Gaztelania | Euskera

Caritasek berriztatu egin du EDP Fundazioarekin daukan lankidetza-hitzarmena.

Caritas Bizkaiak, Gurutze Gorriak eta EDP Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur, “Energia Solidaria 2019” izeneko proiektuaren inguruan. Ekimen horren helburua babesgabetasun egoeran dauden familien eta pertsonen segurtasun, ongizate eta eraginkortasun energetikoa handitzea da, baita hitzarmena sinatzen duten erakundeen zentroetan ere. Programaren barneko ekintzak ikuskaritza energetiko eta teknikoak, oinarrizko ekipamenduen aldaketak (LED, berogailuak, galdarak eta abar) eta bestelakoak izango dira. Akordioa Bizkaian sinatu da, EDP Fundazioa, Vanda Martins eta gizarte erakundeetako ordezkarien artean. Proiektu honen bidez, faktura energetikoa murrizteko neurriak aztertu, identifikatu eta inplementatu nahi dituzte, eta kontsumo ohitura arduratsuak sustatu.

Caritasek berriztatu egin du EDP Fundazioarekin daukan lankidetza-hitzarmena.

Caritasek berriztatu egin du EDP Fundazioarekin daukan lankidetza-hitzarmena. Erakunde biek eta Gurutze Gorriak indarrak elkartuko dituzte Energia Solidarioaren bidean. EDPren Bilboko egoitzan sinatu da Caritas Bizkaia, Gurutze Gorria eta EDP Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena, Energia Solidarioaren inguruan. Ekimen horren helburua zera da: familia babesgabeen etxeak eta GKEen zentro batzuk identifikatzea, posible izatekotan, aurrezpen energetiko bat lortzeko neurri eraginkorrak ezartzeko. Honakoak izan dira hitzarmenaren sinatzaileak: Gurutze Gorriko Bizkaiko presidentea, Javier Zarraga; Caritas Bizkaiako zuzendaria, Carlos Bargos; eta EDP Fundazioko zuzendari exekutiboa, Vanda Martins. Zarragak zera aipatu du: “aliantza hau sareko lanak dakartzan onuren adibide on bat izan daiteke”. EDP Fundazioaren babesa funtsezkoa da ekimen honetan; izan ere, gure arreta jasotzen duten familia babesgabeen etxeetan zuzenean eragiteko aukera…

“DUINTASUNA EREITEN” ABIATU GENUEN

“DUINTASUNA EREITEN” ABIATU GENUEN GORDEXOLAN Maiatzean “Duintasuna Ereiten” proiektua abiatu genuen, Gordexolako baratze sozialen ingurukoa. Caritasek zuzentzen du eta hogei parte-hartzaile inguru bildu dira. Gizakia Fundazioak aldi baterako laga digu lurra, EDP Fundazioak finantzaketan lagundu du eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko II Bikaritza eta Enplegu arloko taldea lan eta gizarte arloko bide-laguntza ematen ari dira. Horiei guztiei esker gauzatu da ekimena. ‘Duintasuna Ereiten’ proiektuaren bidez, nekazaritza eta elikadura arloko gizarteratze-enpresa bat martxan jartzeko ideia sortu da. Oraindik azterketa fasean dago, Sendotu Aldiberean erakundearen Euskadiko programaren barruan.    

Caritas Bizkaia eta EDP SOLIDARIA programaren arteko hitzarmena

Bilbao, urriaren 23a.- Pasadan astean sinatu genuen hitzarmena EDP SOLIDARIA 2017 programarekin, Erriberako gure egoitzan. Hitzarmen horren xedea EDP Fundazioak DUINTASUNA EREITEN proiektuari babesa ematea da. Aurten ere, Fundazioak Caritas Bizkaiaren lanean konfiantza jarri du, bazterkeria arriskuan dauden pertsonei laguntzen dien gizarte erakunde gisa. DUINTASUNA EREITEN proiektuak gizarteratzea, iraunkortasuna, ekologia eta komunitate garapena lotzen ditu; azken finean: berrikuntza soziala pertsonen eta inguruaren zerbitzura. Eskerrak eman nahi dizkiogu EDP Fundazioari bere fideltasunagatik, anbizio handiko gizarte proiektuak gauzatzen baititu.