Gaztelania | Euskera

Caritas Indonesia-rekin

Indonesiako Caritasek laguntza eman die  tsunamiaren biktimei. Abenduaren 23tik bertatik, Bogor eta Tanjungeko Caritaseko boluntarioak laguntza banatzen ari dira bizirik irtetea lortu duten pertsonen artean. Indonesiak tsunami baten ondorioak jasan ditu berriz ere; orain dela hiru hilabete Celebes uhartean izan zen bat, hainbat lurrikararen ondorioz sortua.  Oraingo honetan, itsasoaren indarrak Sumatra eta Java uharteak kaltetu ditu, Sondako itsasartetik gertu. Handik ordu gutxi batzuetara, Bogor eta Tanjung Karang elizbarrutietako boluntarioek larrialdi plana martxan jarri zuten, kaltetuei laguntzeko. Une honetan, beharrizan handienak ur edangarria, medikamentuak, elikagaiak, haurrentzako jakiak eta kanpin-dendak dira. Orain arte, Caritas Tanjung Karang kaltetuei elikagaiak helarazteko lanean ari da; aldiz, Caritas Bogorrek laster markatuko ditu lehentasunak, kaltetutako parrokietan beharrizan handienak zeintzuk diren ebaluatuta. Caritas…

Indonesiako larrialdia

Indonesian gertatutako lurrikarak eta ondorengo tsunamiaren aurrean, Caritas Bizkaiak larrialdietarako protokoloa aktibatu du, Indonesiako Caritas sarearekin koordinazioan. Donazioak egiteko, ondorengo kontu korronteak erabili daitezke (diru-sartzean, zehaztu mesedez INDONESIA hitza): FIARE Banca Etica: ES52 1550 0001 20 0002699726 BBK Kutxabank: ES85 2095 0119 91 3830633699 Laboral Kutxa: ES59 3035 0134 45 1341043873 laCaixa: ES97 2100 8686 80 0200004806 BBVA: ES92 0182 1290 34 0201518634 Caritasek jasotzen dituen diru-sarreren % 8a nazioarteko larrialdietara bideratzen ditu.