Gaztelania | Euskera

CARITAS: 2017ko TXOSTENA

Caritas Euskadi (aurkezpena): Caritasen laguntza jasotzen duten pertsona eta familien KALTEBERATASUN ETA GIZARTE-BAZTERKERIA egoerak gero eta konplexuagoak dira, eta ERANTZUN SENDO ETA INTEGRALAGOAK behar dituzte. Hain zuzen, Euskadiko Caritasek (Donostiako, Gasteizko eta Bilboko elizbarrutietakoak) 2017an emandako diru-laguntzak inoiz baino handiagoak izan dira. Guztira 5,36 milioi euro baino gehiago eman dituzte, duela 10 urte (2007) baino % 77 gehiago. Biztanleriaren zati bat POBREZIA ETA KALTEBERATASUN SOZIALEKO ESPIRAL batean harrapatuta geratzen ari da, eta oso zaila da bertatik ateratzea. Prozesu horretan guztian funtsezkoa da gizarte-bazterkeriako egoeran dauden edo egon daitezkeen pertsona eta familiei laguntzea, eta hala egiten dute Donostiako, Gasteizko eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko agenteek. Kontratatutako langileez gain, LAU MILA BOLUNTARIO (3.858) aritzen dira beren denbora eta…

KONTZERTU SOLIDARIOA BASAURIN

KONTZERTU SOLIDARIOA >> “BIZI-BETE” NAGUSIEN PROIEKTUA AURKEZTU >> ONURADUNA: CARITAS BASAURI.   Danbolin Txistulari Elkartea – Basauri + Agintzari Dantza Taldea + Edurre Euskal Dantza Taldea + Basauritar Dantza Taldea   Larunbata, ekainak 2 >> 20:00 BASAURIko Elurretako Amabirjinaren Elizan (Ariz). ‘Ariz’ metroa, irteera Valentzia kalea.   SARRERA LIBREA: DOHAINTZA ESKATUKO DA CÁRITASENTZAT OSORIK (Cáritas Bizkaia).   LAGUNTZAILEAK: Ibone Obieta (Soinua) + Gerardo Domingo (Teklatua) + Maider Diez eta Maitane Iturriaga (Saxo) + Aritz Madariaga (Biolina) + Jose Ramón Facorro (Gitarra) + Aitor Salazar (Trikitia) + Iker Etxebarria (Panderoa).   #Basauri #Cáritas #Txistu #Txistulari #EuskalDantza

KONTZERTU SOLIDARIOA Caritasen alde

KONTZERTU SOLIDARIOA Caritasen alde (Jantoki sozialen alde):  Leioa Kantika Korala >> “kaleido” Apirilak 22 – 19:30 – Sala BBK-n – #Bilbo  14 € – Sarrerak: Sala BBK, Telekak BBK & www.bbk.es Antolatzailea: Astintze 53/70 + Udal Musika Eskola LEIOA.   Leioa Kantika Korala Leioa Kantika Korala, Basilio Astulez-ek zuzendua, nazioartean ospe handieneko haur-abesbatzen artean dago. Europan, Amerikan eta Asian laga du bere aztarna artistikoa egin dituen kontzertu, jaialdi, itzuli, sari eta disko, irrati eta telebistako grabazioen bidez. Maila artistiko bikaina du, soinu eta musikaltasun harrigarria, programazio berritzailea,… eta bere koreografiak ere koloretsuak eta dinamikoak dira. Moldakortasuna eta askotarikotasuna dira agian Kaleido-ren ezaugarri nagusiak. Musika sakrotik profanoraino, musika herrikoia, Europakoa, Baltikokoa edo Asiakoa agertzen dira Leioa…

Kontzertu solidarioa

BOSen kontzertu solidarioa Caritasen alde: asteazkenean, irailak 13, 20:00etan Joan Santuen Elizan (BILBO, Zazpikaleak), Caritas Bizkaiaren alde. Datorren asteazkenean, irailak 13, arratsaldeko 20:00etan BOSek (Bilbao Orkestra Sinfonikoa) KONTZERTU SOLIDARIOA egingo du Caritas Bizkaiaren alde. Zazpikaleetako Joan Santuen Elizan izango da, Bilbon, eta Beethoven, Grieg eta Mozarten lanez osatutako egitarau zoragarria eskainiko dute. Sarrera doakoa izango da, lekuak agortzen diren arte, eta eskuratuko diren dohaintzak Caritas Bizkaiaren gizarte ekintzako programetara bideratuko dira (www.caritasbi.org). Caritas Bizkaiaren aldeko KONTZERTU SOLIDARIOA irailaren 13an izango da (asteazkena), 20:00etan, BILBOko Joan Santuen Elizan. Halaxe iragarri zuen Borja Pujol BOSeko (Bilbo Orkestra Sinfonikoko) zuzendari teknikoak ‘Hoy por Hoy Bilbao’ irratsaioan (Bilbao Irratia, Cadena SER), Juan Carlos Otaolari eskainitako elkarrizketan. – HEMEN entzun…

KONTZERTU SOLIDARIOA

  CÁRITAS: 60 urte Justiziaren alde   Irailaren 25ean (igandean), eguerdiko 12:00etan, Bilboko ‘Sala BBK’  (Kale Nagusia). SARRERAK SALGAI ostiraletik aurrera (irailak 16) arratsaldez: ‘Sala BBK’  (Bilboko Kale Nagusia), BBKren “Teleka”” zerbitzuan eta https://ticket.kutxabank.es webgunean.     Prezioa: 10 euro.   Kontzertuan, ‘LOS TXIKIS’ bilbainada talde famatuaren kolaborazio eskuzabala izango dugu (haiek ere ospatzen dute euren 60. urteurrena); Gainera, KEPA JUNKERA trikitilaria, BILBOKO TXISTULARI BANDA, BALLETS OLAETA eta IBON KOTERON albokaria ere izango dira bertan, IMANOL ITUIÑOren zuzendaritzapean.   LOS TXIKIS. Bilboko kantutegi aberatsa kontserbatu eta hedatzeko helburuz batu ziren lau euskal artista: Iñaki Nadal, Armando Ortega, Jose Luis Basterra eta Moises Arberas. “Los Chiquis” izena jarri zioten talde berriari, gerora, egungo grafia hartuko zuena….

POP-ROCK SINFONIKOKO KONTZERTUA

Kontzertu solidarioa Apirilaren 23a 19,30etan  Bizkaiko Caritasen alde JOVEN ORQUESTA DE LEIOA (JOL) ZUZENDARIA: MARGARITA LORENZO DE REIZÁBAL  POP-ROCK SINFONIKOKO KONTZERTUA LAGUN ARTEAN MUSIKAREKIKO GRINA :: ENTRE AMIGOS PASIÓN POR LA MÚSICA Pop-rock sinfonikoko kontzertu hau, Astintze 53/70 elkarteak antolatua, Bizkaiko Caritasen alde, eta BBKren laguntza estimagarriaz, oso erakargarria da, orkestra-moldaketa ikusgarriak baititu, Fedor Vrtacnik errusiar musikagile eta moldatzaileak eginak. Bere bidez musika herri-koiaren arrakastak gogoratzen ditugu, benetako mugarriak izan zirenak eta dagoeneko hainbat belaunaldiren musika-imajinarioan sartuak: Amigos para siempre, Hijo de la luna, Smoke on the Water, Elvis Presley Medley, ABBA Waterloo, We will rock you, Beatles Medley eta … ezusteko asko! Proiektu honen helburua “lagun arteko” musika-giroa sortzea da, lagunak gau-jaialdi baterako bilduak,…