster markatuko ditu lehentasunak, kaltetutako parrokietan beharrizan handienak zeintzuk diren ebaluatuta. Caritas…

Perú eta Áfrikako Adarra

Perun Uholdeak eta Elikagaien Alerta Áfrikako Adarrean Larrialdiak   PERUN UHOLDEEK ERAGINDAKO ALERTA   Martxoaren 22an, Uraren Nazioarteko egunean, Caritasen mundu mailako sareak alerta humanitarioa ezarri du munduko bi gune urrunetan, Perun eta Afrikako Adarrean hain zuzen; izan ere, larrialdi klimatikoa bizi dute, euri-erregimen irregularrek eraginda. Elkarren artean lotura estua duten ziklo klimatikoen ondorioz («El Niño» fenomenoa Ozeano Barean eta «La Niña» Indiako Ozeanoan), azken hilabeteotan hondamendia bizi izan da mendebaldeko hemisferioan, Peruko kostaldeko eskualdeetan, euri eta uholde suntsitzaileen ondorioz; baita munduaren beste puntan ere, izan ere, lehorteak Hego Sudanen, Etiopian, Somalian eta Kenyan eragindako elikagaien krisi sakonak Afrikako Adarreko eskualde osoa astindu du. Dimentsio humanitarioari erantzunez, Caritas sareak baliabideak mobilizatu ditu eskualde horietako biztanle…