Gaztelania | Euskera

HITZARMENA OLATIC ENPRESAREKIN

Zerbitzu informatikoen Olatic enpresak hitzarmen bat sinatu du Caritas Bizkaiarekin, Hontza proiektuari laguntza ekonomikoa emateko. Urtarrilaren 19an egon ziren bisitan eta erakunde osoko aplikazio informatikoen inguruko aholkularitza eman ziguten. Jordi eta Juanjo Bastús Hontzan egon ziren eta euren begiz ikusi ahal izan zuten nolakoa den adikzioak dituzten etxerik gabeko pertsonentzako baliabide hori, eta  zein garrantzitsua den pertsona horien duintasuna mantentzeko. Bestalde, tresna informatikoak ezinbestekoak dira gizarte esku-hartzerako, eta, horiei esker, kalitatezko zerbitzu bat eman eta gure eguneroko lana burutu dezakegu.   Eskerrak eman nahi dizkiogu Olatic enpresari, gure lanari egindako aitortzagatik eta laguntza ematen diegun pertsonekiko elkartasunagatik.

Autormena ‘Hontza’ zentroari

Bilboko udalaren autormena Caritasen ‘Hontza’ zentroari     Pasaden ostiralean, ‘Osasunaren Munduko Egunean’, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumorako Sailak Bizkaiko hainbat alkarteren lana autortu eban. Drogazaletasun eta beste atxikimendu batzuei aurre egiteko Bizkaiko Caritasek kudeatzen dauan ‘Hontza’ zentroa izan zan sarituetako bat, drogazaletasunen mundu horretan jarduten daben alkarteen izenean. ‘Hontza’ gaueko zentroak jaso eban, beraz, Bilboko Udalaren autormena, “gizarte bazterketa jasaten daben drogazaleen aldeko arretan erreferente” izateagaitik.   Iñigo Cortazar zentroko koordinatzailea pozik azaldu zan saria jasotean, baina adierazo ebanez, eurentzat garrantzitsuena, “erabiltzaileek, gure hurkotasuna eta laguntasuna baloratzen dabenek, egiten deuskuen autormena da”.           ‘Asociación ASITES Bizkaia” alkarteari be emon eutsen saria; honako hau, ‘Itxaropenaren telefonoa’ dalakoaren bitartez, “aitzindaria izan da…

Hontza, Reina Sofia saria

Reina Sofía saria

Cáritas Bizkaiaz gain, GERASA Elkarteak, TVE telebistaren “Informe Semanal” saioak, Don Bosco Gazte Zentroen Konfederazioak, Atenea Fundazioak, Droga mendekotasunaren arloko Balearretako Erizaintza eta Ikerketa Taldeak eta Kolonbiako polizia nazionalak ere jaso dute saria.  Cáritas Bizkaiaren “Hontza” Zentroak CREFAT Fundazioaren (Gurutze Gorria) Drogen Aurkako Reina Sofía Sarietako bat jaso du. (21. edizioa izan da) Espainiako Gurutze Gorriaren toxikomania arloko arreta emateko Fundazioak (CREFAT) deitzen ditu urtero Drogen aurkako Reina Sofía Sariak. Sari horiek 1989an sortu ziren eta 24.000 euroko diru-kopurua dute (6.000 modalitate bakoitzeko). Bi edizio daude, nazionala, lau modalitaterekin (“Gizarte Lana”, “Komunikabide Sozialak”, “Hezkuntza eta Komunitate arloko Prebentzioa” eta “Ikerketa eta Saiakera”); eta iberoamerikarra, aurreko modalitate guztiak batera barne hartzen dituena. “Gizarte Lana” atalaren barruan,…

Hontzak 10 urte bete ditu

Hontza Zentroak 10 urte bete ditu

Bizkaiko Cáritaseko “Hontza” zentroak 10 urte bete ditu San Antonen, eta hainbat jarduera antolatu dituzte aste osorako, “10 urte zure ondoan, itxaropena emanez” lelopean Hontza zentroak 10 urte bete ditu San Anton Elizan; denbora hori igarota, elizbarrutiko instituzioak atzera begiratu eta egindako lorpenak ikusten ditu, baina baita lantzen jarraitu beharreko arloak ere. Urte hauetan zehar Hontzak hainbat erakunde eta gizarte eragileren sariak jaso ditu; hala nola Dolores Ibarruri saria (Eusko Jaurlaritza) 2004an, Alma solidaria (El Correo) 2010ean, Territorios Solidarios (BBVA) 2011n eta orain dela gutxi Reina Sofía saria (Cruz Roja). Azken hori datorren hilean jasoko dugu, Madrilen. Zentroko Koordinatzaile Sonia Costillas eta Iñigo Cortazarren hitzetan, “zalantzarik gabe, horrek lanean jarraitzeko eta gehien behar gaituztenen aldeko…

Hontza Zentroaren X. urteurrena

Hontza Zentroaren ospakizuna

Hontza Zentroak X urteurrena ospatuko du urriaren 14tik 18ra. Hori dela eta Zentroa ezagutzera gonbidatzen die pertsona guztiei bertan burutzen duten lana ezagutzera emateko. Hemen usten dizuegu Iñigo Cortazar, Zentroaren arduradunaren gutuna: “Hamar urte daramatzagu dagoeneko San Anton elizaren babespean, gure atea jotzen duten pertsonei harrera egiten eta laguntza ematen. Bide luzea izan da, profesional eta pertsona bezala hazten lagundu diguten bizipen eta egoeraz beteta. Zuk historia hau idazten lagundu duzu, bidearen zati bat egin duzu eta zalantza barik, zure onena eman duzu bertan. Horregatik, ezin dugu urteurren hau zu gabe ospatu; eta ez dugu zure presentzia soilik behar, zure lekukotasuna ere eskatu nahi dizugu. Urrian egingo ditugun jardueretakoren batean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu….

‘Sofia erregina’ saria Hontzarentzat

Hontza Zentroa

Espainiako Kurutze Gorriak ‘Sofia erregina’ saria emon deutso Hontza gaueko zentroak drogazaletasunen arloan egiten dauan egiteko sozialari. Zentro honek, arriskuak eta kalteak murrizte aldera, gizarte bazterketa larria jasaten daben drogazaleei arretea eskaintzen deutse gauez. Sari honen bitartez –arduradunek azaltzen dabenez-, “hamarkada luzean, gizon eta emakume honeen alde egiten dihardugun lana autortzen deuskue”. Bizkaiko Caritas erakundean drogazaletasunen inguruan jarduten daben sailetik eskerrak emon gura deutsez Caritas osatzen daben guztiei eta ‘Hontzari’ bere ibilpide honetan babesa emon deutsenei. Saria Madrilen jasoko dabe datorren urrian edo azaroan