Gaztelania | Euskera

LAGUNTZA BIKOITZA

BIZKAIAN “Errenta Aitorpenean”, eman LAGUNTZA BIKOITZA: Markatu C laukitxoa 2014ko Errenta Aitorpenaren (PFEZ) kanpaina dela-eta, Cáritas Bizkaiak zergadunei gogorarazi nahi die “C” laukitxoa markatzearen garrantzia: C- ‘Eliza Katolikoaren sostengurako eta beste helburu batzuetarako laguntza ematea’. “C” laukitxoaren bidez, aldi berean eta kostu gehigarririk gabe, zure zerga-oinarriaren %0,7 Elizaren ekintzara bideratzen duzu eta beste %0,7 beste gizarte-helburu batzuetara. Horren bidez, Cáritasek eta beste erakunde batzuek beren gizarte-lana finantzatzeko fondoak jasotzen dituzte. Gogoan izan: “Errenta Aitorpenean” zure zergen %1,4ren xedea erabaki dezakezu (%0,7 Gizarte-helburuak + %0,7 Eliza Katolikoa), C laukitxoa markatuz. “FAQ”: Ohiko 6 galdera PFEZren bidezko zerga-esleipenaren inguruan (Bizkaian) 1. Egia al da “C” laukitxoa markatuz laguntza bikoiztu egiten dela? Bai. “C” laukitxoa markatuz %0,7a Eliza…