Gaztelania | Euskera

M25, Afrikaren Eguna

Afrikaren Eguna (maiatzak 25): Bilboko Elizbarrutiko Cáritas Grupo Pro Africa (GPA) izeneko lan-plataforman dago. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako 20 erakunde gaude, eta helburu hauek ditu: Afrikari buruzko ezagutza handitu, GGKE-etan zein gizartean eta euskal instituzioetan, sentsibilizazioaren bitartez. Afrikarekiko kooperazioko esperientzia, zailtasun bereziak eta ezaugarriak partekatu. Politikan eragin kontinentearekiko kooperazioa hobetzeko. Gonbidatzen zaituztegu egun horretan sareen bitartez parte hartzera (#AfrikazHitzeginDezagun; #AfrikarenEguna; #AfrikaAstea) eta garatuko diren ekintzetara joatera. Bilbon egingo diren ekintzen programazioa bidaltzen dizuegu. Partekatu, mesedez, egun horretako programak eta ekintzak beste lurraldeetan.   Afrikaren Eguna Publicado en 23 mayo, 2018 – Urtero bezala, maiatzaren 25ean Afrikaren Eguna ospatzen da, Afrikar Emakumearen Hamarkadaren barruan ospatu ere (2010-2020), zeinaren helburua hauxe baita: blokeko herrialdeen politiketan, generoari lotutako gaiak…

“ETIOPIAN izandako esperientzia”

“ETIOPIAN izandako esperientzia”. Elena Igartua [Laster izango dugu eskuragarri bere hitzaldi osoa jasotzen duen BIDEOA]. Elena Igartuak, Caritas Bizkaiako lankideak, ordu eta erdiko hitzaldi baten bidez kontatu du, hogeita hamar pertsona ingururen aurrean, “ETIOPIAN IZANDAKO ESPERIENTZIA”; hau da, nola ikusi duen berak Etiopiako egoera, nola sentitu den bertan, zer nolako lana egin duen Espainiako Caritasen nazioarteko boluntariotza programaren barneko kooperante gisa SALESTARREN proiektuetan, eta abar. Urtea labur egin zaio, beraz, bere egonaldia beste urte batez luzatzea erabaki du, uste baitu  hemendik aurrera eman dezakeela bere onena bertan. Horrela izanik, datorren astean Addis Abebara joango da berriz eta aurtengo Gabonetan itzuliko da Bizkaira. ‘Nazioarteko Boluntariotza Programa’ Caritas Bizkaia Caritas Konfederazioko Nazioarteko Boluntariotza Programan parte hartzen ari…