Gaztelania | Euskera

Caritas, Martxoaren 8an

Caritas Bizkaiak urteak daramatza erakunde barruan gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren gaia lantzen. Bestalde, emakumeei arreta ematen diegunean bereziki saiatzen gara muturreko babesgabetasun egoerak antzematen (pertsonen salerosketa, etxerik gabeko emakumeak, genero indarkeria, prostituzioa…). Teresa Gonzálezek, Caritas Bizkaian arlo hori koordinatzen duen lankideak, horretaz hitz egin zuen RADIO POPULAR-HERRI IRRATIAN emandako elkarrizketa batean; eta emakumeek Caritasen eguneroko lanean duten egiteko garrantzitsua gogorarazi zuen, bereziki boluntarioen arloan, haien dedikazioa eredugarria baita [http://bit.ly/2HcyDgk (mp3)]. Ildo horretatik, Caritas Bizkaiaren zentroetako pertsona askok –Errekaldeko (#Bilbao) Familia eta gizarteratze http://bit.ly/2HcyDgarloko #Elurra zentroak, esaterako- parte hartu zuten martxoaren 8ko kontzentrazioetan, Emakumearen eguna dela eta, zentroaren proiektuen berezko jarduera gisa. Era berean, Caritas Bizkaiak Espainiako Caritasen Konfederazioaren Komunikatua bere egin eta zabaldu…

‘BesteBi’ KOMUNIKATUA

‘BesteBi’ plataforma KOMUNIKATUA   Bilbo, 2016ko urriaren 25a.- Asteburu honetan bi emakumeri eraso egin diete Bilboko leku ezberdinetan. Horren aurrean, etxebizitza-bazterkeriaren aurka eta Bizkaiko etxerik gabeko pertsonen alde lan egiten duen ‘BesteBi’ plataforma osatzen dugun erakundeok gaitzespen erabatekoa adierazi nahi dugu. Kasu bietako batean, gainera, etxerik gabeko emakume bat da, eta horrek esan nahi du pertsona are kalteberagoa dela, gizarte eta etxebizitza arloko bazterkeria egoera larrian bizi baita. Plataforma osatzen dugun erakunde eta pertsona guztion izenean, Gizarte honetako gaitz horren biktima diren emakume guztiei gure babesa helarazi nahi diegu, eta bereziki asteburu honetan erasoak jasan dituzten biei. Herritarrak animatu nahi ditugu Bilbo eta Bizkaiko Administrazio Publikoek deitzen dituzten gaitzespen kontzentrazioetan parte hartzera, eraso hauei erantzuna…

KOMUNIKATUA: BESTEBI PLATAFORMAREN 10. URTEURRENA

‘BesteBi’ plataforma 10 urte Bizkaian ETXEGABEKOAK IKUSTARAZTEN eta GIZARTE INKLUSIBOAGOAREN ALDE lan egiten Bilbo, 2016ko apirilaren 28a.- Duela hamar urte, bazterkeriaren kontra lan egiten genuen zenbait pertsona eta gizarte erakunde elkartu ginen, “bestelako Bilbo eta Bizkaia posible zirela” uste izateaz gain, “bestelako MUNDU bat ere posible zela” uste genuelako. Orain dela 10 urte ‘La Posada de los Abrazos’ elkartean izandako sutean etxerik gabeko hiru pertsona hil ziren; horrek bultzatu gintuen egun hizpide duguna praktikan jartzera. Hauek ziren gure ardatzak: etxerik ez zuenak bizi zuen egoera ikusarazteko beharra, oharkabean pasatzen ziren kaleko pertsonen heriotzak ikusarazteko beharra; baita salatzeko kanpainak koordinatu eta martxan jartzeko beharra atzeraezina ere … Horregatik guztiagatik sortu genuen gerora ‘BesteBi Plataforma’ izena hartu…

“BesteBi” Komunikatua

Laugarren heriotza Bizkaiko kaleetan 2015 urtean   ‘BesteBi’ plataformak omenaldia egingo dio Santurtzin hil den etxerik gabeko pertsona bati   i ‘BesteBi’. Santurtzin, 2015eko ekainaren 25ean.- Datorren ostegunean, ekainaren 25ean, Santurtzin elkartuko gara berriro, egoitza-bazterkeriaren kontrako eta etxerik gabekoen aldeko ‘BesteBi’ Plataformak deituta; bertan, gure azken omenaldia egingo diogu Nicori. Bazterkeria egoera larrian zegoen Nico, joan den larunbateko goizaldean, Santurtzin, horma batetik erori eta kalean hilda agertu zen. Nico 37 urteko santurtziarra zen. Gizon ezaguna eta bere ingurunean oso maitatua. Bizitza ibilbide malkartsu baten ondoren, azken aldi honetan, bere egoeratik ateratzeko urratsak ematen hasi zen, Santurtziko oinarrizko gizarte zerbitzuak eta inguruneko gizarte elkarteek lagunduta. Ilusioz beteriko gizarteratze prozesua hastear zegoen heriotza aurkitu duenean. Etxerik gabeko…

Omenaldia Getxon

BESTE BI-REN ADIERAZPENA GETXOKO UDALERRIAN ETXERIK GABEKO PERTSONA BATEN HERIOTZAREN AURREAN Getxo, 2015eko apirilaren 27a.- Plaza honetan gaude Manuel Jesús heriotza gogoratzeko. 49 urteko portugaldar hori Arrigunagako hondartzan agertu zen hilik iragan apirilaren 13an, astelehena. Etxerik gabeko pertsonen etxebizitza-eskubideen aldeko Beste Bi plataformaren omenaldia da hau. Izan ere, apiril honetan gure zortzigarren urteurrena ospatzen dugu plataforma gisa. Manuel Jesús aldi batez Getxon etxerik gabeko pertsonentzat dauden baliabideetara etorri zen (Karitatearen Alaben jantokira eta bere hitzorduetara, zegokion gizarte langilearekin). Une batean, joateari utzi zion, eta ez zen haren berri gehiagorik egon. Lotura zuen San Nikolas Parrokiarekin,  eta, inguru horretan, ezagutu eta estimatzen zuten. Bestalde, iragan urrian, EAEko etxerik gabeko pertsonak zenbatu genituen Getxoko Udalarekin, EAEko beste…

“BesteBi” Komunikatua

“BesteBi” plataformak zortzigarren urteurrena bete du. Horrekin batera, Getxon hildako etxerik gabeko pertsona baten heriotzaren berri eman du atsekabez. Gizarte osoari eskatu nahi dio pertsona horiek duintzeko eta administrazioei horien gizarteratzearen aldeko apustu irmo bat egiteko. Bilbo, 2015eko apirilaren 23a.- “BesteBi” plataformak (Etxerik gabeko pertsonen etxebizitza-eskubideen alde Bizkaian lan egiten duena) bere zortzigarren urteurrena bete du, baina testuingurua bere sorrerakoa bezain tristea edo are tristeagoa da. Hemen bilduta gaudela egin nahi dugun lehenengo gauza zera da: azken urte honetan hildako etxerik gabeko pertsonak gogoan hartzea, bereziki, etxerik gabeko pertsonak izateaz gain, “aterperik gabekoak” ziren hiru horiek, eta 2015aren hasieran hil direnak: Enzo (50 urte) urtarrilean; Alex (26 urte) martxoan (biak kutxazain automatikoetan) eta orain dela…

Komunikatua

Komunikatua

Sestao, 2014ko maiatzaren 26a – Sestaoko kristau komunitatea, Caritas barne, oso kezkatuta dago herrian nagusitzen ari den sumindura egoerarekin, eta justizia sustatu eta pertsona ahulenen eta babes beharrizan handiena dutenen aldeko jarrera hartu behar du; ezinbestekoa baita pertsona horientzat oinarrizko eskubideak bermatzea, gizarteratzeko ahaleginak egitea eta guztion ongia bilatzea. Erroldatzea eskubide bat eta beharrezko elementu bat da beste eskubide asko egikaritzeko (adin txikikoak eskolan sartzea, oinarrizko arreta zerbitzuak izatea -sozialak eta sanitarioak-, gizarte larrialdiko laguntzak jasotzeko aukera, eta abar). Arduradun politikoei, gizarte erakundeei eta orokorrean herritar guztiei eskatu nahi diegu ahalik eta ahaleginik handiena egin dezatela gizarteratzea lortzeko, eta guztion oinarrizko eskubideak ziurtatu eta errazteko. Arduradun publikoek eredu izan behar dute elkarbizitza arloan, eta mina…