Gaztelania | Euskera

Euskadiko II. FOESSA Txostena

CARITAS EUSKADIK “Euskadiko II. FOESSA Txostenaren” berri eman  du Donostian, Zuzenbide Fakultateko paraninfoan egindako bi ekitaldiaren bidez. Guillermo Fernández (Caritas) eta Joseba Zalakainek (SIIS) izan dira bertan. Lurralde mailako txosten hau ekainaren 12an Madrilen aurkeztu zen VIII FOESSA txostenaren inguruan abiatutako ikerketa proiektuaren baitan argitaratu da. Txostenak gaur egungo ziurgabetasun egoeraren berri ematen du, eta honako ideiak nabarmendu ditu: Euskadiko pertsonen % 85 integrazio sozialaren eremuan dago, baina gizarte-bazterkeria errotuta dago. 334 mila pertsona daude gizarte-bazterkeria egoeran; hau da, biztanleria osoaren % 15,2 Euskadik estatu mailako gizarte-bazterkeria zifrarik baxuenetakoak ditu. Laugarren posizioan dago. Hala ere, bazterkeria mota larrienaren kasuak ugaritu egin direla ikusi da. Euskadiko gizarteko pertsona babesgabeenei zailtasunak metatu zaizkie: Integrazio eremuan egonda ere,…

Euskadiko FOESSA

  Euskadiko FOESSA txostenaren esparruan, “Bizkaiko Elizako Gizarte Erakundeen Taldeak” honi buruzko jardunaldi bat antolatu du:   “Gizarte-bazterkeriaren aspektu sozial eta harreman arloaren azterketa eta erronkak”   EGITARAUA: 1.- Fernando Vidalen HITZALDIA (Comillaseko Unibertsitatea). 2.- MAHAI INGURUA eta eztabaida: • Imanol Zubero (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta • María Silvestre (Deustuko Unibertsitatea).   Eguna: asteartea, 2015eko apirilaren 21a Ordua: 18.30 h. Tokia: ‘ARRUPE ETXEA’-ko Ekitaldi Aretoa (Aita Lojendio kalea, 2) – BILBO.