Gaztelania | Euskera

KARITATE eguna – Día de CARIDAD

Atzo, KARITATE EGUNA ospakizuna ospatu zen Sestaon  Ondoren, eguneko argazki batzuk utziko ditugu, bai BIZKELIZAren ‘Flickr’ lotura honetan, bai beheko argazkietan bezala:

10. urteurrena ‘Proinfancia’ Bizkaian

Cáritas Bizkaiak atzo arratsaldean parte hartu zuen Bilboko Arte Eder Museoko Bizkaiko “Caixa Pro Infancia” programaren 10. urteurrena ospatzeko. Famili batzuen ibilbidea aitortu da; gure kasuan, Sandra Ekin Zentroa: Zorionak! Cáritas Bizkaia-k “CPI” programa izan duenaz gain, honako erakunde sozial hauek hartu dituzte parte: Elkarbanatuz, Bidegintza, Hazbide, Lagungo, Peñaskal, Umeak Kalean, Margotu, Gazteleku, Gure Lurra.

EDADETUEN ASTEA

EDADETUEN ASTEA, IRALAN (Bilbo). 2018ko APIRILAREN 23tik 26ra 23an, ASTELEHENA 17:00etan. ZINEMA ETA KRISPETAK “Un amigo para Frank”. Geroko eztabaida Iralako Bizi-Bete boluntario taldearen eskutik. 24an, ASTEARTEA, 17:00etan. HITZALDIA “Insomnio y los problemas del sueño”. “Zaintzea” taldea (Senide zaintzaileei laguntzeko Bilboko Udal Zentroa). Bukatzean txokolatea hartuko dugu. 25ean, ASTEAZKENA, 17:00etan. HITZALDIA “Trabajando la felicidad”. Mertxe Varela, Iralako Bizi-Bete taldea. Bukatzean txokolatea hartuko dugu. 26an, OSTEGUNA, 14:00etan. BAZKARIA eta bingoa. Bazkarira joateko aurreko egunetako hitzaldietan izan eman behar da, jantokia bete arte. 17:00etatik aurrera: ANTZERKIA ‘EGUNON ETXEA’-ko taldearen eskutik eta EMANALDI SORPRESA Non: Iralako Frantziskotarren Parrokiko aretoan – BILBO (sarrera atzetik: Vista Alegre kalea, 8 – Ekintza guztiak doan dira – ANTOLATZAILEAK: IRALAKO FRANTZISKOTARRAK eta edadetuei…

SAMURTASUNERAKO ESPIRITUALTASUNA

SAMURTASUNERAKO ESPIRITUALTASUNA: DOAKOTASUNAREN ETAPAN ZEHAR BIDEA EGINEZ Martxoaren 10ean, larunbata, VI bikaritzako 52 pertsona bildu ziren Areetan eta beste 24 pertsona Sestaon, Amor Misericordioso ikastetxean, DOAKOTASUNAREN etapa egiteko, samurtasunaren espiritualtasunerako bidean. “Zure ahalegina, denon atsegina” leloa izaten ari da azken kanpainen hari eroalea eta, horren bidez, pertsona pobretuenen aldeko ekintza sendotzeko deia egiten zaigu. Gure konpromisoaren bidez mundu hobea lortu behar dugu, maila eta dimentsio guztietan. Konpromisoaz hitz egitea doakotasunaz hitz egitea da. Larunbat honetan, film baten zatiaren eta bizi esperientzia baten bidez, doakotasunaren esperientziara gerturatu gara, keinuak, hitzak, jarrerak eta abar deskubritzeko. Horietan guztietan aurkitzen dugu islatuta doakotasuna. Marcosen 14, 3-9 testuarekin beste aurrerapauso bat eman dugu, Jesusen bizitza gidatu duen “logikarekin” bat egiten…

Etxegabekoekin bidean lagun

JARDUNALDIA: “Hauskortasunean bidean lagun Etxegabekoekin ikasitakoak”     Ia ehun lagunek parte hartu dute “hauskortasunean bidean lagun txegabekoekin ikasitakoak” jardunaldian . Gaur, azaroaren 29an, etxegabekoen arloko ibilbidea bide-laguntza metodologia erabiliz Ikusbideak argitalpenean aurkeztu dugu. Etxegabekoen arloko arduraduna, Joseba Gayak idatzitakoa da eta euskaraz sortutako argitalpena da .         IKUSBIDEAK:   Giltzako esperientzia eta urte hauetan etxegabekoen bide laguntzan izandako ibilbidea jaso dugu azken ‘Ikusbideak’ argitalpenean Joseba Gayaren eskutik. GILTZAren apustuak etxerik gabeko pertsonekin lan egiteko, artatzeko, modu berri bat ekarri zigun: bide-laguntza. Pertsonak artapenaren erdian jartzea zen honen muina, hau da, beraien eskubideen alde lan egitea. Gizarteratze prozesuetan honek ekarri duen onura ikusita gure esperientzia zabaldu nahi izan dugu.              …

GONBIDAPENA

Tabiraren Zentroa Durangon

ATEAK IREKITZEKO EGUNA CARITAS TABIRAN Larunbatean, martxoak 25ean, goizeko 11:00etatik 13:00etara Caritas Tabirak ateak irekitzeko jardunaldia egingo du. Durangoko eta inguruko herrietako Gizarte Komunikabide eta herritar guztiak gonbidatuta daude.  Jarduera horren helburu nagusia zera da; Caritas Tabiran arreta ematen zaien errealitate desberdinen berri ematea inguruko jende guztiari. Horretarako, zentroan bertan garatzen diren proiektuak (“Santa María Josefa”, DURANGOKO Intxaurrondo kaleko 32an dagoena) eta kanpoan kokatzen direnak ere azalduko dira.   Gaur egun sei proiektu lantzen ari gara Caritas Tabiran: Harrera: Caritaserako sarbide nagusia. Edozein motatako gizarte-laguntza behar duen jendeari arreta ematen zaio; oinarrizko beharrizanak, aholkularitza, akonpainamendua eta abar. Haurtzaroa (“BAMBU”): Babesgabetasun egoeran dauden haurren gaitasun pertsonalak eta hezkuntza eta gizarte arlokoak sustatzea da helburua, familia eta…

JARDUNALDIA: “Gizarte eredu berria :itxaropenerako arrazoirik?

    HIZLARIA : ADELA CORTINA (Etikan Katedraduna )   2016ko MAIATZAK 11 , ASTEAZKENA   18.00 etan   EDUKERA MUGATUA :EZINBESTEKOA DA ALDEZ AURRETIK   IZENA EMATEA, HEMEN : Izen – ematea   “Pedro Icaza y Aguirre” Auditoriuma   Eraikin “Komertziala”   DEUSTUko Unibertsitatea, Bilbo    

Eguzkilore Fundazioa

Zaurgarritasun egoeran dauden pertsona eta familien etxebizitza aukera sustatu eta bultzatzeko Cáritasek “Eguzkilore Fundazioa” aurkeztu du gaur, “Bizitza duinerako etxebizitza egokia” gaiari buruzko jardunaldian Bilbo, 2015eko urtarrilaren 16an.- Gaur ‘Eguzkilore Fundazioa’ aurkeztu da Deustuko Unibertsitateko IIBZan. Cáritas Bizkaiak sustatu du Eguzkilore Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Cáritasen laguntzaz. Ekimen bateratuak karitatezko erakundeen etxebizitza sozialak kudeatzea du helburu, erakunde publiko zein pribatu ezberdinekin sinatutako hitzarmenen bitartez garatuta. Eguzkilore Fundazioak 2014 urtean hasi zuen bere lana, Bilboko Elizbarrutiko Cáritasek sustatuta. Fundazioaren helburu nagusia da gizarte zaurgarritasun egoera berezian dauden familiei etxebizitza duin eta egokia eskaintzea, gizarte inklusiorako prozesuekin aurrera egite aldera. Eliza Katolikoak, partikularrek eta zenbait erakunde publikok lagatako 80 etxebizitzako parke bat aktibatu da 2014 urtean. Etxebizitza…

Kanpainako datak

Kanpainako datak

2014-15 KURTSOA. CÁRITAS BIZKAIAKO KANPAINEN DATAK Domingo 28 de septiembre de 2014 Domingo 21 de diciembre de 2014: ‘GABONAK – NAVIDAD’ (4º y último de adviento) Domingo 19 de abril de 2015 (3er domingo de Pascua) Domingo 7 de junio de 2015 àCORPUS CHRISTI: ‘Karidade Eguna – Día de la Caridad’ Irailean, Caritasena izango da lehenengoa Datorren ekiturteko jardunaldien egutegia Iraileko azken domekan, 28an, formatu desbardinagaz hasiko dan 2014-2015 ekiturterako aurreikusitako eleizbarrutiko jardunaldien artean lehenengoa ospatuko da. Kurtso honen hasieran, beraz, berbaldiak, eztabaiak eta jarduera desberdinak ospatuko dira irailaren 30etan eta urriaren 1ean eta honeek burutzeko, ospakizuna izango da katedralean urriaren 2an. Urriaren 19an ospatuko da DOMUND eguna; azaroaren 9an, Gizakia Helbururi eskainitako jardunaldia eta…

Behin-behinekotasunaz

Darío Mollá

Dario Mollák behin-behinekotasunaz jardun eban “Batez be, eskubideak murriztu dira” Dario Mollá jesuita eta -berak bere burua definitu eban lez- “bizitzaren ikastunak” ‘espiritualtasuna lanean’ garai ezegonkorretan gaiaren inguruan hitz egin eban, datorren maiatzaren 23an ospatuko dan Eleizbarrutiko Alkartasun Zeinuaren inguruan antolatu diran ekitaldien barruan. Hizlariak, behin-behinekotasuna eta langabezia hedatuta dagozan egoera honetan, azken urteetan lan eta gizarte arloan lortutako eskubideak “mailaz maila eta eten barik” galtzen dihardugula esan eban. Dario Mollák, bere hausnarketan, gaur egungo egoeraren ondorenak zuzen-zuzenean jasaten dabezan eta gizarte porrota “esparru pertsonalera be zabaldu dalako” porrot egin dabela sentitzen daben personen lekukotasun batzuk be aurkeztu ebazan. Testuinguru honetan, nagusi diran diskurtsoak gainditzearen aldeko agertu zan, esate baterako: behin-behineko lana porrotzat jotea edo…