Gaztelania | Euskera

CARITAS: 2017ko TXOSTENA

Caritas Euskadi (aurkezpena): Caritasen laguntza jasotzen duten pertsona eta familien KALTEBERATASUN ETA GIZARTE-BAZTERKERIA egoerak gero eta konplexuagoak dira, eta ERANTZUN SENDO ETA INTEGRALAGOAK behar dituzte. Hain zuzen, Euskadiko Caritasek (Donostiako, Gasteizko eta Bilboko elizbarrutietakoak) 2017an emandako diru-laguntzak inoiz baino handiagoak izan dira. Guztira 5,36 milioi euro baino gehiago eman dituzte, duela 10 urte (2007) baino % 77 gehiago. Biztanleriaren zati bat POBREZIA ETA KALTEBERATASUN SOZIALEKO ESPIRAL batean harrapatuta geratzen ari da, eta oso zaila da bertatik ateratzea. Prozesu horretan guztian funtsezkoa da gizarte-bazterkeriako egoeran dauden edo egon daitezkeen pertsona eta familiei laguntzea, eta hala egiten dute Donostiako, Gasteizko eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko agenteek. Kontratatutako langileez gain, LAU MILA BOLUNTARIO (3.858) aritzen dira beren denbora eta…

“Eskutik ELKAR HARTURIK” KANPAINA

Eskutik ELKAR harturik

EGIN ETA EKIN: TRESNAK KONPROMISOZ BIZI: Nire auzo eta herriaren errealitateaz arduratu, lanean, nire seme-alaben ikastetxean, komunitatean, parrokian, auzoan edota herrian inplikatu, gizarte proiekturen batekin edo herritar ekimenekin kolaboratu, elkarbizitza hobetzeko eta sufritzen ari diren pertsonenganako  gertutasuna eta babesa sustatu. PERTSONAK ARDATZ HARTUKO DITUEN GIZARTE-EREDU BAT SUSTATZEA, BOTEREAREN ETA DIRUAREN GAINETIK: Beharrezkoa dena soilik erosi eta kontsumitu eta nire ondasunak, dirua, denbora eta jakintza partekatu, beste batzuen bizitza hobetzen saiatzeko. GIZA ESKUBIDEAK URRATZEN DITUZTEN EGOERAK SALATU: Eskubideen urraketak salatzen dituzten ekintzetan parte hartu eta egoera horien berri eman nire eskura dauden baliabideak erabiliz (sare sozialak, komunikazio pertsonala…). Frantzisko Aita Santua @Pontifex_ln  >>  “Konpromisoa hartzea gure borondatea eta indarrak biziaren mesedetan jartzea da.” NIRE ahalegina, denon…

«moda re-» jaio da

Caritasek «moda re-» atera du, irizpide etikoen bidez arropa birziklatzeko proiektua, pertsonak gizarteratzeko:  Euskadin batera erabiliko dira “Moda RE-” marka berria eta egungo “Koopera” Ekonomia solidarioko ekimen hau dagoeneko errealitatea da, 750 enplegu sozialek eta 1.000 boluntariok babestuta Espainia osoan 80 salmenta-puntu ditu, erabilitako arropa jasotzeko beste 3.800 puntu eta kudeaketa integraleko 3 lantegi Proiektuak erabilitako 30.000 tona arropa kudeatzen ditu urtean, eta ondorioz 56 milioi metro kubiko ur eta 680 tona CO2 aurrezten dira Caritas. 2018ko apirilak 24.- Espainiako Caritasen konfederazioak moda re- proiektua atera du. Estatu mailan bigarren eskuko arropa birziklatzeko ekimen handi hau irizpide etikoetan dago oinarrituta, eta ekonomia solidario eta iraunkorreko eredu honek gizarte-bazterkerian dauden pertsonak gizarteratzeko enplegua sortzen du, Caritasen…

“Bizkaia Isilik”

“Círculos del Silencio – Bizkaia Isilik” Asteazken hau, apirilak 25, hilabeteko azken asteazkena da. Hori dela eta, herritar eta gizarte erakunde eta talde guztiak gonbidatu nahi ditugu “Círculos del Silencio – Bizkaia Isilik” ekimenean parte hartzera. Gure gizartean bizi diren migratzaile eta errefuxiatuen kontrako bidegabekeria egoerak salatzeko kontzentrazio isila da. Asteazkenean izango da, apirilak 25, 19:30etik 20:00etara, honako lekuetan: BILBO: Arriaga Antzokiko plaza (Areatza) BARAKALDO: Bide-Onera plaza (Epaitegien aurrean, Euskadi Etorbideko metro irteera) PORTUGALETE: Gregorio Uzquiano kalea (Carlos VII metro irteera)

Caritasek Legebiltzarrean aurkeztu du DBE [RGI] erreformaren hausnarketa

Caritas Euskadik Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren [RGI] erreformaren inguruko hausnarketa 16 marzo 2018 [Iturria: Caritas Gasteiz] 2018ko martxoaren 16a.- Atzo goizean, Caritas Euskadiko hiru ordezkariak euskal ganberan agertu ziren eta “Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformari buruzko hausnarketa dokumentua” aurkeztu zuten. Gasteizko Caritaseko zuzendari Maite Sebal eta Gipuzkoako Caritaseko Idazkari nagusi José Emilio Lafuentek lagunduta, Caritas Bizkaiako zuzendaria, Carlos Bargos, Caritas Euskadiren bozeramaile gisa aritu zen. Ordezkari politikoen aurrean agertzeak aukera eman dio Caritas Euskadiri Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren balorazio lan baten hausnarketa eta ondorioak ezagutzera emateko; izan ere, hiru lurraldeetako Caritasetan lan handia egin da horren inguruan, eta gero bateratu egin da. Koordinazio lan horri esker, hamabost proposamen egin dira, pobrezia eta bazterkeria egoerak…

600 lagun, TOPAKI heziketarako urteroko topaketan, Durangon

2017.11.13 | Euskadiko Caritaseko 600 lagun batu ziran joan dan zapatuz, azaroak 11, Durangoko Landako gunean, TOPAKI Euskadiko hiru Caritas taldeetako boluntario eta eragileen heziketarako urteroko topaketan.   Bilbao, Donostia-San Sebastian eta Vitoria-Gasteiz Eleizbarrutietako Caritas taldeak batzartu ziran, beraz, zapatuz. Egunari hasiera emoteko, Jose Ramon Aramendi Euskadiko Caritaseko Presidenteak eta Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko Zuzendariak bertaratutakoak agurtu ebezan. Ondoren, otoitzaldia egin zan Kerman Lopez Campo Bilboko Eleizbarrutiko Caritaseko Gotzain Ordezkariak eta Angel Mari Unzueta Bikario Nagusiak lagunduta. Azken honek, bainera, on Mario Izeta Gotzainaren agurra eroan eban partaide guztientzat.   “Guztien ona: utopiari oinak ipini” gai nagusiaren haritik ospatu zan topaketa eta Pepa Torres teologo eta gizarte hezitzaileak jardun eban laguntzaile lez. Jesusen Bihotzaren Apostolikoak…

2015eko Jardueraren Memoria

 CARITAS EUSKADIK PREKARIETATE EGOEREN KRONIFIKAZIOA EGIAZTATU DU   • Euskadiko Hiru Caritasek EAEko 2015eko Jarduera memoria eta jarduera-txostenak aurkeztu dituzte lurralde bakoitzean. • Asteburu honetan, Caritasek 15-16 ikasturte bukaerari dagokion kanpainaren berri emango du Euskal Autonomia Erkidegoko parrokia guztietan.   2016ko maiatzaren 25a.– Donostia, Bilbo eta Gasteizko elizbarrutietako Caritasek 2015eko jarduera-txostena aurkeztu dute gaur Euskadin. 2015ean Caritasek 44.764 pertsonari eman zien arreta hiru lurraldeetan. Azken urteetan ere antzeko zifra izan da. Caritas Euskadik emandako beste datu esanguratsu bat arlo ekonomikoan egindako gastua izan da. 5.000.000 euro inguru izan ziren pasa den urtean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Elizbarrutietako hiru Caritasen artean. Boluntarioak martxan Caritasen jarduera boluntarioen laguntza eta dedikazioari esker egiten da. 2015ean 4.250 boluntario aritu ziren…

100.000 EURO EKUADORREKO LARRIALDIARI AURRE EGITEKO

Euskadiko Caritasek eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoek 100.000 EURO EKUADORREKO LARRIALDIARI AURRE EGITEKO   Bilbao, Donostia eta Gasteizko Elizbarrutietako Misioak eta Caritas erakundeok guztiz hunkituta gaude Ekuador gure herrialde adiskidea jasaten ari den zoritxarra dela-eta.   Une hauetan, egokia da munduko Elizbarrutietako lehen Misioak Euskal Herrikoak izan zirela eta duela 68 urte Ekuadorren zehaztu zirela gogoratzea. Euskal Elizbarrutietako 400 misiolari baino gehiago izan gara lurralde haietan esperientzia ahaztezinak bizi izan ditugunak: hurkotasuna, elkartasuna, zuzentasunaren aldeko borroka eta Biziaren Jainkoarenganako fedearen senide ospakizuna. Gure elizak urte luzez senidetu egin izan dira, lankidetza, presentzia, lekukotasuna eta gutxietsienen aldeko aukera konpartituz. Horregatik, ekuadortar herriak jasaten diharduen egundoko zoritxar hau geurea balitz bezala sentitzen dugu. Bereziki Manabiko Portoviejo Artxidiozesikoa, berrogei…

2014. urteko txostena aurkezpena

Euskadiko Caritasek aurkeztu dituzten 2014. urteko txostenek pobrezia eta bazterkeria egoera iraunkorra adierazten dute Euskadi, 2015eko ekainaren 3a.- Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Caritasek, guztira, 47.348 pertsonari eman zieten arreta 2014an. Zifra hori aurreko urteetakoaren (2012 eta 2013) oso antzekoa da eta horrek berretsi egiten du gure argudioa: gure inguruan pobreziak bere horretan irauten duela, kronifikatu egiten dela. Izan ere, 2007 (krisiaren aurreko azken urte osoa) eta 2012 urteen artean Caritasek Euskadin arreta emandako pertsona kopurua %50ean igo da, eta ordutik egonkor mantentzen da. Pobrezia-tasa ez da jaisten eta, denborak pertsona horien egoera larriagotu baino ez du egiten. Gabezia sasoietarako zeuzkaten baliabideak agortuz doaz eta euren egoera ez doa hobera. Prentsa oharra hemen Aurkezpen dokumentoa (PPT)…

Cáritas Euskadik – Komunikatua

Pertsonen babes eta sustapenean: ATZERA PAUSURIK EZ!   Ziurgabetasun sozioekonomikoak eta etorkizunaren gaineko segurtasun faltak markatutako une honetan, hiritarrei zail zaie egoeraren analisi lasaia egitea eta etorkizunari ilusio eta esperantzaz begiratzea. Are zailago kontraesanez betetako datuek, albiste interesatuek, iritziek, eztabaidek eta abarrek gainezka egiten duten honetan. Horiek guztiek desadostasuna, kezka transmititzen digute eta, gainera, “salba dadila ahal duena” jarrera hartzeko tentazioa erakartzen dute eta bazterkinaren kultura ez-solidarioa sustatu. Krisia bukatu egin dela adierazten diote makroekonomiaren datuek gure kolektiboari; hala eta guztiz ere, Caritasen azpimarratu nahi dugu krisiaren eragin larrienak ez direla desagertu egoera ahuleko pertsonen egunerokotasunetik. Are gehiago, egungo egoerak gizarte ezberdinago eta prekarioagoa agertzen du, atzeraldiaren aurretiko egoerari biktima berriak gehitu dizkiona, eskubide sozial…