Gaztelania | Euskera

Caritaseko autoenpleguak 32 mikroenpresa sortzen lagundu du.

Caritas Bizkaiako autoenplegu puntuak bi urtetan 32 mikroenpresa sortzen lagundu du Caixaren “Incorpora” programaren barruan. Programa horrek 10 urte daramatza eta haren hitzarmena Euskadin beste urte batez berritu da. Olaia Bermúdez Caritas Bizkaiako Enplegu eta Ekonomia Solidarioaren Arloko teknikariak, “Incorpora” programaren barruan, duela 10 urte bultzatuta “La Caixa” Obra Sozialarekin lankidetzan, jarraitzen dituzten prozesuen berezitasunak azaldu dizkigu. Herri Irratiko “Iglesia Hoy” saioan azaldu du Juanma Juberarekin [HEMEN entzun ahal duzu osorik: http://bit.ly/2n5bswx (mp3)]. 2017an “Incorpora” programak Euskadin bete dituen lehen 10 urteak ospatu ditugu, eta Caritasek, Bizkaiko enpleguaren lan espezifikoaz gain, bankuko fundazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan programa honi atxikitako 14 gizarte erakundeen arteko koordinazioa egiten du. Programa honen funtzio nagusia da “zailtasun edo babesgabetasun…