Gaztelania | Euskera

“BILBOKO XVI. ERREGE-OPIL SOLIDARIOAK”

Caritas Bizkaiak errege-opil erraldoi baten milaka errazio banatuko ditu 2020ko urtarrilaren 5ean, igandea, Plaza Berrira gerturatzen diren pertsona guztien artean, eguerdiko HAMABIETATIK aurrera. Euro bat eskatuko da pertsonako, Caritas Bizkaiaren Haurtzaro eta Emantzipazio Programen barneko proiektuetara bideratzeko. 11:00etatik aurrera, Plaza Berria haurrentzako jolas-eremu bihurtuko da. Aurpegia margotzeko, puxikekin esku-lanak egiteko eta elkarrekin jolasteko tailerrak izango dira. Opila Bizkaiko Okindegien Elkarteak egingo du aurtengoan ere, Lapiko Catering enpresarekin koordinatuta, eta Cafe Iruña Catering-ek txokolatea eskainiko du, Kaikuk (esnea) eta Baquék (kakaoa) ekimen honetarako emandako osagaiekin egindakoa. LABORAL Kutxak babestutako ekimen honetan, Caritas Bizkaiako hamarnaka boluntariok parte hartuko dute eta ekimena antolatzeaz, dohaintzak jasotzeaz eta bukatu bitartean txokolate zein opila banatzeaz arduratuko dira. HELBURUA Caritas Bizkaiaren izenean,…

Errege opil solidarioa

Errege opil solidarioa Orain dela 14 urte bezela, pasadan urtarrilaren 5ean, Bilboko Plaza Berrian, ERREGE-OPIL SOLIDARIOA ospatu zan. Bizkaiko Okin Elkarteak, logibilbok eta Lapiko Catering enpresak egindako Errege opila dastatu zuten hiru mila pertsona baino gehiagok, eta horrekin batera ere, Iruña Catering, Cafe Baqué eta Kaikuren eskutik Txokolate bero goxoa. Ekitaldiaren zehar, egun eguzkitsua baina hotza izan genuen, hala ere batutako diru kopuru guztia 3.151,47€ izan ziren, Caritas Bizkaiak dituen haurrentzako proiektuetara bideratuko direnak. Mila Esker parte hartu eta hurbildu zineten guztioi! 

BILBOKO ERREGE-OPIL SOLIDARIOAK

” MILAKA ERRAZIO BANATUKO DITU  URTARRILAREN 5EAN PLAZA BARRIAN   Gainera, Caritas Bizkaiak ‘egoeraren analisia’ eskainiko du oraingoan ere, erakundearen laguntza jasotzen duten hainbat pertsona eta familiaren ahultasunaz ohartarazteko, eta #GuztiakIzanGaitezkeApartak kanpaina aurkeztuko du.   ‘Caritas Bizkaia’, ‘Lapiko Catering’ eta ‘Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteak’ errege-opil erraldoi baten 4.000 zati banatuko dituzte datorren ostegunean, 2017ko urtarrilaren 5ean, eguerdiko HAMABIETATIK (12) aurrera Plaza Barrira hurbildu eta Caritas Bizkaiaren Haurtzaro Programarako 1 €uro ematen dutenen artean. Opila ‘Bizkaiko Okindegien Elkartea’ egiten ari da aurtengoan, ‘Lapiko Catering’-ekin koordinatuta; ‘Cafe Iruña Catering’-ek opil zati bakoitzari laguntzeko txokolatea eskainiko du, ekimen honetarako Kaikuk emandako esnearekin eta Baquék emandako kakaoarekin prestatuta. Laboral Kutxaren aldetik babes handia jaso duen ekimen honetan, Caritas Bizkaiako…

Errege opil solidarioa

“BILBOKO ERREGE OPIL SOLIDARIOAK” 3.500 ERRAZIO BANATUKO DITU ASTEARTEAN, URTARRILAK 5, PLAZA BARRIAN Bilbo, 2015eko abenduaren 30.- Carlos Bargos Caritas Bizkaiaren Zuzendariak, Pilar Alonsok (Bizkaiko Okindegien Elkarteko kidea), Nekane Narbaiza Lapiko Catering-eko gerenteak, Unai Aizpuru Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteko presidenteak eta Alicia Garmendiak (Iruña Catering) aurkeztu dute «ERREGE OPILA BILBON”, Kaiku (esnea) eta Baqué (kakaoa) marken lankidetzarekin eta BILBAO Ekintza eta LABORAL Kutxaren babesarekin. Ekitaldia datorren asteartean izango da, urtarrilak 5, Errege bezperan, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Bilboko Zazpi Kaleetan dagoen Plaza Barrian. Opil zati eta txokolate edalontziaren prezioa 1 €urokoa izango da pertsonako, Caritas Bizkaiaren Haurtzaro Programara bideratzeko. Aurreko urteetan bezalaxe, oraingoan ere eskainiko dira pertsona zeliakoek jateko moduko opil-errazioak. Errege-opil erraldoi solidario honen lehenengo…