Gaztelania | Euskera

Gabon honeetan aurkitu dabe lekua ostatuan

Caritas Bizkaiaren Gabon aldiko kanpainaren goiburuak ohiko logika apurtzeko dei ezan gura dau, Beleneko familiak eta beste hainbestek bizi izandako historiaren amaiera aldatzeko dei. “Ez zan ostatuan hareentzako lekurik”. (Lk 2, 7) Asteburu honetan egingo dugun kanpaina honek gu kolektibo eta komunitario bat izango du hizpide. Aurrera itxaropenez begiratu behar duen gu bat da, etorkizun zabalagoak bilatu behar dituena, pertsona guztiei —batez ere pandemiaren garaian eta aurretik bizitzaren funtsezko zutabeetan izugarrizko galerak izan dituztenei— euren existentzia, aukerak eta bizi proiektuak birsortzen laguntzeko. KOMUNITATE ALAI BATETIK ITXAROPENA BIZI ETA KUTSATZERA gonbidatuko gaitu. Ebanjelioaren balioen bidez jarduteko eta izateko modua argitzen du itxaropenak, eta ekintza nabarmenetan eta giza eskubideak defendatzen dituzten proiektuetan islatzen da. Kanpaina honetan, etxebizitzarako…