Gaztelania | Euskera

OMENALDIA BASAURIN (BesteBi)

Etxebizitza eskuratzearen aldeko eta ‘Etxerik gabeko Pertsonen’ aldeko “BESTEBI” PLATAFORMAK, Basaurin duela gutxi hildako etxegabeko pertsonaren, Manuelen, aldeko elkarretaratzea eta omenaldia egin ditu gaur, uztailak 5, eguena, 11tan,San Pedro plazan (BASAURIn). ‘BESTEBI’ AGIRIA: ‘BESTEBI’ PLATAFORMAK ETXERIK GABEKO BESTE PERTSONA BATEN HERIOTZA SALATU DU BERRIRO Etxebizitza-bazterkeriaren kontrako eta «Etxerik gabeko pertsonen» aldeko «BesteBi» plataformak salatu egin nahi du Basauriko herritar baten heriotza; herrian hilik agertu zen joan den igandean. BesteBi > Basauri, 2018ko uztailaren 5a.- Beste behin, pertsona bat hil egin da Bizkaiko kaleetan. ‘BesteBi’ plataformaren izenean, bat egin nahi dugu bere senide eta lagunen minarekin. Manuk, Bilbotar jatorriko 58 urte inguruko basauriarrak, 2 urte baino gehiago zeraman Basaurin bertan bizitzen. Denbora honetan, sare informala sortzea…

CARITAS: 2017ko TXOSTENA

Caritas Euskadi (aurkezpena): Caritasen laguntza jasotzen duten pertsona eta familien KALTEBERATASUN ETA GIZARTE-BAZTERKERIA egoerak gero eta konplexuagoak dira, eta ERANTZUN SENDO ETA INTEGRALAGOAK behar dituzte. Hain zuzen, Euskadiko Caritasek (Donostiako, Gasteizko eta Bilboko elizbarrutietakoak) 2017an emandako diru-laguntzak inoiz baino handiagoak izan dira. Guztira 5,36 milioi euro baino gehiago eman dituzte, duela 10 urte (2007) baino % 77 gehiago. Biztanleriaren zati bat POBREZIA ETA KALTEBERATASUN SOZIALEKO ESPIRAL batean harrapatuta geratzen ari da, eta oso zaila da bertatik ateratzea. Prozesu horretan guztian funtsezkoa da gizarte-bazterkeriako egoeran dauden edo egon daitezkeen pertsona eta familiei laguntzea, eta hala egiten dute Donostiako, Gasteizko eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko agenteek. Kontratatutako langileez gain, LAU MILA BOLUNTARIO (3.858) aritzen dira beren denbora eta…

“NEGUA JOAN DA TA…”

BESTEBI PLATAFORMAREN KOMUNIKATUA NEGUA BUKATU DA, BAINA ETXERIK GABEKO PERTSONEK HOR JARRAITZEN DUTE BILBO, 2018ko APIRILAREN 26a – Urtero, negu sasoian, komunikabideetan etxerik gabeko pertsonen inguruan hitz egiten da; kalean lo egiten duten horietaz… Kezka edo jakin-mina izaten dugu, non lo egingo duten, nola babestuko diren hotzetik, zer jango duten, zerbait beroa hartzerik izango duten… Neguko aterpetxeei, jantoki sozialei, kalean bizi direnei janari eta edari beroa ematen dieten pertsonei eta abarri buruzko albisteak entzuten ditugu. Une horietan, herritarrok, kontzientzia hartzen dugu, albiste horien bidez, badaudela gure artean etxerik ez duten pertsonak. ETA NEGUA AMAITZEN DENEAN? EDUKIKO AL DUTE GAUA PASATZEKO LEKU EGOKIRIK? EGUNERO JANGO AL DUTE? EDUKIKO DUTE AHORATZEKO JAKI BERORIK? NON EMANGO DUTE DENBORA? LUZE…

Etxegabekoan Arloa Boluntarioen Biltzarra

Atzo, Boluntarioen Biltzarra Caritas Bizkaia Etxegabekoen Arloa gunean ospatu genuen. Oraingo honetan, Apostolicas Etxean, Bilbon. Boluntario askok parte hartu zuten animatu eta eguraldi ona gurekin izan zen. Topaketa bat izan zen bertan: jolas egin genuen, otoitz egin genuen eta “Jendearen laguntzari begirada bat” jarri genion, gure lagun Ana Sofi Telletxea-ren hitzaldian.

Eguzkilore Fundazioa

Zaurgarritasun egoeran dauden pertsona eta familien etxebizitza aukera sustatu eta bultzatzeko Cáritasek “Eguzkilore Fundazioa” aurkeztu du gaur, “Bizitza duinerako etxebizitza egokia” gaiari buruzko jardunaldian Bilbo, 2015eko urtarrilaren 16an.- Gaur ‘Eguzkilore Fundazioa’ aurkeztu da Deustuko Unibertsitateko IIBZan. Cáritas Bizkaiak sustatu du Eguzkilore Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Cáritasen laguntzaz. Ekimen bateratuak karitatezko erakundeen etxebizitza sozialak kudeatzea du helburu, erakunde publiko zein pribatu ezberdinekin sinatutako hitzarmenen bitartez garatuta. Eguzkilore Fundazioak 2014 urtean hasi zuen bere lana, Bilboko Elizbarrutiko Cáritasek sustatuta. Fundazioaren helburu nagusia da gizarte zaurgarritasun egoera berezian dauden familiei etxebizitza duin eta egokia eskaintzea, gizarte inklusiorako prozesuekin aurrera egite aldera. Eliza Katolikoak, partikularrek eta zenbait erakunde publikok lagatako 80 etxebizitzako parke bat aktibatu da 2014 urtean. Etxebizitza…

Etxebizitzari buruzko hitzaldia

Carme Trilla

Datorren asteartean, apirilak 16an, Carme Trillak, Bartzelonako Elizbarrutiko Cáritaseko etxebizitza gaietan aditua, hitzaldi bat emango du “LA DIMENSIÓN SOCIAL DE LA VIVIENDA, SITUACIÓN ACTUAL Y RETOS” titulopean. Ezin duzu hitzaldi hau galdu! Sarrera doan izango da aretoa bete arte eta hitzaldia gazteleraz izango da. Noiz eta non? Asteartean, apirilak 16, 19:00etan, Bilboko Plaza Barrian (4, 1. pisua). Antolatzailea: Cáritas Bizkaia, ETXEBIZITZAko programa.

Etxebizitzak lagatzeko kanpaina

Cáritasen etxebizitzarako kanpaina berria

Bizkaiko Cáritasek etxebizitza hutsak lagatzea proposatu du kanpaina berrian, gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako “Ez pertsonarik gabeko etxerik, ezta etxerik gabeko pertsonarik ere” kanpainaren helburu nagusiak hauek dira: gizarte-bazterkeria egoeran edo bazterkeria arrisku larrian dauden pertsona eta familiei etxebizitza duina ematea; familia horiekin egon eta laguntza ematea, harremanei dagokienez, arlo pertsonalean, lan arloan eta alojamendu arloan aurrera egiteko prozesua errazteko gaitasun eta ezaugarriak garatzeko; eta azkenik, gizartea sentsibilizatzea eta denon aurrean salatzea familia askok bizi duten egoera; izan ere, etxebizitza gizarte-bazterkeria faktore bihurtu da. Biztanleriaren zati handi batek arazoak eduki ditu beti etxebizitza duin bat lortzeko. Baina arazo historiko horri, gaur egungo krisi ekonomikoaren barruan, beste bat gehitu zaio, askoz ere dramatikoagoa: arrazoi ekonomikoengatik etxebizitza galtzea….

Kanpaina berria ETXEBIZITZA

Etxebizitza kanpaina

Bizkaiko Cáritasek ETXEBIZITZA arloko kanpaina berria aurkeztuko du apirileko 11an bere egoitzan. Asteburu honetan Bizkaiko Cáritasek etxebizitzari buruzko kanpaina berri bat abiatuko du Elizbarruti osoan: “Ez pertsonarik gabeko etxerik, ezta etxerik gabeko pertsonarik ere”. Karitatezko gizarte erakundeak, gainera, herritarrei deialdia egingo die jarduera horietan parte hartzeko hiru modu proposatzeko. Guzti hori azaltzeko, antolatu dugu ondorengo prentsaurrekoa: Eguna: osteguna, 2013ko apirilaren 11. Ordua: goizeko 10:00ak Lekua: Bilboko Elizbarrutiko Cáritas erakundearen egoitza nagusia: Erribera 8, baxua – BILBAO (Arriaga Antzokiaren atzean) Irakupena: 45 minutos gutxi gorabehera. Bertan izango dira: Carlos Bargos, Bizkaiko Cáritaseko Zuzendaria, D. Mario Iceta, Bilboko Elizbarrutiko Gotzaina, Unai Segura, Bizkaiko Cáritaseko Etxebizitza Arduraduna, Olaia Bermúdez, Bizkaiako Cáritaseko Etxebizitza Teknikaria.