Gaztelania | Euskera

Laneko Segurtasuna eta Osasuna

LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA Datorren igandean –apirilak 28– deituak gaude botatzera Hauteskunde Orokorretan, baina data berean beste gauza bat ere ospatzen da urtero: Lanaren Nazioarteko Erakundeak ezarri duen  Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna. Hiru egun geroago, maiatzaren 1ean, ospatzen dugu Lanaren Nazioarteko Eguna. Irakur ezazu hemen Aizu boletinaren 74. zenbakia  PDF  

“Gizalegezko Lana, Sociedad Decente”

Lan mundurako eta langileentzako bereziki esanguratsuak diren bi data gertu ditugu: apirilaren 28a, lan osasuna eta segurtasuneko nazioarteko eguna eta Maiatzaren 1a. – Egun hauetan, persona erdigunean jartzen duen lana defendatzeko indarrak batu behar ditugu. Honen harira, Aizu!!! aldizkariaren ale berria bidaltzen dizuegu. Trabajo Digno, Gizalegezko Lana, Sociedad Decente” izenburupean, enpleguaren inguruko errealitatea sokontasunez aztertzera laguntzen gaitu, ez-behar kopuruan arreta jarriz eta biktimekiko elkartasuna agertuz, gizalegezko gizarte bat eraikitzeko bidean. Gainera, Apirilaren 27an (ostirala) 19:30etan Santurtziko parkean gauzatuko dugun lan-gaixotasun eta lan-istripuen biktimekiko elkartasun keinuan parte hartzera animatzen zaituztegu. AIZU nº70 28Abril1ºmayo Trabajo Digno Gizalegezko Lana

Mahai-ingurua

Apirilaren 29an, arratsaldeko 18:30ean, Bilboko Arrupe Etxean lan duinari buruzko mahai-ingurua ospatuko da. Bertoko partehartzaileak Guillermo Dorronsoro, Deustuko Unibertsitatetik, Isabel Fernández, aholkularia, trebatzailea eta coach-a, eta Javier Mariño, “Koopera” Gizarte Sareko gerenteak izango dira. Zatoz eta parte hartu!