Gaztelania | Euskera

LORTUTA: Bai Euskarari – Bidean

Atzo Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen bisita izan genuen Cáritasen euskara erabilera ebaluatzeko. Oraintxe gure erakundean euskararen inguruan egindako ahalegina aitortzen dutela eta “Euskararen Bidean” egiaztagiria eman digutela jakinarazi digute. Egiaztagiri hau urte baterako baliagarria da. Irailean hobetzeko iradokizunak jasoko eta partekatuko ditugu, ildo honetatik jarraitzeko. Eskerrik asko guztion urrats txikiak batuz lortu dugulako! Bai Euskarari!!!    

Etxegabekoekin bidean lagun

JARDUNALDIA: “Hauskortasunean bidean lagun Etxegabekoekin ikasitakoak”     Ia ehun lagunek parte hartu dute “hauskortasunean bidean lagun txegabekoekin ikasitakoak” jardunaldian . Gaur, azaroaren 29an, etxegabekoen arloko ibilbidea bide-laguntza metodologia erabiliz Ikusbideak argitalpenean aurkeztu dugu. Etxegabekoen arloko arduraduna, Joseba Gayak idatzitakoa da eta euskaraz sortutako argitalpena da .         IKUSBIDEAK:   Giltzako esperientzia eta urte hauetan etxegabekoen bide laguntzan izandako ibilbidea jaso dugu azken ‘Ikusbideak’ argitalpenean Joseba Gayaren eskutik. GILTZAren apustuak etxerik gabeko pertsonekin lan egiteko, artatzeko, modu berri bat ekarri zigun: bide-laguntza. Pertsonak artapenaren erdian jartzea zen honen muina, hau da, beraien eskubideen alde lan egitea. Gizarteratze prozesuetan honek ekarri duen onura ikusita gure esperientzia zabaldu nahi izan dugu.              …