Gaztelania | Euskera

Caritas Bizkaiak eta Santa Marinako ospitaleak egindako hitzarmena

CARITAS BIZKAIAK ETA SANTA MARINAKO OSPITALEAK LANKIDETZA-HITZARMEN BAT SINATU DUTE, BOLUNTARIO-SARE BATEN ELKARTASUNAREN BIDEZ BERTAKO PAZIENTEEI BIDE-LAGUNTZA EMATEKO Horrela, bi erakundeek bakardadea arintzeko lanarekiko konpromisoa adierazi dute. Balioetan oinarritutakoa osasun eredu baten alde egin dute eta bide-laguntza prozesuetan boluntarioek egiten duten lanari balio eman diote, ospitaleetako pazienteen eta beren senideen ongizatea bermatzeko baliabide gisa. Hitzarmena garatzeko, Bilboko Elizbarrutiak Santa Marina Ospitalean garatzen duen bide-laguntza espiritual eta erlijiosorako (SARE) zerbitzuaren laguntza izango dugu. Lankidetza honen helburua zera da: pazienteei eta beren senideei animo egoera hobetzen laguntzea, ospitaleratze-aldiak iraun bitartean. Bide-laguntza boluntario-sare baten bidez egingo da. Honakoak izango dira burutuko diren ekintzak: Entzute aktiboa eta enpatikoa, entretenimendua, bakardade sentimendua arintzea, hitz egiteko beharrari erantzuteko aukera, eta senideentzako…

Caritas eta Lekeitioko Udalak

Caritas eta Lekeitioko Udalak Caritas eta Lekeitioko Udalak kampaina bat abiarazi dute edadetuen arloko Beti Lagun proiekturako boluntarioak erakartzeko.

Zorionak, “Egunon Etxea”!!!

EGUNON ETXEAK ALDE ZAHARREKO BALKOI LEHIAKETA IRABAZI DU: Zorionak, “Egunon Etxea”!!! Caritas Bizkaiak edadetuentzako eguneko zentro bat dauka Bilboko Alde Zaharrean, “EGUNON ETXEA”, eta “Balkoien dekorazio lehiaketan” bi sari lortu ditu: • LEHENENGO SARI NAGUSIA, epaimahaiak emana, eta • PUBLIKOAREN SARIA, herri bozketa bidez erabakia. Zorionak zentroko pertsona guztiei eta eskerrik asko epaimahaiari, botoa eman diguzuen pertsona guztiei eta Alde Zaharreko Merkatari Elkarteari, ekimena antolatzeagatik. ESKERRIK ASKO BERRIRO DENORI!!!

KONTZERTU SOLIDARIOA BASAURIN

KONTZERTU SOLIDARIOA >> “BIZI-BETE” NAGUSIEN PROIEKTUA AURKEZTU >> ONURADUNA: CARITAS BASAURI.   Danbolin Txistulari Elkartea – Basauri + Agintzari Dantza Taldea + Edurre Euskal Dantza Taldea + Basauritar Dantza Taldea   Larunbata, ekainak 2 >> 20:00 BASAURIko Elurretako Amabirjinaren Elizan (Ariz). ‘Ariz’ metroa, irteera Valentzia kalea.   SARRERA LIBREA: DOHAINTZA ESKATUKO DA CÁRITASENTZAT OSORIK (Cáritas Bizkaia).   LAGUNTZAILEAK: Ibone Obieta (Soinua) + Gerardo Domingo (Teklatua) + Maider Diez eta Maitane Iturriaga (Saxo) + Aritz Madariaga (Biolina) + Jose Ramón Facorro (Gitarra) + Aitor Salazar (Trikitia) + Iker Etxebarria (Panderoa).   #Basauri #Cáritas #Txistu #Txistulari #EuskalDantza

EDADETUEN ASTEA

EDADETUEN ASTEA, IRALAN (Bilbo). 2018ko APIRILAREN 23tik 26ra 23an, ASTELEHENA 17:00etan. ZINEMA ETA KRISPETAK “Un amigo para Frank”. Geroko eztabaida Iralako Bizi-Bete boluntario taldearen eskutik. 24an, ASTEARTEA, 17:00etan. HITZALDIA “Insomnio y los problemas del sueño”. “Zaintzea” taldea (Senide zaintzaileei laguntzeko Bilboko Udal Zentroa). Bukatzean txokolatea hartuko dugu. 25ean, ASTEAZKENA, 17:00etan. HITZALDIA “Trabajando la felicidad”. Mertxe Varela, Iralako Bizi-Bete taldea. Bukatzean txokolatea hartuko dugu. 26an, OSTEGUNA, 14:00etan. BAZKARIA eta bingoa. Bazkarira joateko aurreko egunetako hitzaldietan izan eman behar da, jantokia bete arte. 17:00etatik aurrera: ANTZERKIA ‘EGUNON ETXEA’-ko taldearen eskutik eta EMANALDI SORPRESA Non: Iralako Frantziskotarren Parrokiko aretoan – BILBO (sarrera atzetik: Vista Alegre kalea, 8 – Ekintza guztiak doan dira – ANTOLATZAILEAK: IRALAKO FRANTZISKOTARRAK eta edadetuei…

EDADETUEN BAKARDADEARI HITZALDIA ARRATIAN

EDADETUEN BAKARDADEARI BURUZKO HITZALDIA, ARRATIAN GARIZUMAKO JARDUEREI HASIERA EMATEKO (otsailaren 16ko arratsaldea, ostirala, Igorreko Kultur Etxean). Igorre (Bizkaia), 2018ko Garizuma.- Otsailaren 16an, ostirala, 19:00etan, hitzaldi bat emango dugu Igorreko Kultur Etxean, pertsona nagusien bakardadearen inguruan. Pili Castro Blanco arduratuko da, Caritas Bizkaiako Edadetuen arloko Arduraduna eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia Irakaslea. Arratiako garizuma sasoiko hitzaldi-sortaren barruan kokatuta, Pili Castrok kontatuko du “edadetuen bakardadea konpainiarik gabe bizitzea baino zerbait gehiago dela”, eta ez dela gauza bera isolamendua eta bakardadea. Izan ere, “bakardadea bizitzako edozein unetan senti dezakezu, baina zahartzearekin erlazionatutako egoeretan errazagoa da sentimendu hori agertzea, urteetan zehar”. Hori dela eta, ekitaldi honetan bakardadea, eta, pertsona nagusien kasuan, sentimendu horren jatorria hartuko ditugu hizpide. Gainera, hori aztertzean,…

Edadetuen arloko boluntarioen topaketa

Nagusien arloko boluntarioen topaketa

Cáritas Bizkaiaren edadetuen arloko boluntarioen arteko topaketa 20 urte baino gehiago lagun egiten Azaroak 15ean Bilbon Cáritas Bizkaiaren edadetuen arloko boluntarioen arteko V. Topaketa izan zen, Bilboko Jesuiten ikastetxeko ekitaldi-aretoan. Arlo horretan 500 boluntario inguru daude eta horietatik 200 inguru bertaratu dira. Bi urtero antolatzen da boluntarioen arteko topaketa, edadetuei laguntzeko lanarekin lotutako gai garrantzitsuren baten inguruan. Edadetuen arloari Cáritasen beste proiektu batzuetatik babesa ematen dioten pertsonak ere bertaratu dira, hala nola parrokietakoak, Bizkaiko Elizaren elizbarrutiko beste erakunde batzuetakoak, instituzio eta administrazioetakoak (esaterako, Pilar Ardanza, Gizarte Ekintzako Foru Diputatua), gizarte zerbitzu, egoitza, erakunde eta elkarteetakoak… era berean, edadetuen ongizatearen inguruko interesa duten pertsonak dira, eta hori da guztiek partekatzen dutena. Aurten bi gairi heldu diegu:…