Gaztelania | Euskera

Peruko larrialdia

UHOLDEAK: PERUKO CARITASEK LARRIALDI-ESKARIA EGIN DU 2017ko apirilaren 11a. Peruko Caritasek larrialdi-deia luzatu dio Caritasen nazioarteko sareari (EA Emergency Appeal); milioi bat euroko eskaria egin du, datozen bederatzi hilabeteetan laguntza humanitarioko programa bat finantzatzeko, azken hilabeteotan herrialdea astindu duten uholde suntsitzaileek kaltetutako 9.000 pertsonei laguntza emate aldera. Esku-hartze humanitarioaren lehentasunezko guneak Lambayeque, Piura, Tumbres, Lima, Ica eta La Libertad eskualdeak dira; horietan, bertako Caritas, lantalde teknikoak eta boluntarioak arduratuko dira egoerari erantzuna emateaz. Laguntzaren zuzeneko 9.000 hartzaileez gain, Caritas Peruren arabera, 2.3 milioi pertsonari ere eragingo die zeharka larrialdiko erantzun-plan honek. Larrialdiko planaren lehentasunak Ekintzak herritar kaltetu babesgabeenetan zentratuko dira lehentasunez: etxeak galdu dituzten pertsonak, pobrezia egoeran dauden eta eta familiaburu bakarra duten familiak, baliabiderik…

Haitiko Larrialdia

CARITAS HAITIREKIN LARRIALDI TXOSTENAK     HAITIKO LARRIALDI-MAILA Urriaren 4an Matthew urakana Haitiko      hego-mendebaldeko kostaldetik pasa zen. 230km/h haizea erregistratu zen eta kalte handiak, suntsiketa eta uholdeak eragin zituen. HONDAMENDIAREN ERAGINAK Itsasoaren mailaren igoerak eta errekek gainezka egiteak uholde handiak sortu dituzte. Momentuz, ez dago ur edangarria lortzerik eta kolera berriro ere agertzeko aukera handiak daude; gainera, eltxoek transmititzen dituzten gaixotasunak ere ager daitezke (zika, dengue, malaria, chikunguña). Bizi-baliabideak desagertu egin dira; izan ere, landaketak suntsituta daude eta abereak hil egin dira. Kaltetutako pertsonek ezin dute elikagairik lortu. Etxebizitzak erori egin dira edo oso kaltetuta daude. Haiti oso herrialde kaltebera da eta hainbat krisi jasaten ari da. Karibearen erdigunean dago eta hori ekaitz tropikal…

Larrialdia Ecuador

Kaixo guztioi, Zuengana zuzentzen gara Ekuadorreko kideek emandako urratsen berri emateko eta egoeraren inguruko informazioa helarazteko. Komunikabideetan dagoeneko entzungo zenutenez, 7,8 graduko lurrikara gogor batek Ekuador iparraldeko kostaldea astindu zuen 2016ko apirilaren 16an (larunbata), 18:58ean (bertako ordua). Lurrikara herrialde ia osoan sentitu ahal izan zen, baita Kolonbia hegoaldean ere. Gune kaltetuenak honakoak izan dira: Esmeraldas iparraldeko kostaldeko probintziak (600.000 biztanle) eta Manabi (1,5 milioi biztanle), bereziki Mantako kantoiak (226.000 biztanle), Portoviejo (280.000 biztanle), Pedernales (550.000 biztanle), Esmeraldas (160.000 biztanle) eta Muisne (28.000 biztanle). Era berean, Santo Domingo, Los Rios, Guayas eta Santa Elena hiriak ere larri kaltetuta suertatu dira. Guayaquil hiriak ere (herrialdeko populatuena, 3,1 milioi biztanlerekin) kalteak jasan ditu seismoaren ondorioz. Lurrikarak eragin dituen…

Cáritas NEPALekin

Apirilaren 25ean NEPAL astindu zuen lurrikararen tragediari erantzuna emateko, Espainiako Cáritasek larrialdietako dispositiboa martxan jarri du 3. mailako alertarekin, hau da, larrialdi mailarik altuena. Bilboko Elizbarrutiko Cáritasen larrialdietako taldeak bilera egin ondoren, larrialdi kasuetako jarduera-protokoloa aktibatzea erabaki dugu. Era berean, Espainiako Cáritasek gaur goizean argitaratutako prentsa-oharrarekin bat egin dugu eta gure aldetik kontu zenbakiak jarri ditugu beheko aldean (biak erantsi ditugu). Datozen egunetan informazio gehiago emango dugu herrialdearen egoerari buruz, Espainiako Cáritasek helarazten dizkigun txostenen bidez. NEPALeko lurrikaran kaltetutakoen alde otoitz egingo dugu eta aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntza eta otoitzengatik.  

Filipinekin elkartasuna

Filipinekin elkartasuna

Larrialdia Filipinetan Haiyan tifoiarengatik Bi egunez eurite handiak bota eta 230 km orduko urakan-haizeak egin ondoren, Haiyan tifoiak, herritarren artean “Yolanda” izenez ezaguna, egoera tamalgarria utzi du Filipinetan, batez ere Samar eta Leyte uharteetan; bertan izan dira kalterik handienak. Tacloban City da Leyte probintziako hiriburua eta bertan itsasoaren maila 10 metro igo da. Larrialdi-maila Bertan dauden Nazio Batuetako taldeek azaldu dutenez, 2004an Indiako Ozeanotik pasa zen tsunamiaren antza dauka. Ez dago datu ofizialik, baina uste da 9,5 milioi pertsonak jasan dituztela kalteak.  Eremu batzuetan hain izan da gogorra, herritarrek ez daukate ur edangarririk, ez elektrizitaterik, ez aterperik, ezta jatekorik ere. Bideak etenda daude, beraz, heldu ezin izan den lekuetan egoera zein den ere jakiterik ez…