Gaztelania | Euskera

Ekonomia eta pertsonak

Ekonomia solidarioaren txostena berria. Caritas Konfederazioak txosten bat aurkeztu du: “Ekonomia eta Pertsonak. Balioekin, eskubideak ditugu”. Horren bidez, aurten ere ikusarazi nahi izan da posible dela babesgabetasun egoeran dauden pertsonekin lantzen ditugun estrategiak arrakastaz burutzea, pertsona horiek lan-merkatura itzul daitezen, enplegua lor dezaten eta beren autonomia pertsonala berreraiki dezaten. Caritas Konfederazioaren enplegu arloko programetako 13.545 parte-hartzailek lanpostu duin bat lortu zuten 2018an. “Badakigu desberdintasun egoerak areagotzen dituzten dinamikek ez dutela aberastasunik sortzen; gutako bakoitzak sortzen du, bere eguneroko kontsumo-erabakien bidez”.Fco Lorenzo. Caritas Konfederazioko Gizarte Ekintzako Zuzendaria.         Txosten osoa  PDF

Topaki 2018

TOPAKI 2018: KOMPROMISOA ETA EKONOMIA SOLIDARIOA Pasa den Abenduaren 1ean Gasteizko Europan Biltzar Jauregian 600 pertsona baino gehiago elkartu ginen Topaki (Gasteizko, Donostiako eta Bilboko Caritasen urteko topaketa) ospatzeko. Gasteizko Caritasen, apezpikuaren eta udalaren harrera beroarekin hasi ginen. Jarraian, Carlos Ballesterosen zorionbideetako ekonomiari buruzko hitzaldia entzun genuen. Amaitzeko, Caritasen Ekonomia solidarioaren arloan egiten ari garen esperientzien mahai ingurua antolatu genuen.                     Konpromisoa eta Ekonomia solidarioa: https://vimeo.com/304094161 Hitzaldia. Carlos Ballesteros: https://www.youtube.com/watch?v=wImPirenmwI&feature=youtu.be Esperientzien mahaia: https://www.youtube.com/watch?v=8DP_V6o9yyQ&feature=youtu.be  

“DUINTASUNA EREITEN” ABIATU GENUEN

“DUINTASUNA EREITEN” ABIATU GENUEN GORDEXOLAN Maiatzean “Duintasuna Ereiten” proiektua abiatu genuen, Gordexolako baratze sozialen ingurukoa. Caritasek zuzentzen du eta hogei parte-hartzaile inguru bildu dira. Gizakia Fundazioak aldi baterako laga digu lurra, EDP Fundazioak finantzaketan lagundu du eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko II Bikaritza eta Enplegu arloko taldea lan eta gizarte arloko bide-laguntza ematen ari dira. Horiei guztiei esker gauzatu da ekimena. ‘Duintasuna Ereiten’ proiektuaren bidez, nekazaritza eta elikadura arloko gizarteratze-enpresa bat martxan jartzeko ideia sortu da. Oraindik azterketa fasean dago, Sendotu Aldiberean erakundearen Euskadiko programaren barruan.    

Markina-ko baratzeak

V. Bikaritza nekazaritza nortasun handiko eremua da. Hori dela eta, landa eremua, herriak eta baratzeak barne hartzen duten ekimenak martxan jarri beharra ikusten genuen. Pasa den urtean Ortukide proiektuan hasi ginen lanean, Gernikan. Udalak lur-zati batzuk utzi zizkigun eta monitore baten eta boluntario batzuen laguntzarekin, proiektuan parte hartu zuten 10 pertsona inguru astean bi egunez aritu ziren bertan. Lurra goldatzen eta sasoiko eta tokiko produktuak ereiten ikasi zuten.Oraingoan, Markinako Udalarekin elkarlanean, beste baratze proiektu batean hasi gara lanean. Gizarte-bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden 6 pertsonak parte hartzen dute. Proiektu honek hiru helburu nagusi ditu: Gizarte-bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden pertsonen artean harremanak lantzeko espazio bat sortzea. Barazkigintza ekologikoa, lorezaintza eta abarren inguruko oinarrizko ezagutzak barneratzea…

EKONOMIA SOLIDARIOA KANPAINA (apirilak 14-15a)

“Elkarren EUSKARRI” Berriak onak dakartzagu Caritasen izenean. Kristau komunitate gisa, pertsona babesgabe askori babesa eta hazkunde eta garapenerako espazioak emateko gai garela ikusten ari gara. Kanpaina honen bidez, “Elkarri laguntzen diogulako NAIZ”, gure konpromisoa denon atsegina dela ikusarazi nahi dugu. Eta hori guztiokin partekatzeko moduko berri ona da. Gure kristau komunitateak pobreekiko daukan konpromisoa da zure laguntzaren oinarria, eta laguntza horri esker izan da posible. Horregatik, EKONOMIA SOLIDARIOAREN aldeko apustua plazaratu nahi dugu. Sendoa eta eraginkorra da. Pertsonak ardatz hartzen ditu eta desberdintasunak eta bidegabekeriak sortzen dituzten aspektuak saihesten ditu. Horrela, benetako gizarteratzea eta etorkizun duina lortzeko bidea zabaltzen ari gara. Badakigu gure eskura dauden benetako aldaketak egunez egun egiten ditugula, gure lanean. Aldaketak martxan…