Gaztelania | Euskera

EDADETUEN ASTEA

EDADETUEN ASTEA, IRALAN (Bilbo). 2018ko APIRILAREN 23tik 26ra 23an, ASTELEHENA 17:00etan. ZINEMA ETA KRISPETAK “Un amigo para Frank”. Geroko eztabaida Iralako Bizi-Bete boluntario taldearen eskutik. 24an, ASTEARTEA, 17:00etan. HITZALDIA “Insomnio y los problemas del sueño”. “Zaintzea” taldea (Senide zaintzaileei laguntzeko Bilboko Udal Zentroa). Bukatzean txokolatea hartuko dugu. 25ean, ASTEAZKENA, 17:00etan. HITZALDIA “Trabajando la felicidad”. Mertxe Varela, Iralako Bizi-Bete taldea. Bukatzean txokolatea hartuko dugu. 26an, OSTEGUNA, 14:00etan. BAZKARIA eta bingoa. Bazkarira joateko aurreko egunetako hitzaldietan izan eman behar da, jantokia bete arte. 17:00etatik aurrera: ANTZERKIA ‘EGUNON ETXEA’-ko taldearen eskutik eta EMANALDI SORPRESA Non: Iralako Frantziskotarren Parrokiko aretoan – BILBO (sarrera atzetik: Vista Alegre kalea, 8 – Ekintza guztiak doan dira – ANTOLATZAILEAK: IRALAKO FRANTZISKOTARRAK eta edadetuei…

BIZI-BETE BASAURI AURKEZPENA

BIZI-BETE BASAURI PROIEKTUA AURKEZPENA:   Basauriko Caritasek apiril bukaeran proiektu berria jarriko du martxan Arizen, “Bizi-bete” proiektua hain zuzen. Nagusientzat pentsatuta dago, bereziki bestelako ekimenetan gutxi parte hartzen dutenentzat. Topaleku bat, non boluntarioek zuzenean eta etengabe lagunduko dieten. Hizketarako eta ekintzak egiteko tartea partekatuko dute. Halaber, beste nagusi batzuekin harremanetan jartzeko aukera ere bada. Azalpenetarako hitzaldia emango da interesa izan lezaketen pertsonentzat (nagusiak, senideak, balizko boluntarioak, inguruko erakundeak,…) Apirilaren 17an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan. Arizko parrokiako lokaletan, Elurretako Ama Birjinaren Elizan, Katalunia kalean. Boluntarioen lanean oinarritutako proiektua da eta, konpromisoa doakoa denez, ezaugarri bereziak dituen laguntza eskaini ahal du, familiaren edo beste zerbitzuen laguntzarekin osagarriak. Basauriko Bizi-Betek nagusiekin jarri nahi du harremanetan: Zuzeneko laguntzarako talde-eremua eskaintzeko…

EDADETUEN BAKARDADEARI HITZALDIA ARRATIAN

EDADETUEN BAKARDADEARI BURUZKO HITZALDIA, ARRATIAN GARIZUMAKO JARDUEREI HASIERA EMATEKO (otsailaren 16ko arratsaldea, ostirala, Igorreko Kultur Etxean). Igorre (Bizkaia), 2018ko Garizuma.- Otsailaren 16an, ostirala, 19:00etan, hitzaldi bat emango dugu Igorreko Kultur Etxean, pertsona nagusien bakardadearen inguruan. Pili Castro Blanco arduratuko da, Caritas Bizkaiako Edadetuen arloko Arduraduna eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia Irakaslea. Arratiako garizuma sasoiko hitzaldi-sortaren barruan kokatuta, Pili Castrok kontatuko du “edadetuen bakardadea konpainiarik gabe bizitzea baino zerbait gehiago dela”, eta ez dela gauza bera isolamendua eta bakardadea. Izan ere, “bakardadea bizitzako edozein unetan senti dezakezu, baina zahartzearekin erlazionatutako egoeretan errazagoa da sentimendu hori agertzea, urteetan zehar”. Hori dela eta, ekitaldi honetan bakardadea, eta, pertsona nagusien kasuan, sentimendu horren jatorria hartuko ditugu hizpide. Gainera, hori aztertzean,…

Etiopiari buruzko hitzaldia

“Nire esperientzia ETIOPIAn”, Elena Igartuaren hitzaldia (Caritas Bizkaia) Otsailaren 8an (EGUENA) :: 18:30ean  :: BARRIAn (Plaza Barria, 4-1. Bilbo) Zuetako askok badakizue Caritas Bizkaia Caritas Konfederazioko Nazioarteko Boluntariotza Programan parte hartzen ari dela. Konfederazioaren Nazioarteko Kooperazio arloko programa horren xedea gizartea eraldatzeko tresna bat sortzea da, herrialde pobretuetan garatutako iraupen luzeko boluntariotza esperientzien bidez. 2016ko deialdira aurkeztu ginen. Informatika saileko Elena Igartua lankideak bere burua aurkeztea erabaki zuen. Prozesuari hasiera emateko, urtebetez prestakuntza jaso zuen Caritas Bizkaiako Nazioarteko Kooperazio eta Migrazio arloko pertsona batekin. Pertsona hori prozesu osoan izan du lagun. Azkenik heldu zen eguna, eta 2017ko otsailean Elena Etiopiara joan zen, Caritas Bizkaiako boluntario gisa, Salestarren misioetara. Urtarrila heldu zaigu eta gure lankide Elena…

Adela Cortinak Hitzaldia

“Ekonomiaren xedea gizarte onak sortzea da, etorkizunerako itxaropenezko bidea irekitzen baitu horrek”   Adela Cortina etika katedradunak hitzaldia eskaini eta mahai-inguruan parte hartu zuen joan den maiatzaren 11n eta 12an, Caritas Bizkaiaren 60. urteurrenaren harira. Bertan, enpresekin, ekonomiarekin eta etikarekin lotutako gai ezberdinak jorratu zituen. Hala, asteazkenean (hilak 11), Deustuko Unibertsitateko eraikin Komertzialeko “Pedro de Icaza y Aguirre” aretoan, Adela Cortinak “Nuevo modelo social: ¿razones para la esperanza?” izeneko hitzaldia eskaini zuen, Caritas Bizkaiako zuzendari Carlos Bargosek aurkeztuta, eta Galo Bilbao moderatzaile zelarik.   Hurrengo egunean, Deustuko Unibertsitateko IIBZn, negozioen eta erakundeen etikaren ETNOR Fundazioko presidenteak mahai-inguru batean parte hartu zuen FIARE – Banka Etikoko Peru Sasiarekin eta FINECOko Enrique Saezekin batera, Deusto Business Schooleko…

Hitzaldiak

Hitzaldiak

Hemen ikusi ditzakezue Cáritas Bizkaiak egingo dituen hitzaldi desberdinak maiatza eta ekainerako: SONDIKA “Laztanekin zaindu” HIZLARIA: Jacinto Bátiz (Medikua eta Santurtziko San Juan de Dios Ospitaleko Zainketa Aringarrietako Unitateko Burua). Maiatzaren 19an, astelehena, 17:30ean SONDIKAko Kultur Etxea. Cestero kalea. Antolatzailea: Cáritas Txorierri AMOREBIETA MAIATZAREN 19an: “Zahartzearen alde onak” HIZLARIA: Enrique Pallarés. Psikologian Doktorea. Deustuko Unibertsitateko Irakaslea Maiatzaren 19an, astelehena, 18:00ean MAIATZAREN 26an: “Estresa eta emozioak nagusiengan” HIZLARIA: Yolanda Charte. Psikologoa. Gaitasun Gabinetea Maiatzaren 26an, astelehena, 18:00ean Centro Zelaieta. Zornotza-Amorebieta a las 18:00 h. (AMBAS) Organiza Cáritas Amorebieta “Hurbiltasuna” Zelaieta Zentroa. Zornotza-Amorebieta – 18:00etan Antolatzailea Cáritas Amorebieta “Hurbiltasuna” ZALLA “Laztanekin zaindu” HIZLARIA: Jacinto Bátiz (medikua eta Santurtziko San Juan de Dios Ospitaleko Zainketa Aringarrietako Unitateko Burua)….

Etxerik gabeko pertsonen inguruko hitzaldia Lauaxetan

Azteazkenean Lauaxeta Ikastolan hitzaldia DBHko 30 bat gazteri. Andoni guazak, gizarte hezitzailea, batez ere etxerik gabeko pertsonen alorrean Caritasek zer egiten duen kontatu du, eta Durangoko Etxepel proiektu berriaren inguruan azalpenak eman ditu: ” gu bezalako pertsonak direla kontzientziatzean datza, eskubide berdinekin eta duintasun berarekin”.   Agertu duten interesa dela eta hitzaldia labur geratu da.

Etxebizitzari buruzko hitzaldia

Carme Trilla

Datorren asteartean, apirilak 16an, Carme Trillak, Bartzelonako Elizbarrutiko Cáritaseko etxebizitza gaietan aditua, hitzaldi bat emango du “LA DIMENSIÓN SOCIAL DE LA VIVIENDA, SITUACIÓN ACTUAL Y RETOS” titulopean. Ezin duzu hitzaldi hau galdu! Sarrera doan izango da aretoa bete arte eta hitzaldia gazteleraz izango da. Noiz eta non? Asteartean, apirilak 16, 19:00etan, Bilboko Plaza Barrian (4, 1. pisua). Antolatzailea: Cáritas Bizkaia, ETXEBIZITZAko programa.