Gaztelania | Euskera

Caritas Bizkaia, Libanoko haurren alde

Caritas Bizkaiak Angela Matulliren izan du, La Salle Solidarietà Internazionale ONLUS Fundazioko lankidetza proiektuen arduraduna. La Salleko beste kide batzuekin ere etorri da eta kontatu digute nola garatzen ari den Caritas Bizkaiak lagundutako Fratelli proiektua, Libanon. Libano da errefuxiatu gehien dituen herrialdeetako bat. Milaka pertsonak egin behar izan dute ihes beren herrialdetik, gatazkak direla eta, eta haur askok jasan dituzte indarkeriaren eta migrazioen ondorio larriak. Herrialdeko erronketako bat adingabe horiek eskolaratzea da. Fratelli proiektuak gizarte eta hezkuntza arloko izaera dauka eta Irak eta Siriako 600 haur ingururekin lan egiten du. Babesgabetasun egoeran dauden hainbat libanoarrekin ere lan egiten dute. Helburuetako bat haur eta gazteen eskolaratzea da. Oinarrizko arloetan eskola laguntza ematen diete, gerora Libanoko hezkuntza…

Abenduak 18 ETORKINEN EGUNA

Abenduak 18 ETORKINEN EGUNA. Atzo, hilaren 12an, erakusketa bat inauguratu zen 19:30ean, “Topatzea elkar topatzeko” delakoa, Deustuko Unibertsitateko Klaustroan. Zabalik egongo da abenduaren 20ra arte, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 21:00ak arte eta larunbatean 10:00etatik 14:00ak arte. Erakusketa hori da Bilboko Elizbarrutiaren Migrazioen mahaitik antolatu diren ekintzen parte, Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira; egun hori izango da abenduaren 18an. “Onartzean dago etorkizuna” leloarekin batera, Caritasek eta gainerako erakunde antolatzaileek nahi dute topaketaren kultura sustatu, baina baita sentsibilizatu ere gero hobe baterako migratzen duten milioika lagunen eskubideak urratzeari buruz.    

ESKAERA BETETA:

Adiskide maiteok: Caritas Bizkaiaren izenean, Apostoliken Jantoki Sozialean (Indautxu, Bilbo) txanda bat gehiago emateko aukera eskaini dugu. Horrela, normalean arreta jasotzen duten pertsonei (aurtengo pertsona kopurua iazkoa baino %25 handiagoa da) zein Hegoaldeko Mugatik etortzen ari diren eta bidea jarraitu behar duten migratzaileei arreta emango genieke, Gurutze Gorriari ere lagunduz, azken pertsona horientzat prestatu duen dispositiboari ekarpena eginez. Horrela izanik, uztailaren 16tik aurrera, astelehena, gutxienez hiru boluntario beharko ditugu egunean (astelehenetik igandera), 13:45etik 15:00etara bitartean bazkariak emateko. Ahal duzuen pertsonek, mesedez bidali mezu bat boluntarioen arduradunari, mlaiseca@caritasbi.org, zerbitzu hori eman dezakezuen egunak adieraziz. Eskerrik asko zuen konpromisoagatik. Carlos Bargos (Caritas Bizkaiako Zuzendaria). ESKAERA BETETA: Caritas Bizkaiaren izenean, eskerrak eman nahi ditugu; alde batetik, Bilboko “Apostoliken”…

“Bizkaia Isilik”

“Círculos del Silencio – Bizkaia Isilik” Asteazken hau, apirilak 25, hilabeteko azken asteazkena da. Hori dela eta, herritar eta gizarte erakunde eta talde guztiak gonbidatu nahi ditugu “Círculos del Silencio – Bizkaia Isilik” ekimenean parte hartzera. Gure gizartean bizi diren migratzaile eta errefuxiatuen kontrako bidegabekeria egoerak salatzeko kontzentrazio isila da. Asteazkenean izango da, apirilak 25, 19:30etik 20:00etara, honako lekuetan: BILBO: Arriaga Antzokiko plaza (Areatza) BARAKALDO: Bide-Onera plaza (Epaitegien aurrean, Euskadi Etorbideko metro irteera) PORTUGALETE: Gregorio Uzquiano kalea (Carlos VII metro irteera)

“Bizkaia Isilik” ekimenean

Ehunka pertsona “Bizkaia Isilik” ekimenean Ehunka pertsona elkartu ziren asteazkenean, otsailak 28, hilabeteko azken asteazken guztietan bezala, Bilbon, Barakaldon eta Portugaleten, “Círculos de silencio – Bizkaia Isilik” ekimenean, Migratzaileek gure gizartean jasaten dituzten bidegabekeria egoerak salatzeko kontzentrazio isiletan. Bizkaia osoan egindako eguraldi txarra gorabehera, pertsona konprometitu ugari elkartu ziren 15 minutuko isilaldia egiteko; gerra, gatazka eta hondamendietatik ihesi, bizimodu hobe baten bila hain gaizki pasatzen ari den jendea gogoan hartzeko. Gogoratu “CÍRCULOS DE SILENCIO BIZKAIA ISILIK”ekimena hilabeteko azken asteazkenetan burutzen dela, honako lekuetan: • BILBO: Arriaga Antzokiko plaza (Areatza) • BARAKALDO: Bide-Onera plaza (Epaitegien aurrean, Euskadi Etorbideko metro geltokia) • PORTUGALETE: Gregorio Uzquiano kalea (Carlos VII metro geltokia).   HURRENGOAN ZUEN ZAIN IZANGO GARA!!!  

“Bizkaia Isilik”

“Círculos de Silencio Bizkaia Isilik” ASTEAZKENEAN, otsailak, 19.30etan: BILBO: Arriaga Antzokia plaza (Areatza) BARAKALDO: Bide-Onera plaza (Metro Euskadiko etorbidea) PORTUGALETE: Gregorio Uzquiano kalea (Metro Carlos VII)

Caritas eta Errefuxiatuak

2017ko otsaila Aurrekariak ACNURen datuen arabera, 2015eko amaieran, munduko 65 milioi pertsona baino gehiagok utzi behar izan zuten atzean beren bizilekua, eta kopuru hori handituz doa urtez urte. Milioi bat errefuxiatu baino gehiago heldu ziren Europara 2015ean eta krisi ekonomiko eta humanitario handi bat sortu zen. Bitartean, herrialdeak migratzaileen etorrerari aurre egiten saiatzen ari dira. Pertsona horietako gehienak Siria, Irak eta Afganistanetik datoz, baita Palestinatik, Libiatik, Malitik, Eritreatik eta Saharaz hegoaldeko beste herrialde batzuetatik ere. Krisi hau hasi zenetik, 2015eko udan, errefuxiatuen ibilbidean eta xedeko lekuetan lan egiten zuten Europako hego-ekialdeko Caritas erakundeak erantzuna ematen hasi ziren, gero eta beharrizan handiagoak zituen egoera horri aurre egiteko. Egoera drastikoki aldatu zen mugak itxi zirenean, 2016ko martxoan….

Manifestazioa 2016/02/27 Bilbon

2016, OTSAILAK 27 (LARUNBATA) IHESLARI ETA ETORKINEN ESKUBIDEEN ALDEKO MARTXA EUROPAN Munduan 60 miloi pertsona baino gehiagok ihes egin behar izan dute beren bizilekuetatik bizia, osotasuna eta duintasunababesteko. Bortxa eta miseriatik aske bizi ahal izateko. Europar Batasunak milioi bat petsona baino gehiago hartu ditu 2015ean: gerra eta gatazketatik iheska zetozen; andreak izateagatik eta bortxatik aske bizi ahal izateko eskubideen alde egin nahi zuten; interes ekonomikoen aurrean lurra babestu nahi zuten; beren sexutasuna eta nortasun guztiak askatasunez bizi nahi zituzten. Siria, Ukraina, Mali, Afganistan, Palestina, Kongo, Irak, Kolonbia … bezalako herrietatik datoz. Heriotzatik, bortxatik eta bonbetatik urrun dagoen toki seguru batean babesa eskatzeko eskubidea duten pertsonak dira. Estatuen beharra da babes ematea haiei. Irakurri manifestua INFO…

Errefuxiatuak : Egoerako txostena

 Zer ari da gertatzen gaur egun?   Espainiako Caritasen azken txostenean jasotzen denez, azken hilabeteetan, milioika pertsonak utzi dituzte euren etxeak Ekialde Ertainean eta Saharaz hegoaldeko Afrikan, gerratik, hondamendutik, gatazketatik, pobreziatik eta gerra ekonomikoetatik ihesi. Pertsonen etengabeko joan-etorria Bigarren Mundu Gerratik izan den errefuxiatu eta migratzaileen exodorik handienetarikoa bilakatu da Balkanetan. Egun munduan den barne-desplazamenduen krisirik handienaren erdigunea izango da Siria orain seguru asko; 7 milioi desplazatu baino gehiago dago. Horri guztiari gehitu behar diogu Balkanetan izan berri diren gertakari politikoak eta mugen itxiera, pertsona errefuxiatu eta migratzaileen mugikortasuna zailtzen baitute. Izan ere, Grezia eta Mazedoniaren arteko zein Mazedonia eta Serbiaren arteko mugetan Siria, Afganistan eta Irakeko nazionalitatea duten pertsonek badute gurutzatzeko baimena, baina Iran,…

Errefuxiatuko harrera

“Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten” (San Mateoren ebanjelioa) Bilboko Gotzainaren eta bere Gotzain Kontseiluaren agiria, Frantzisko Aita Santuak errefuxiatuak hartzeko egindako deialdiaren ondoren Bilboko Elizbarrutiak Aita Santuaren deialdiari erantzun nahi dio eta prest dago administrazio publikoekin lan egiteko errefuxiatuen harreran. Izan ere, Administrazio Publikoari dagokio, nazioarteko erantzukizunen arabera, errefuxiatuaren estatutu juridikoa ezartzea eta pertsona eta familiei bizilekua ematea. Elizbarrutiko Caritasek esperientzia handia du etorkinak eta errefuxiatuak hartzean eta hauei laguntasuna eskaintzean. Berak koordinatuko ditu kristau elkarteak eman ditzaken laguntzak eta baita administrazio publikoekin eta kaltetuen ardura hartzen duten beste erakunde batzuekin izan beharreko harremanak ere. Kristau elkarteak eskuzabaltasunez parte hartzera deituta daude, bakoitza bere neurrian. Horregatik, parrokia, erlijiosoen elkarte eta…