Gaztelania | Euskera

EDADETUEN BAKARDADEARI HITZALDIA ARRATIAN

EDADETUEN BAKARDADEARI BURUZKO HITZALDIA, ARRATIAN GARIZUMAKO JARDUEREI HASIERA EMATEKO (otsailaren 16ko arratsaldea, ostirala, Igorreko Kultur Etxean). Igorre (Bizkaia), 2018ko Garizuma.- Otsailaren 16an, ostirala, 19:00etan, hitzaldi bat emango dugu Igorreko Kultur Etxean, pertsona nagusien bakardadearen inguruan. Pili Castro Blanco arduratuko da, Caritas Bizkaiako Edadetuen arloko Arduraduna eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia Irakaslea. Arratiako garizuma sasoiko hitzaldi-sortaren barruan kokatuta, Pili Castrok kontatuko du “edadetuen bakardadea konpainiarik gabe bizitzea baino zerbait gehiago dela”, eta ez dela gauza bera isolamendua eta bakardadea. Izan ere, “bakardadea bizitzako edozein unetan senti dezakezu, baina zahartzearekin erlazionatutako egoeretan errazagoa da sentimendu hori agertzea, urteetan zehar”. Hori dela eta, ekitaldi honetan bakardadea, eta, pertsona nagusien kasuan, sentimendu horren jatorria hartuko ditugu hizpide. Gainera, hori aztertzean,…