Gaztelania | Euskera

Caritasek Legebiltzarrean aurkeztu du DBE [RGI] erreformaren hausnarketa

Caritas Euskadik Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren [RGI] erreformaren inguruko hausnarketa 16 marzo 2018 [Iturria: Caritas Gasteiz] 2018ko martxoaren 16a.- Atzo goizean, Caritas Euskadiko hiru ordezkariak euskal ganberan agertu ziren eta “Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformari buruzko hausnarketa dokumentua” aurkeztu zuten. Gasteizko Caritaseko zuzendari Maite Sebal eta Gipuzkoako Caritaseko Idazkari nagusi José Emilio Lafuentek lagunduta, Caritas Bizkaiako zuzendaria, Carlos Bargos, Caritas Euskadiren bozeramaile gisa aritu zen. Ordezkari politikoen aurrean agertzeak aukera eman dio Caritas Euskadiri Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren balorazio lan baten hausnarketa eta ondorioak ezagutzera emateko; izan ere, hiru lurraldeetako Caritasetan lan handia egin da horren inguruan, eta gero bateratu egin da. Koordinazio lan horri esker, hamabost proposamen egin dira, pobrezia eta bazterkeria egoerak…

DBE – aren alde

KANPAINAREN AURKEZPENA DBE- aren alde ( Diru -sarrerak Bermatzeko Errenta )   Kanpaina hau sustatzen dugun erakundeok kezkatuta gaude gizarte-zaurgarritasuna, pobrezia eta gizarte-bazterkeria areagotu egin direlako Euskadin. Zehazki, pobrezia eta gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden pertsonak 2008an % 17,9 izatetik 2014an % 22,7 izatera igaro dira; 385.087 izatetik 489.447 izatera, hau da, 104.360 pertsona gehiago. 80ko hamarkadaren bukaeran, Euskadik gutxieneko errenten plan bat martxan jarri zuen, orduan pobreziaren kontra Borrokatzeko Plan Integrala zeritzona eta gaur egun Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) dena. Gutxieneko diru-sarrera horiekin, 65.000 familia inguruk (hau da, 118.000 pertsonak) gutxieneko duintasun-maila batekin bizitzeko aukera dute, eta aldi berean, Euskadin pobrezia-indizeak eta gizarte-bazterkeriarenak estatuko eta Europako batez bestekoak baino baxuagoak dira. Horregatik, eta DBEaren balioaz…