Gaztelania | Euskera

CARITAS: 2017ko TXOSTENA

Caritas Euskadi (aurkezpena): Caritasen laguntza jasotzen duten pertsona eta familien KALTEBERATASUN ETA GIZARTE-BAZTERKERIA egoerak gero eta konplexuagoak dira, eta ERANTZUN SENDO ETA INTEGRALAGOAK behar dituzte. Hain zuzen, Euskadiko Caritasek (Donostiako, Gasteizko eta Bilboko elizbarrutietakoak) 2017an emandako diru-laguntzak inoiz baino handiagoak izan dira. Guztira 5,36 milioi euro baino gehiago eman dituzte, duela 10 urte (2007) baino % 77 gehiago. Biztanleriaren zati bat POBREZIA ETA KALTEBERATASUN SOZIALEKO ESPIRAL batean harrapatuta geratzen ari da, eta oso zaila da bertatik ateratzea. Prozesu horretan guztian funtsezkoa da gizarte-bazterkeriako egoeran dauden edo egon daitezkeen pertsona eta familiei laguntzea, eta hala egiten dute Donostiako, Gasteizko eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko agenteek. Kontratatutako langileez gain, LAU MILA BOLUNTARIO (3.858) aritzen dira beren denbora eta…

Garbiñe Biurrunek ezetz dio

Garbiñe Biurrun

Garbiñe Biurrunek, jurista, ere EZETZ dio nazioarteko lankidetzan murrizketei. Zergatik? http://youtu.be/ujTGwSoE4ws “Etxebizitza izatea, osasuna, lana edukitzea, pobre ez izatea… giza eskubideak dira eta pertsona guztiei bermatu behar zaie planeta osoan. Nere ustez, hori da justiziaz egin behar den zerbait. Hemengo beharrei erantzun behar zaie baina baita ere planetan gertatzen diren beste beharrei. Munduko beste lekuetako beharrei erantzuten ez badiegu eta han oinarrizko giza eskubideak bermatzen ez baditugu… geure hemengoko eskubideak ez du zentzurik izango”. #CooperarParaTransformar izeneko ikus-entzunezko kanpaina Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak bultzatzen du, ezagunak diren pertsonen parte-hartzearekin. Honen helburua gizarteari lankidetzaren lana, honen ekarpena eta beharra krisi testuinguru honetan ezagutaraztea da. Euskal lankidetzari esker, ehunka pertsonek aukera bat izaten ari baitira giza eskubideak defendatzen…

Krisiaren biktimak

GOI-BILERA EKONOMIKOA: Entzun krisiaren biktimei! Bilboko Eleizbarrutiko Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritza, Misioak eta Bilboko Elizbarrutiko Caritasen agiria Martxoaren 3an ospatuko da Bilboko Guggenheim Museoan Espainia Foro Globala 2014: egonkortasunetik hazkundera dalakoa Espainiako Gobernuak antolatuta eta bertan batuko dira politika nazional eta internazionaleko eta enpresa-munduko persona ospetsuak. AON, BBVA, COFIDES eta DEUTSCHE BANK erakundeek babesten daben topaketa honetan 2014ko Europako eta munduko ekonomiaren giltzen inguruan eztabaidan jardungo dabe. Partaideen artean, faltan botaten doguz gure herrialdeko hainbeste eta hainbeste langabeturen, desjaubetutako familiaren, behin-behineko lana daukien gazte eta emakumezkoen, pobretasunaren marra gainditu daben familien ahotsa zabalduko leukien beste agente sozial batzuk. Kristinau alkarte garanez, nahitaez gogoratu behar deutsegu partaideei indarrean dagozan politika ekonomikoek langabezia, pobretasuna, gizarte bazterketa eta…

Kristauen konpromisoak

Kristauen konpromisoa krisiaren aurrean

Ekimen honen (“KRISTAUEN KONPROMISOAK KRISIAREN aurrean”) berri gogorarazi nahi dizuegu. Urtebete luze da gure Elizbarrutian burutzen ari dela, eta hainbat talde, elkarte eta kristau erakundek sustatzen dute, horien artean Cáritas Bizkaiak. Igande honetan hasiko da Abendua, Jaunaren etorrerarako prestatzeko garaia, eta horren harira ekimenari buruzko beste oroigarri bat eta DIPTIKO txiki bat bidaliko dizkizuegu, elebiduna. Asmoa da fotokopiak egin eta asteburu honetan egoki deritzozuen lekuetan banatzea, Eukaristietara joaten diren pertsonen artean (posta elektronikoz ere birbidali dezakezue). “Kristauen konpromisoak krisiaren aurrean” diptikoa hemen.  

Konpromiso Kristauak krisiaren aurrean

konpromiso kristaua

Adiskide agurgarriak: Eliza barruko hainbat erreferentziatako Bizkaiko kristau talde batek, gaur egungo krisi egoeraren aurrean, jarrera proaktiboa hartzea eta gure gizartearen balioak aldatzeko ekarpena egitea erabaki dugu. Sistema sozioekonomikoan aldaketa sakonak egin behar direla eta bidegabekeriak salatu behar ditugula uste dugu. Baina, horretaz gain, uste sendoa dugu norberak horretan duen erantzukizun maila onartu behar dugula eta gure jokabide pertsonalaren eremuan JARDUN behar dugula, gure esku dauden aldaketak sustatzeko. Horri buruzko gogoeta egin dugu, eta ondorio gisa atera dugu, bultzatzen ahaleginduko garen egiturazko aldaketez gain, gure fedearekin koherenteak diren herritarren jokabideen eta jokabide solidarioen eremuan lidergoa hartu behar dugula, nahiz eta haize-kontra joan. Hasteko, ekonomiaren eremuan konpromiso hauek hartu nahi ditugu: Hilean soldata/pentsio egun bat ematea…