Gaztelania | Euskera

Zorionak, “Egunon Etxea”!!!

EGUNON ETXEAK ALDE ZAHARREKO BALKOI LEHIAKETA IRABAZI DU: Zorionak, “Egunon Etxea”!!! Caritas Bizkaiak edadetuentzako eguneko zentro bat dauka Bilboko Alde Zaharrean, “EGUNON ETXEA”, eta “Balkoien dekorazio lehiaketan” bi sari lortu ditu: • LEHENENGO SARI NAGUSIA, epaimahaiak emana, eta • PUBLIKOAREN SARIA, herri bozketa bidez erabakia. Zorionak zentroko pertsona guztiei eta eskerrik asko epaimahaiari, botoa eman diguzuen pertsona guztiei eta Alde Zaharreko Merkatari Elkarteari, ekimena antolatzeagatik. ESKERRIK ASKO BERRIRO DENORI!!!