Gaztelania | Euskera

CARITAS: 2017ko TXOSTENA

Caritas Euskadi (aurkezpena): Caritasen laguntza jasotzen duten pertsona eta familien KALTEBERATASUN ETA GIZARTE-BAZTERKERIA egoerak gero eta konplexuagoak dira, eta ERANTZUN SENDO ETA INTEGRALAGOAK behar dituzte. Hain zuzen, Euskadiko Caritasek (Donostiako, Gasteizko eta Bilboko elizbarrutietakoak) 2017an emandako diru-laguntzak inoiz baino handiagoak izan dira. Guztira 5,36 milioi euro baino gehiago eman dituzte, duela 10 urte (2007) baino % 77 gehiago. Biztanleriaren zati bat POBREZIA ETA KALTEBERATASUN SOZIALEKO ESPIRAL batean harrapatuta geratzen ari da, eta oso zaila da bertatik ateratzea. Prozesu horretan guztian funtsezkoa da gizarte-bazterkeriako egoeran dauden edo egon daitezkeen pertsona eta familiei laguntzea, eta hala egiten dute Donostiako, Gasteizko eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko agenteek. Kontratatutako langileez gain, LAU MILA BOLUNTARIO (3.858) aritzen dira beren denbora eta…

10. urteurrena ‘Proinfancia’ Bizkaian

Cáritas Bizkaiak atzo arratsaldean parte hartu zuen Bilboko Arte Eder Museoko Bizkaiko “Caixa Pro Infancia” programaren 10. urteurrena ospatzeko. Famili batzuen ibilbidea aitortu da; gure kasuan, Sandra Ekin Zentroa: Zorionak! Cáritas Bizkaia-k “CPI” programa izan duenaz gain, honako erakunde sozial hauek hartu dituzte parte: Elkarbanatuz, Bidegintza, Hazbide, Lagungo, Peñaskal, Umeak Kalean, Margotu, Gazteleku, Gure Lurra.

2018ko uztaileko auzolandegia

Caritas Bizkaia-ren 2018ko uztaileko auzolandegia. Helburuak: -Caritas ezagutzea, aktiboki parte hartuz. -Bazterkeriaren errealitatea gazteengana hurbiltzea, fedearen ikuspuntutik. Aukera guztietarako eskatuko da Justizia Ministerioak emandako ziurtagiria, adingabekoekin lan egin behar baita. Izena ematea 2018ko ekainaren 11 baino lehen: 94 402 00 81 aruiz@caritasbi.org (Amaya). A aukera: Santurtziko Hiri-udalekuak, “Txikitxu” Haurtzaro proiektuarekin, 2018ko uztailaren 2tik 6ra eta 9tik 13ra. Goizez, 10:00etatik 16:00etara: Jarduera ludikoak adingabeekin. Bazkaria barne dago. Lau arratsalde, 16:00etatik 17:00etara: Errealitatearen irakurketa sinestuna. Udalekuen aurretik bilera bat egingo da. B aukera: Landa eremuko udalekuak Berrizen, Caritas Bizkaiako haurtzaro proiektuetako adingabeekin. (gizarte ekintzaren ikuspuntutik intentsitate altua; hausnarketa ere egingo da, saio bat aurretik eta beste bat ostean). Gauak kanpoan pasako dira uztailaren 9tik 13ra eta 16tik…

Errege opil solidarioa

“BILBOKO ERREGE OPIL SOLIDARIOAK” 3.500 ERRAZIO BANATUKO DITU ASTEARTEAN, URTARRILAK 5, PLAZA BARRIAN Bilbo, 2015eko abenduaren 30.- Carlos Bargos Caritas Bizkaiaren Zuzendariak, Pilar Alonsok (Bizkaiko Okindegien Elkarteko kidea), Nekane Narbaiza Lapiko Catering-eko gerenteak, Unai Aizpuru Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteko presidenteak eta Alicia Garmendiak (Iruña Catering) aurkeztu dute “ERREGE OPILA BILBON”, Kaiku (esnea) eta Baqué (kakaoa) marken lankidetzarekin eta BILBAO Ekintza eta LABORAL Kutxaren babesarekin. Ekitaldia datorren asteartean izango da, urtarrilak 5, Errege bezperan, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Bilboko Zazpi Kaleetan dagoen Plaza Barrian. Opil zati eta txokolate edalontziaren prezioa 1 €urokoa izango da pertsonako, Caritas Bizkaiaren Haurtzaro Programara bideratzeko. Aurreko urteetan bezalaxe, oraingoan ere eskainiko dira pertsona zeliakoek jateko moduko opil-errazioak. Errege-opil erraldoi solidario honen lehenengo…

Caritaseko haurtzaro programako argazki -erakusketa

CARITAS BIZKAIAren HAURTZARO programak bere errealitatea erakutsiko du Yohn Jauregian (Burtsa Eraikinean).   Caritas Bizkaiaren haurtzaro programaren zentroetako umeek egin dute argazki-erakusketa, eta gaur heldu da Burtsa Auzo Etxera (Bilbo). Helburua da elizbarrutiko erakundeak egiten duen lana jendarteratzea bere protagonisten ikuspegiaren bitartez. Duela urtebete inauguratu zen Bilboko Itsas Museoan. Apirilean, Gurutzetan izan zen, eta, Trapagaran eta Errekalde bisitatu ostean, gaur helduko da Bilboko Alde Zaharreko “Burtsa” Auzo Etxera. Bertan, irailaren 15era arte bisitatu ahal izango duzue. Ondoren, Begoñako Auzo Etxean (irailaren 16tik 30era) eta Basurtukoan (urriaren 16tik 31ra) jarriko da.

Haurtzaro programaren argazki erakusketa

Argazki erakusketa

Cáritaseko haurtzaro programak argazki erakusketa bat aurkeztuko du Itxas Museoan Bizkaiko Cáritasek “Itsasadarraren bi aldeetako BEGIRADA TXIKI HANDIAK” argazki erakusketa aurkeztuko du gaur.  Ikusgai izango da “Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan”. Erakusketa asteartetik igandera bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 20:00etara; “Voemy”-k burutu du, eta horretarako Cáritaseko Haurtzaro Programaren Gizarte Eta Hezkuntza arloko Laguntza (PASE) emateko lau proiektuetan tailerrak egin ditu.  “Begirada txiki handiak” erakusketak 2014an jarraituko du Bizkaiko leku hauetatik: GURUTZETA (BARAKALDO). 2014ko apirilaren 1etik 15era TRAPAGARAN. 2014ko maiatzaren 8tik 22ra ERREKALDE (BILBO). 2014ko ekainaren 16tik 30era YOHN JAUREGIA “LA BOLSA” (ALDE ZAHARRA, BILBO). 2014ko irailaren 1etik 15era. BEGOÑA-TXURDINAGA (BILBO). 2014ko irailaren 16tik 30era. BASURTU (BILBO): 2014ko urriaren 1etik 15era. Bilboko itsasadarra eta bere portua, historikoki,…

Bilboko Errege Opil solidarioa

“Bilboko Errege opil solidarioak” 3.000 errazio banatuko ditu, Urtarrilaren 5ean Plaza Barrian (larunbata) Bizkaiko Cáritas, Lapiko Catering eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteak errege-opil erraldoi baten 3.000 zati banatuko dituzte urtarrilaren 5ean, eguerdiko hamabietatik aurrera Plaza Barrira hurbildu eta Bizkaiko Cáritasen Haurtzaro Programarako 1 €uro ematen dutenen artean (1 €uro pertsonako). Café Iruña Catering-ek beste horrenbeste txokolate katilu eskainiko ditu, Kaiku (esnea) eta Baqué-k (kakaoa) egun horretarako bereziki emandakoak. Cáritaseko boluntarioak arduratuko dira ekitaldia antolatzeaz, dohaintzak jasotzeaz eta opila eta txokolatea banatzeaz, produktuak amaitu arte. Carlos Bargosek, Bizkaiko Cáritaseko zuzendaria, Nekane Narbaizak, Lapiko Catering-eko gerentea, Xabier Olmok, Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteko presidentea, eta Alicia Garmendiak (Iruña Catering), “Roscón Solidario de Bilbao / Errege Opila Bilbao” aurkeztu…