Gaztelania | Euskera

Bizkaiko CaixaProinfancia Programaren Hitzarmena sinatzea

Azaroaren 26an sinatu zen “Kometa Sarearen” baitan dauden bederatzi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena. Sare horrek (Apnabi, Bidegintza, Cáritas Bizkaia, Elkarbanatuz, Euskarri, Hazbide, Lagungo, Margotu eta Peñascal erakundeek osatua) La Caixa Fundazioaren CaixaProinfancia Programan hartzen du parte. Programa horren helburua ahultasun egoeran dauden adin txikikoen gizarteratze-prozesuak bideratzea da. Horretarako, “Kometa Sarea” osatzen duten bederatzi erakundeek hainbat zerbitzu emango dituzte.