Gaztelania | Euskera

“DUINTASUNA EREITEN” ABIATU GENUEN

“DUINTASUNA EREITEN” ABIATU GENUEN GORDEXOLAN Maiatzean “Duintasuna Ereiten” proiektua abiatu genuen, Gordexolako baratze sozialen ingurukoa. Caritasek zuzentzen du eta hogei parte-hartzaile inguru bildu dira. Gizakia Fundazioak aldi baterako laga digu lurra, EDP Fundazioak finantzaketan lagundu du eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko II Bikaritza eta Enplegu arloko taldea lan eta gizarte arloko bide-laguntza ematen ari dira. Horiei guztiei esker gauzatu da ekimena. ‘Duintasuna Ereiten’ proiektuaren bidez, nekazaritza eta elikadura arloko gizarteratze-enpresa bat martxan jartzeko ideia sortu da. Oraindik azterketa fasean dago, Sendotu Aldiberean erakundearen Euskadiko programaren barruan.    

Markina-ko baratzeak

V. Bikaritza nekazaritza nortasun handiko eremua da. Hori dela eta, landa eremua, herriak eta baratzeak barne hartzen duten ekimenak martxan jarri beharra ikusten genuen. Pasa den urtean Ortukide proiektuan hasi ginen lanean, Gernikan. Udalak lur-zati batzuk utzi zizkigun eta monitore baten eta boluntario batzuen laguntzarekin, proiektuan parte hartu zuten 10 pertsona inguru astean bi egunez aritu ziren bertan. Lurra goldatzen eta sasoiko eta tokiko produktuak ereiten ikasi zuten.Oraingoan, Markinako Udalarekin elkarlanean, beste baratze proiektu batean hasi gara lanean. Gizarte-bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden 6 pertsonak parte hartzen dute. Proiektu honek hiru helburu nagusi ditu: Gizarte-bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden pertsonen artean harremanak lantzeko espazio bat sortzea. Barazkigintza ekologikoa, lorezaintza eta abarren inguruko oinarrizko ezagutzak barneratzea…

Liburu berriaren aurkezpena

Lagunok, Antoni Comín i Oliveresek eta Luca Gervasonik koordinaturiko eta Icariak argitaratutako “Democracia económica. Hacia una alternativa al capitalismo” liburuaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Aurkezpena urtarrilaren 16an, asteazkena, 19.00etan Arrupe Etxeko Areto Nagusian (Aita Lojendio 2, Bilbao) ospatuko da. “Éste es un libro esperado. Esperado y necesario. Porque llevamos tiempo describiendo las circunstancias de la crisis y analizando sus causas de modo exhaustivo. Pero pocos autores habían expuesto hasta ahora, de modo tan claro como aquí, modelos de sustitución viables del capitalismo.” Ignacio Ramonet Ekonomia alternatiba eta solidarioaren saio honetarako, Antoni Comín i Oliveresen (ESADE Ramón LLull Unibertsitatea) agerpena espero dugu, Javier Vitoriak (Centro Cristianisme i Justícia) aurkeztutako eta Cristina de la Cruz (Deustuko Unibertsitateko Etika…