Gaztelania | Euskera

Bat Gara. Creamos comunidad

Goiburu honen eta kartelean jasoten dan irudiaren bidez emongo deutsagu hasiera kurtsoari, “Goazen!” ekitaldia ospatuz uztailaren 22an, eta kanpaina 25-26ko asteburuan. Frantzisko Aita Santuak Evangelii gaudium entziklikan (236) aurkezten deuskun Eleizaren eta gizartearen eredu poliedrikoa aurkezten da, gizabanako guztiak irudikatuz eta desbardintasuna egokitasunez buztartuz. “Eredua ez da esfera, ez baita zatia baino gehiago. Bertan puntu guztiek alde bera dute erdigunearekin eta ez dago elkarren arteko ezberdintasunik. Eredua poliedroa da, berezko izatea gordetzen duten zati ezberdinen batura baita.” Kanpaina hau aukera ona da kristau alkarteak bere nortasun eta eginkizuna sendotu daizan, Bizkaiko Eleizaren konpromiso eta aberastasuna agertzera emonez. Bizkaiko Caritasek eta parrokiek batera ospatuko dabe kanpaina hau eta dei egiten deutsie kristau alkarteei iragarpen, ospakizun, zerbitzu…