Gaztelania | Euskera

ESKAERA BETETA:

Adiskide maiteok: Caritas Bizkaiaren izenean, Apostoliken Jantoki Sozialean (Indautxu, Bilbo) txanda bat gehiago emateko aukera eskaini dugu. Horrela, normalean arreta jasotzen duten pertsonei (aurtengo pertsona kopurua iazkoa baino %25 handiagoa da) zein Hegoaldeko Mugatik etortzen ari diren eta bidea jarraitu behar duten migratzaileei arreta emango genieke, Gurutze Gorriari ere lagunduz, azken pertsona horientzat prestatu duen dispositiboari ekarpena eginez. Horrela izanik, uztailaren 16tik aurrera, astelehena, gutxienez hiru boluntario beharko ditugu egunean (astelehenetik igandera), 13:45etik 15:00etara bitartean bazkariak emateko. Ahal duzuen pertsonek, mesedez bidali mezu bat boluntarioen arduradunari, mlaiseca@caritasbi.org, zerbitzu hori eman dezakezuen egunak adieraziz. Eskerrik asko zuen konpromisoagatik. Carlos Bargos (Caritas Bizkaiako Zuzendaria). ESKAERA BETETA: Caritas Bizkaiaren izenean, eskerrak eman nahi ditugu; alde batetik, Bilboko “Apostoliken”…