Izan zaitez boluntario

Gure egitekoa burutu ahal izateko, Caritas Bizkaian boluntarioak behar ditugu, pobrezian bizi diren pertsonena hurbiltzeko

 

Gizarte bidezkoago bat lortzeko aldaketa sozialarekin konprometitua

Gizarteari ekarpena egiten dion boluntariotza aktiboa, ez soilik egindako lanen bidez, adierazitako jarreran bidez ere.

Nagusi den indibidualtasunaren aurrean erantzun kolektiboak emateko antolatu eta parte hartzeko prest dagoena.

Boluntariotza koherentea

Parte-hartzearen bidez, elkartasun, doakotasun eta berdintasunaren balioak adierazten dituen boluntariotza.

Prestakuntza eta ekintzarako prest dagoen boluntariotza, borondate onaz harago, kalitatezko ekintza bat sustatuz.

Beste pertsona batzuk laguntza ematen ari dira dagoeneko

Boluntariotza prozesuetan motibazio ezberdinak egon daitezke, baina egunez egun garatzen doaz, egitekoaren, prestakuntzaren eta bide-laguntzaren bidez.

Ether, Olatz y Carlos 

Paula, Nerea, Ane, Asier, Alba, Maider, Argoitz 

Jesús eta Julio 

 

Boluntarioen ibilbidea

Heziketa prozesu dinamiko eta malgua, talde eta komunitate lanaren barruan, pertsona bakoitzaren zainketa eta bide-laguntza bermatzeko

 

Caritasen ekintza boluntarioa diseinatu eta prestatzea

Helburua boluntarioen beharrizanak eta profilak aztertzea da, bakoitzak dituen rolak eta burutu ditzakeen lanak ondo identifikatzeko. Fase hori garrantzitsua da burutu beharreko lanetarako pertsona egokiak izendatzeko.

caritasen boluntariotza

Boluntarioen orientazioa eta harrera

Une honetan hautaketa bikoitza egin behar dugu: Batetik, Caritasek bermatu behar du egiteko bakoitzean boluntario profil egokia esleitzea, eta, bestetik, boluntarioak baloratu behar du ea Caritasen lana egokia den bere motibazio eta aurreikuspenen arabera. Behin ados jarrita, boluntarioak zaindu egin behar dira eta laguntza eman behar zaie

caritasen boluntariotza

Boluntarioa

Prestakuntza: komeni da beti Prestakuntza Plan bat egotea, boluntario bakoitzaren hazkunde integralerako.

Bide-laguntza eta jarraipena: bide-laguntza ematea pertsonekin egotea da, betiere, bere ekintza-lanean eroso egoteko espazioa utziz. Bide-laguntzak jarraipen bat dakar lotuta.

Parte-hartzea eta erabakiak hartzea: boluntarioek partekatzeko eta partaide sentitzeko inplikazioa eta konpromisoa hartu behar dituzte.

Errekonozimendua: Boluntarioei helarazi behar zaie beren lana erabilgarria eta beharrezkoa dela Caritasentzat eta gizarte osoarentzat.

caritasen boluntariotza

Boluntario lana amaitzea

Loturaren amaiera: Boluntarioen ibilbidearen azken etapa da, baina garrantzitsua da. Izan ere, une horretan boluntarioa ere lagunduta sentitu behar da. Boluntarioen lanaren amaiera ondo ulertu behar da (berak zein Caritasek hautatua), eta lagungarri izan daitezkeen ekarpenak egin eta jaso.

caritasen boluntariotza

Fase 1
Caritasen ekintza boluntarioa diseinatu eta prestatzea

Helburua boluntarioen beharrizanak eta profilak aztertzea da, bakoitzak dituen rolak eta burutu ditzakeen lanak ondo identifikatzeko. Fase hori garrantzitsua da burutu beharreko lanetarako pertsona egokiak izendatzeko.

Fase 2
Boluntarioen orientazioa eta harrera

Une honetan hautaketa bikoitza egin behar dugu: Batetik, Caritasek bermatu behar du egiteko bakoitzean boluntario profil egokia esleitzea, eta, bestetik, boluntarioak baloratu behar du ea Caritasen lana egokia den bere motibazio eta aurreikuspenen arabera. Behin ados jarrita, boluntarioak zaindu egin behar dira eta laguntza eman behar zaie

Fase 3
Boluntarioa

Prestakuntza: komeni da beti Prestakuntza Plan bat egotea, boluntario bakoitzaren hazkunde integralerako.

Bide-laguntza eta jarraipena: bide-laguntza ematea pertsonekin egotea da, betiere, bere ekintza-lanean eroso egoteko espazioa utziz. Bide-laguntzak jarraipen bat dakar lotuta.

Parte-hartzea eta erabakiak hartzea: boluntarioek partekatzeko eta partaide sentitzeko inplikazioa eta konpromisoa hartu behar dituzte.

Errekonozimendua: Boluntarioei helarazi behar zaie beren lana erabilgarria eta beharrezkoa dela Caritasentzat eta gizarte osoarentzat.

Fase 4
Boluntario lana amaitzea

Loturaren amaiera: Boluntarioen ibilbidearen azken etapa da, baina garrantzitsua da. Izan ere, une horretan boluntarioa ere lagunduta sentitu behar da. Boluntarioen lanaren amaiera ondo ulertu behar da (berak zein Caritasek hautatua), eta lagungarri izan daitezkeen ekarpenak egin eta jaso.

Jarri gurekin harremanetan

Edozein zalantza argitzeko, 94 402 00 99 telefonoan edo voluntariado@caritasbi.org helbidearen bidez jar zaitezke harremanetan. Edo formulario honen bidez.

.

* Campos obligatorios

Ohiko galderak

Caritaseko boluntario izan nahi dut, nondik hasiko naiz?

94 402 00 99 telefonora deitu dezakezu, voluntariado@caritasbi.org helbidera mezua bidali, edo webgunean aurkituko duzun formularioa bete, boluntario izateko interesa adieraziz.

Zure interes eta motibazioen eta ditugun beharrizanen arabera, zein programatan parte hartu dezakezun azalduko dizugu.

 

Zein lan mota egiten dituzte Caritas Bizkaiako boluntarioek?

Webgunearen “Zer egiten dugu” atalean azaltzen dira jarduera ildo nagusiak, eta horien barruan hainbat egiteko daude. Behin zure interesak identifikatuta, egitekoak zure profilaren eta unean-uneko beharrizanen arabera egokituko dira.

Zer behar dut boluntario izateko?

Caritas Bizkaia arduratuko da behar duzun guztiaz, parte hartzen duzun programaren arabera.

Orokorrean, ez da aurretiko gaikuntza edo prestakuntzarik behar.

Adingabea banaiz, boluntario izan naiteke?

Bai.

Kontsultatu 94 402 00 99 telefonoan edo voluntariado@caritasbi.org helbidearen bidez, eta boluntario gaztea izateko dituzun aukerak azalduko dizkizugu.

Posible bada, zure gurasoen edo legezko tutoreen baimena izan beharko duzu.

Zenbat denbora eduki behar da?

Parte hartzen duzun programaren eta taldearen arabera.

Caritas Bizkaiak ibilbide pertsonalizatua proposatuko dituzu, ahal den neurrian, zure egoera pertsonalera egokitua.

Kudeaketa lanetan lagundu dezaket?

Bai. Adierazi aspektu hori boluntario moduan harrera egiteko momentuan gurekin harremanetan jartzen zarenean.

Caritas Bizkaiako boluntarioek prestakuntza jasotzen al dute?

Bai.

Boluntario moduan hartu duzun konpromisoa baloratu eta zaindu nahi dugu, eta hori elikatzeko beharrezko prestakuntza eskaintzen dugu, ez soilik egitekoak burutzeko, baizik eta erakunde osoa ulertzen laguntzeko, zure hazkuntza pertsonala garatzeko, konpromisoan sakontzeko eta Caritas Bizkaiaren egitekoa aktiboki bizitzeko.