Gaztelania | Euskera

“DUINTASUNA EREITEN” ABIATU GENUEN

“DUINTASUNA EREITEN” ABIATU GENUEN GORDEXOLAN Maiatzean “Duintasuna Ereiten” proiektua abiatu genuen, Gordexolako baratze sozialen ingurukoa. Caritasek zuzentzen du eta hogei parte-hartzaile inguru bildu dira. Gizakia Fundazioak aldi baterako laga digu lurra, EDP Fundazioak finantzaketan lagundu du eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko II Bikaritza eta Enplegu arloko taldea lan eta gizarte arloko bide-laguntza ematen ari dira. Horiei guztiei esker gauzatu da ekimena. ‘Duintasuna Ereiten’ proiektuaren bidez, nekazaritza eta elikadura arloko gizarteratze-enpresa bat martxan jartzeko ideia sortu da. Oraindik azterketa fasean dago, Sendotu Aldiberean erakundearen Euskadiko programaren barruan.    

Markina-ko baratzeak

V. Bikaritza nekazaritza nortasun handiko eremua da. Hori dela eta, landa eremua, herriak eta baratzeak barne hartzen duten ekimenak martxan jarri beharra ikusten genuen. Pasa den urtean Ortukide proiektuan hasi ginen lanean, Gernikan. Udalak lur-zati batzuk utzi zizkigun eta monitore baten eta boluntario batzuen laguntzarekin, proiektuan parte hartu zuten 10 pertsona inguru astean bi egunez aritu ziren bertan. Lurra goldatzen eta sasoiko eta tokiko produktuak ereiten ikasi zuten.Oraingoan, Markinako Udalarekin elkarlanean, beste baratze proiektu batean hasi gara lanean. Gizarte-bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden 6 pertsonak parte hartzen dute. Proiektu honek hiru helburu nagusi ditu: Gizarte-bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden pertsonen artean harremanak lantzeko espazio bat sortzea. Barazkigintza ekologikoa, lorezaintza eta abarren inguruko oinarrizko ezagutzak barneratzea…

CARITAS: 2017ko TXOSTENA

Caritas Euskadi (aurkezpena): Caritasen laguntza jasotzen duten pertsona eta familien KALTEBERATASUN ETA GIZARTE-BAZTERKERIA egoerak gero eta konplexuagoak dira, eta ERANTZUN SENDO ETA INTEGRALAGOAK behar dituzte. Hain zuzen, Euskadiko Caritasek (Donostiako, Gasteizko eta Bilboko elizbarrutietakoak) 2017an emandako diru-laguntzak inoiz baino handiagoak izan dira. Guztira 5,36 milioi euro baino gehiago eman dituzte, duela 10 urte (2007) baino % 77 gehiago. Biztanleriaren zati bat POBREZIA ETA KALTEBERATASUN SOZIALEKO ESPIRAL batean harrapatuta geratzen ari da, eta oso zaila da bertatik ateratzea. Prozesu horretan guztian funtsezkoa da gizarte-bazterkeriako egoeran dauden edo egon daitezkeen pertsona eta familiei laguntzea, eta hala egiten dute Donostiako, Gasteizko eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko agenteek. Kontratatutako langileez gain, LAU MILA BOLUNTARIO (3.858) aritzen dira beren denbora eta…

CARITASEN ENPLEGU ZENTRO berria

CARITASEN ENPLEGU ZENTRO berria: Enplegua bilatzeko tresnak eta laguntza jasotzeko gunea Laguntza eta aholkularitza espezializatua Langile adituak ditu enplegua bilatzeko prozesuan dituzun zalantzak eta zailtasunak argitzeko. Hartzaileak: Lanbiden inskribatutako eta lan bila ari diren langabeak Beren enplegua hobetu nahi duten eta aktibo dauden pertsonak Arazoak dituzten taldeei arreta espezializatua, lan merkatura sar daitezen… ESKAINITAKO ZERBITZUAK: lan eskaintzen informazioa eta prestakuntza informazio eguneratua lan merkatuari eta lan AUKErei buruz kontsulta tresnak enplegua bilatzeko eta prestakuntzarako  ENPRESEN ZERRENDA ETA KONTAKTUA HAUTAGAIAK BIDALTZEKO taldeak: CV (CURRICULUMA) ETA AURKEZPEN GUTUNA / ELKARRIZKETA ENTSEGUAK / ENPLEGUKO WEBGUNEAK informatika tresnak eskaintzak bilatzeko, hautagaiak bidaltzeko… CÁRITAS “ENPLEGU ZENTROA” – HARRERA ORDUTEGIA: Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Goizez 9:00etatik 15:00etara 9:00etatik 15:00etara 9:00etatik…

Caritaseko autoenpleguak 32 mikroenpresa sortzen lagundu du.

Caritas Bizkaiako autoenplegu puntuak bi urtetan 32 mikroenpresa sortzen lagundu du Caixaren “Incorpora” programaren barruan. Programa horrek 10 urte daramatza eta haren hitzarmena Euskadin beste urte batez berritu da. Olaia Bermúdez Caritas Bizkaiako Enplegu eta Ekonomia Solidarioaren Arloko teknikariak, “Incorpora” programaren barruan, duela 10 urte bultzatuta “La Caixa” Obra Sozialarekin lankidetzan, jarraitzen dituzten prozesuen berezitasunak azaldu dizkigu. Herri Irratiko “Iglesia Hoy” saioan azaldu du Juanma Juberarekin [HEMEN entzun ahal duzu osorik: http://bit.ly/2n5bswx (mp3)]. 2017an “Incorpora” programak Euskadin bete dituen lehen 10 urteak ospatu ditugu, eta Caritasek, Bizkaiko enpleguaren lan espezifikoaz gain, bankuko fundazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan programa honi atxikitako 14 gizarte erakundeen arteko koordinazioa egiten du. Programa honen funtzio nagusia da “zailtasun edo babesgabetasun…

‘Centro ARIZ zentroa’

Caritas Bizkaiak “LAN duin, bidezko eta integratzailearen” aldeko apustua berretsi du, Basauriko ‘ARIZ zentro’ berriaren inaugurazioarekin. • “LAN baten atzean enplegu bat baino askoz gehiago dago”; hori da Caritasen Enplegu eta Ekonomia Solidarioaren Arloak asteburu honetan Bizkaiko gizarteari osoari helarazi nahi dion ideia. • Gizarte babesgabetasun egoeran dauden 40 pertsona ari dira “Centro ARIZ Zentroko” lan-aurreko tailerretan. Zentro hori Basauriko Elkartegian kokatuta dago. • Ekitaldi honen bidez, Caritas Bizkaiak hemendik urte amaierara burutuko diren jarduerei ekingo die, “justiziaren alde” lanean 60 urte daramatzala ospatzeko. Ariz (Basauri), 2016ko apirilaren 8a.– Ostiralean, Caritasek “ARIZ” enplegu-zentro berria inauguratuko du Basaurin (Bizkaia). Bertan izango dira Mario Iceta (Bilboko Gotzaina), Carlos Bargos (Caritas Bizkaiako Zuzendaria), Andoni Busquet (Basauriko Alkatea), Teresa…

“Lanzadera ” izeneko proiektua

Cáritas Bizkaiak eta Marcelo Gangoiti Fundazioak bulego berria ireki dute zailtasunak dauzkaten eta enplegu bila dabiltzan pertsonei arreta eskaintzeko. Carlos Bargos Cáritas Bizkaia-ko zuzendaria, Juanma Seco Marcelo Gangoiti Fundazioko ordezkari nagusia eta Fernando Marcos apaiza, Gurutzetako La Paz parrokiako arduraduna, bildu ziren inaugurazioan. Aipaturiko parrokiaren lokaletan ireki da bulegoa. Cáritasetik adierazi genuenez, ” Lanzadera “  izeneko  proiektu honen bitartez, pertsonei zuzendutako laguntza integralaren alde egin nahi dugu, kontzeptuaren alderi guztiak kontuan izanik (familia, enplegua, etxebizitza, …)”. Bere aldetik, Marcelo Gangoiti Fundazioak, adierazi zuenez, Gehilan 2000 enpresaren bitartez “bulego honetan zailtasunak dauzkaten eta modu aktiboan lan bila dabiltzan pertsonei eskainiko zaie arreta, albait arinen lan-munduan txertatzen lagunduko dieten gizarte eta lan arloetako esku-hartze teknika eta metodologia…

Behin-behinekotasunaz

Darío Mollá

Dario Mollák behin-behinekotasunaz jardun eban “Batez be, eskubideak murriztu dira” Dario Mollá jesuita eta -berak bere burua definitu eban lez- “bizitzaren ikastunak” ‘espiritualtasuna lanean’ garai ezegonkorretan gaiaren inguruan hitz egin eban, datorren maiatzaren 23an ospatuko dan Eleizbarrutiko Alkartasun Zeinuaren inguruan antolatu diran ekitaldien barruan. Hizlariak, behin-behinekotasuna eta langabezia hedatuta dagozan egoera honetan, azken urteetan lan eta gizarte arloan lortutako eskubideak “mailaz maila eta eten barik” galtzen dihardugula esan eban. Dario Mollák, bere hausnarketan, gaur egungo egoeraren ondorenak zuzen-zuzenean jasaten dabezan eta gizarte porrota “esparru pertsonalera be zabaldu dalako” porrot egin dabela sentitzen daben personen lekukotasun batzuk be aurkeztu ebazan. Testuinguru honetan, nagusi diran diskurtsoak gainditzearen aldeko agertu zan, esate baterako: behin-behineko lana porrotzat jotea edo…

Kanpaina berria

Lana

Bere kanpainan “LAN DUINA, JUSTIZIAREN MUINA” Caritas Bizkaiak enplegu duin eta integratzailearen alde egiten du, guztion onerako ekonomia baten eragile gisa. Bilbo, 2014ko apirilaren 4a.- Caritasek ENPLEGUAren aldeko Kanpaina berria aurkeztuko du asteburu honetan Bizkaiko parrokia guztietan. Goiburua hauxe izango da: “LAN DUINA, JUSTIZIAREN MUINA, EGOKI BIZITZEKO ADINA”, eta argi dugu POSIBLEA DELA. Ez da Caritasen beste kanpaina bat. Atentzioa emateko da, aldi berean salatu eta proposatzeko, eta enpleguaren duintasunean sakondu nahi du, alegia, duintasuna dakarren enplegu batean. Bizkaiko kristau komunitateak gizarteari erakutsi nahi dio gauzak beste modu batean egin daitezkeela, harremanetarako beste era bat planteatu. Francisco Aita Santuak berak hauxe dio: “lan askean, sortzailean, parte-hartzaile eta solidarioan, gizakiak bizitzako duintasuna adierazi eta areagotzen du”…