Gaztelania | Euskera

Emakume langilearen nazinoarteko eguna

Martxoaren 8an, gainerako kideakaz batera, bat egingo dogu emakume langileek lana jadesteko saiakeran zein lanean hastean jasaten daben diskriminazinoa agertzera emon gura daben erakundeen jarduerakaz, eta gizatasuna kentzen dauan. Martxoaren 8an gure auzo eta urietako kale eta plazak beteteko dei egiten jaku, Patricia Olascoaga olerkari uruguaitarrak dinoanez: “patriarkatua larregi luzatzen ari jaku-eta”. Egia da bizitza publikoko hainbat esparrutan eremuak erdietsi dirana, baina emakumeok geure gain hartzen dogu orain be etxeko lanen erantzukizuna, soldata-arrakala sufrituz, behin-behinekotasuna jasanez etxeko lanen sektorean, non batez be emakume etorkinak, ikusiezintasun eta abusuaren biktima diran. (autoretza: Bizkaiko Elizbarrutia) http://www.bizkeliza.org/fileadmin/docboletines/aizu_73_2019_dia_internacional_de_la_mujer_trabajadora.pdf

Salerosketaren aurka…

Erakundeak eta gizarte eragileak emakume eta neskatoen sexu esplotazioa eta  pausoak ematen ari dira Pasadan ostegunetan, Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan emakume eta neskatoen salerosketa eta sexu esplotazioaren aurkako koordinazio mahaia bildu da. Mahai honetan parte hartzen dute erakunde publikoak zein gizarte eragileak. Emakundek koordinatzen duen mahaian, Ertzaintzako zuzendaritzak, Segurtasun sailak, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailak, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak, Fiskaliak eta foru aldundiek parte hartzen dute; eta hauekin batera, baita ere hainbat gizarte eragilek: Caritas Bizkaia, CEAR, Munduko Medikuak, Ihesaren aurkako batzordea, Gizarterako, Askabide, Gurutze Gorria Oblatas eta Accem. Gaurko bileran sexu-esplotazioa helburu duen emakume eta neskatoen salerosketaren aurkako  planaren zenbait eduki landu dira. Plan honen barruan, aurreikusten dira EAEko egoeraren diagnosia (Carmen Meneses irakasleak burutuko duena),…

Cáritas berriro Emakunderen laguntzailea

Emakundek 73 enpresa eta entitate aitortu ditu emakume eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzaile gisa   • “Desberdindu zaitez berdintasunarekin” jardunaldiaren barruan jaso dute ziurtagiria Izaskun Landaidaren eskuetatik • Aurretik, Mercedes Bengoechea irakasleak berdintasunezko Komunikazioa egitearen garrantziaz emandako hitzaldia entzun dute Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen duen bereizgarriaren entrega egin die gaur 73 enpresa eta entitate ezberdinei. Honen helburua da euren erakundeetan emakume eta gizonen berdintasunarekin konpromisoa hartzen duten entitateen lana aitortzea. Ziurtagiria lortzeko kontuan hartu dira lan-baldintzetan emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasuna bermatzeko jarduerak, eta enpleguarena kalitateari dagozkionak; eta baita kanpora begira egindako jarduerak ere. 73 enpresa eta entitate ezberdinek jaso dute gaur Emakume eta GizonenBerdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen…