Gaztelania | Euskera

Gabonak 2017- Navidad 2017

Gizarte bidezkoago baten aldeko elkartasun keinuak   Aurten, Caritasen Gabonetako kanpaina azken hilabeteetan ematen ari den mezuan sakontzeaz arduratuko da, hau da, gizarte bidezkoago baten eraikuntzan aktiboki parte hartzeko gonbidapena. Horretarako, “IZAN pobreziaren kontrako konponbidearen PARTAIDE – Zure AHALEGINA denon atsegina” lelopean, Abendua eta Jainkoaren jaiotzaren denbora liturgikoa baliatu nahi ditugu itxaropen mezu bat zabaltzeko eta Caritaseko kide guztiei pobrezia eta desberdintasunen aurkako ekintzan parte hartzera deitzeko. Eskuzabaltasuna mugiarazi. «Caritasen parte izatea elkartasun keinu bat da; konpromiso sendoa eta gizarte bidezkoago baten aldeko apustua eskatzen ditu». Gabonetako kanpaina hau masiboki zabaldu da Caritaseko jendearen, egungo bazkideen, herritarren, enpresa eta erakundeen artean, eta horretarako editatu diren materialetan azaltzen da mezu hori. Izan ere, kanpainaren helburu nagusietako…