Gaztelania | Euskera

Bat Gara. Creamos comunidad

Goiburu honen eta kartelean jasoten dan irudiaren bidez emongo deutsagu hasiera kurtsoari, “Goazen!” ekitaldia ospatuz uztailaren 22an, eta kanpaina 25-26ko asteburuan. Frantzisko Aita Santuak Evangelii gaudium entziklikan (236) aurkezten deuskun Eleizaren eta gizartearen eredu poliedrikoa aurkezten da, gizabanako guztiak irudikatuz eta desbardintasuna egokitasunez buztartuz. “Eredua ez da esfera, ez baita zatia baino gehiago. Bertan puntu guztiek alde bera dute erdigunearekin eta ez dago elkarren arteko ezberdintasunik. Eredua poliedroa da, berezko izatea gordetzen duten zati ezberdinen batura baita.” Kanpaina hau aukera ona da kristau alkarteak bere nortasun eta eginkizuna sendotu daizan, Bizkaiko Eleizaren konpromiso eta aberastasuna agertzera emonez. Bizkaiko Caritasek eta parrokiek batera ospatuko dabe kanpaina hau eta dei egiten deutsie kristau alkarteei iragarpen, ospakizun, zerbitzu…

Enplegu inklusiboaren inguruko Caritas Bizkaiaren kanpaina

Martxoaren 6an eta 7an Caritas Bizkaiaren kanpaina garatuko dugu, “Erdu – Te invito” lelopean: Enplegu duin, sortzaile, parte-hartzaile eta solidarioaren aldeko komunitate abegitsua. Kanpaina hau enplegu inklusiboan zentratzen da; izan ere, komunitate abegitsu eta senidetasunaren izenean, pertsonen prozesu eta gertakarietan bide-laguntza emateko gai den komunitatea izan nahi dugu, inklusioa sustatuz, bakoitzaren gaitasunei eta autonomiari dagokienez. Gaixotasun eta ziurgabetasun testuinguru batean gaude, eta ondorio sozioekonomikoak nabaritzen ari gara. Betiko moduan, berdintasun ezaren logikaren arabera zabaltzen ari dira. Ondorioek gogorrago eragingo diete babesgabetasun edota bazterkeria egoeran dauden familia, pertsona eta talde sozialei, eta luzeago iraungo dute. Baliteke kroniko bihurtzea ere. Enplegurik eza eta lan-prekarietatea hedatu egin dira krisi honetan, izan ere, krisi guztietan legez, planeta zein pertsonak pobretu…

Erdu-Te invito Kanpaina. Bizitza zaintzen

Elkar zaintzen duten familiak Caritas Bizkaiaren gabonetako kanpainak bizitza zaintzera bideratuta jarraitzen du: gurea, beste pertsona batzuena eta planeta. Denbora honetan, familiak jarri ditugu elkar zaintzeko gune gisa. Mesfidantza handia dago gizartean, eta kohesioa nahiko ahulduta, beraz, “familia eremua gune egokia da bizia babesteko, eta giza garapenak bere bidea egin ahal izateko” (Frantzisko Aita Santua). Familia funtsezkoa da, eta hala ikusi dugu krisi sasoi honetan. Familiak handitu egin dira, jendea gertu egon baita auzoko jendeari laguntzeko: nagusiei, desgaitasunen bat dutenei, lanera joan beharra izan dutenei, edo hilabete amaierara heltzeko zailtasunak izan dituztenei. Topaketaren kultura, gertutasunaren artea  landu eta eraikitzeko unea da. Eta egiteko horri aurre egiteko, itxaropena eta konfiantza ezinbestekoak ditugu. Horrek jarriko gaitu martxan….

Bizitza Zaintzen

Asteburu honetan Caritas Bizkaiak bere kanpaina instituzionala jarriko du abian. Oraingoan, bizia zaintzera gonbidatu nahi zaitugu. 2019ko FOESSA txostenaren arabera, pertsonok gero eta lotura ahulagoak ditugu gure artean, eta desberdintasun egoerak justifikatzen hasi gara, pertsona bakoitzak bere ahaleginaren ordaina jasotzen duela argudiatuaz, nolabait. Horrela izanik, gure inguru soziala eta ingurumena gure ardura ez balira bezala jokatzen dugu, eta, ondorioz, talde sozial batzuk bazterkeria egoeran geratzen ari dira, eta apurka-apurka natura hondatzen ari gara. Hala ere, dena dago elkar konektatuta. Gizakion garapena lotura ekologiko zein sozialaren baitan gertatzen da. Gizarteak ezin du aurrera egin kohesio sozialik, inklusiorik eta denon ongizaterik gabe. Hori dela eta, Caritas Bizkaiak pertsonen, harremanen eta ingurumenaren zaintza erdigunean jartzera gonbidatu nahi zaitu….

Caritas Bizkaiako kanpaina

Gaur, Karitatearen Astearen barruan, kanpaina instituzionala ospatzeko eguna da. Caritas Bizkaiak lan boluntarioa, doakotasuna eta konpromisoa nabarmendu nahi izan ditu, eta errealitatearen inguruan daukagun pertzepzioak hura eraldatzeko orduan nola eragiten digun. Azken hiletan, errealitate hori errotik aldatu zaigu, koronabirusaren pandemiagatik. Horren ondorioz, pertsona askok pauso bat aurrera eman dute eta beharrizan handiena dutenen alde lan egiteko prest azaldu dira. Boluntariotza ekimen horiek guztiek erakutsi digute elkartasuna beti dagoela zabalik. Oraindik ere, bakoitzak bere ekarpena egitera animatu nahi dugu jende guztia. Elkarrengana gerturatu eta partaide izatera. Caritas Bizkaian boluntarioen gaitasun eta ahalmenean sinisten dugu, baina argi daukagu aurrean ditugun erronkei ezin zaiela bakarka heldu, ezta alde bakarretik ere. Elkartu egin behar dugu, bizi-egoera ezberdinak eta pertsonentzako…

CÁRITASEKO BLOG BERRIA

‘Erdu Te invito’ Cáritas Bizkaiako Blog Berria bizitazera Gonbidatzen zaitut gure blogean sartzera eta lehen eskutik ezagutzera boluntarioen, kontratatutako langileen, lagun egindako pertsonen eta laguntzaileen bidez gure eguneroko lanean. Koronabirusak eragindako osasun krisia dela eta, erronka askori aurre egin behar diegu. Hala ere, Cáritas Bizkaian lanean jarraitzen dugu beharrizan handiena duten pertsonei laguntzeko. Testuinguru horretan, “La solidaridad no cierra” https://lasolidaridadnocierra.eus/ – “Alkartasuna beti zabalik” https://alkartasunabetizabalik.eus/ izeneko kanpaina jarri dugu martxan, elkartasun antolatua sustatzeko. Horretarako, hainbat lankidetza aukera proposatu ditugu. Cáritas Bizkaiarentzat funtsezkoa da egiten ari garenaren berri herritarrei ematea. Hori dela eta, gure ohiko informazio bideez gain, blog hau sortu dugu, topagune gisa. Helburuak honakoak dira: batetik, gure proiektuen bidez lantzen dugun errealitatea ikusaraztea eta…

Alkartasuna beti zabalik Kanpaina

ALKARTASUNA BETI ZABALIK

Gaur, martxoaren 29an, Caritaseko kanpaina instituzionala ospatzen dugu. Oraingoan, COVID-19.ak eragin duen ezohiko egoera kontutan hartuta, “Alkartasuna beti zabalik” leloa aukeratu dugu. Kanpaina honek elkartasuna eta anaitasuna bultzatu nahi ditu, momentu bereziki zail honetan. Bizkaiko Caritasek, etxean geratzeko eta kontu handiz jokatzeko garaia dela gogorarazten du, baita gure balore solidarioak gauzatzeko ere bai, bereziki gure inguruan ahultasun egoeran dauden pertsonei laguntzen jarraitzekoa ere. Mundu mailako osasun-krisialdi batean gaude murgilduta: Bere zabalpenean ez du klase-sozial, identitate kultural edo puntu geografikorik bereizten, baina sortuko dituen ondorio sozioekonomikoek ez dute berdin eragingo pertsona guztiengan Hazkunde ekonomiko eta materiala oinarri duen eredu sozial batean bizi gara, ongizate indibidual eta sozialaren motorra dena. Horren aurrean, krisialdiak bizitza eta zaintza erdigunera ekartzen…

Alkartasuna beti zabalik

Caritas Bizkaiak “La solidaridad no cierra. Alkartasuna beti zabalik” kanpaina jarri du martxan, une zail hauetan boluntario-sare antolatuen bidez elkartasuna sustatzeko. Horren bidez, une kritiko hauetan elkartasun antolatua bideratu nahi da; kristau komunitateari eta, orokorrean, herritar guztiei dei eginez, administrazio publikoekin koordinatuta lan egiteko. Caritas Bizkaiak gogorarazi nahi digu etxean geratzeko eta kontuz ibiltzeko unea dela, baina gure elkartasun balioak ez ditugula ahaztu behar, eta, ahal dugun moduan, gure inguruko pertsona babesgabeei laguntza eman behar diegula. Kanpaina hau Eusko Jaurlaritzak (Guztion Artean) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (#bizkaiagara) elkartasun sareak sortzeko martxan jarritako ekimenekin koordinatuko da.   Kanpainaren webgunea Zabalkunderako, web eremu espezifikoa daukagu, www.lasolidaridadnocierra.eus eta www.alkartasunabetizabalik.eus. Horren bidez, laguntza behar duten zein beren burua eskaintzen…

Caritasen KANPAINAK (2018-2019)

Caritas Bizkaiaren KANPAINAK 2018-2019 ekitaldirako: 2018-2019 EKITALDIKO KANPAINAREN HELBURU NAGUSIA: 2017-2018 ekitaldian konpromisoaren inguruan landutakoari jarraipena ematea («zure ahalegina, denon atsegina”), baina ikuspegi hau hartuta: “Ez da soilik kanpoan dagoen errealitatea ERALDATZEA, baizik eta ERREALITATEA GUGAN SAR DADIN ETA ERALDATU GAITZAN UZTEA”: 2018ko IRAILAREN 30a, igandea >> Iraileko azken igandea >>KONPROMISOA, OROKORREAN (2018-2019 ekitaldiaren eta materialen aurkezpena) >> «Zeugan dago ALDAKETAREN GILTZARRIA» – “Tu cambio, LO CAMBIA TODO”. 2018ko ABENDUAREN 23a, igandea >> Abenduko 4. eta azken igandea >>. IRAUNKORTASUNERAKO KONPROMISOA. 2019ko APIRILAREN 7a, igandea >> Garizumako 5. eta azken igandea >> EKONOMIA SOLIDARIOA. 2019ko EKAINAREN 23a, igandea >> Corpus Christi. >> KONPROMISOA, BOLUNTARIOTZAREN IKUSPEGITIK.    

CARITAS: 2017ko TXOSTENA

Caritas Euskadi (aurkezpena): Caritasen laguntza jasotzen duten pertsona eta familien KALTEBERATASUN ETA GIZARTE-BAZTERKERIA egoerak gero eta konplexuagoak dira, eta ERANTZUN SENDO ETA INTEGRALAGOAK behar dituzte. Hain zuzen, Euskadiko Caritasek (Donostiako, Gasteizko eta Bilboko elizbarrutietakoak) 2017an emandako diru-laguntzak inoiz baino handiagoak izan dira. Guztira 5,36 milioi euro baino gehiago eman dituzte, duela 10 urte (2007) baino % 77 gehiago. Biztanleriaren zati bat POBREZIA ETA KALTEBERATASUN SOZIALEKO ESPIRAL batean harrapatuta geratzen ari da, eta oso zaila da bertatik ateratzea. Prozesu horretan guztian funtsezkoa da gizarte-bazterkeriako egoeran dauden edo egon daitezkeen pertsona eta familiei laguntzea, eta hala egiten dute Donostiako, Gasteizko eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko agenteek. Kontratatutako langileez gain, LAU MILA BOLUNTARIO (3.858) aritzen dira beren denbora eta…