Gaztelania | Euskera

2019ko karitatearen eguna

2019ko KARITATEAREN EGUNA Caritas Bizkaiko gotzain-ordezkari Manu Morenok azaltzen digu Karitatearen eguneko ospakizunaren zentzua, eta era berean gonbidatzen gaitu hilaren 20an, osteguna, batera elkartzera 16:30az geroztik Deustuko salesianoen ikastetxean.   Manu Morenoren bideoa: bertan gonbidatzen gaitu Karitatearen egunera  

KARITATE eguna – Día de CARIDAD

Atzo, KARITATE EGUNA ospakizuna ospatu zen Sestaon  Ondoren, eguneko argazki batzuk utziko ditugu, bai BIZKELIZAren ‘Flickr’ lotura honetan, bai beheko argazkietan bezala:

Caritasen Karitate Eguna ‘Durango 2017’

        Joan den larunbatean, ekainak 17, «gauzak bakarrik EZ DIRA GAUZA» KANPAINAREKIN bat eginda, Caritas Bizkaiak, ohi denez, urteko topaketa egin zuen Durangon, oraingo honetan Caritas Tabiraren eta IV Bikaritzaren antolakuntzapean. Bizkaiko bazter guztietako 400 pertsona bildu ziren goiz bero horretan, Durangoko Jesuiten ikastetxean. Harrera egin eta KIDENDAK eskainitako Bidezko Merkataritzako zenbait produktu erosi ondoren,  ohorezko aurreskua eskaini zuen Durangoko Kriskitin Dantza Taldeak.     Jose Agustin Maizek, IV eta V Bikaritzetako Lurraldeko Elizbarrutiko Bikarioak, agurra egin eta Kerman Lopez aurkeztu zuen. Horrek,  Caritas Bizkaiaren Gotzainen Ordezkari  gisa, eskerrak eman zizkien bertaratutako guztiei; eta Mari Tere Urritxik, IV. Bikaritzako Caritasen boluntarioak,  eta Esther Bilbaok, Caritas Tabirako Arduradunak, agurtu eta eskerrak eman zituzten…

Karitate Eguna Erandion

Caritasek 600 pertsona baino gehiago bildu ditu ‘Karitate Egunean’, Erandion Joan den ostegunean, maiatzak 26, Karitate eguna ospatu genuen Erandion; kristau komunitateak konpromiso sozio-karitatezkoa partekatzeko jaia izan zen, doakotasunaren eta konpromisoaren ospakizuna. Oraingo honetan, 60. urteurrenaren harira eta “Nirea-Zurea-GUREA” kanpainaren esparruan, ospakizunari hasiera emateko pertsona ezberdinek ongietorri hitzak eskaini zizkiguten, besteak beste, Felix Larrondo Lurraldeko Gotzainaren Bikarioak, Marisa Zarraga Kontseilariak, Kerman Lopez Gotzainaren Ordezkariak eta Carlos Bargos zuzendariak.   Jarraian, solasaldia egin genuen eta Marivi, Agurtzane, Celina, Iosu eta Irantzuk orain arte Caritasen bizitako emozio, bizipen eta pasarteak kontatu zizkiguten. San Agustin Parrokian Eukaristia ospatu genuen, Mario Iceta Gotzainaren eskutik, eta ‘Lapiko Catering’ gizarteratze enpresak eskainitako luntxa partekatuz bukatu genuen ospakizuna (Caritas Bizkaia eta Peñascal…

Karitate Eguna Balmasedan

Karitate Eguna Balmasedan “Doakotasuna ere Eskubideekin” izan zen ospakizunaren lelo nagusia. Ekainaren 6an 600 pertsona inguruk parte hartu zuten Balmasedako Karitate Egunean, Enkarterrietan (II Bikaritza). Urteroko ‘Karitate Egunean’, kristau komunitatearekiko duen konpromisoa ikustarazi du Bilboko Elizbarrutiko Elizak, egoerarik okerrenean dauden pertsonen alde. II. Bikaritzan izandako azken ospakizunetik 6 urte igaroak ziren eta Caritaseko boluntarioek zein Enkarterriko kristau komunitateko gainontzeko kideek ilusio handiz espero zuten ekainaren 6a, elizbarruti osoko boluntarioak eta Corpus Christi ospakizunarekin batera urteko hitzorduan parte hartzeko bertaratutako pertsona guztiak jasotzeko irrikaz.   II. Bikaritza nagusiki landatarra da, hedapen geografiko handia eta populazio txikia barne hartzen ditu. Aukera handia da haientzat ospakizun hau, gehien behar duten pertsonen aldeko lanean konpromisoa sendotzeko bidea ematen baitie….