Gaztelania | Euskera

Caritaseko gotzain ordezkari berria

Manu Moreno izango da Caritaseko gotzain ordezkaria.   Manuel Moreno Gil Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaria izendatu dabe Bizkaiko Caritaseko gotzain ordezkari barri. Lehenengo aldiz aukeratu dabe laiko bat kargu horretarako eta Manu Morenok Kerman Lopez abade eta I-II bikaritzetako gotzain bikarioaren lekua hartuko dau. On Mario Izetak azaldu dauanez, Morenok ordezkaritza bien ardura izango dau, besteak beste, “Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren eta Caritasen arteko jardun bateratu eta koordinatua estutzeko”. Manuk Caritasen jardun izan dau hainbat urtez eta ondo ezagutzen dau errealidade hori eta erakunde bien arteko “lokarri ona izan daiteke”. Joan dan zapatuz ospatu zan Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluan gotzainak azaldu ebanez, ordezkaritza biak lagun beraren gain egotea, aukera egokia da Caritas eta Karidade eta…

Bizkaiko Elizaren Gizarte-Erakundeen VII. Topaketako Adierazpena

Bizkaiko Elizaren Gizarte-erakundeak 2017ko ekainaren 1ean elkartu ziren Bilbon, urteko VII. Topaketan. Abagunea aprobetxatuta, gure eliza-identitatea eta gizarte eraldaketaren aldeko konpromisoa  oinarri hartuta, gure uste eta iritzi sendoak helarazi nahi dizkiogu inguruko eliza, gizarte eta erakundeei.   1 Egungo egoera: Badirudi muturreko krisi eta ziurgabetasun testuinguruan gaudela, garai-aldaketa batean; badirudi «alternatibarik eza» ezarri dela kontzientzia askotan, eta, horren eraginez, uste osoa dugula salbazio bakarra indibidualismoa dela, nork bere burua salbatzea, merkatu-askatasuna, lehia eta gutxieneko estatua; Badirudi krisi ezberdinak elkartzen diren gunean gaudela; ekonomia-krisia (ondasunen birbanaketa bidegabea), energia eta iraunkortasun krisia, demokraziaren krisia (parte-hartzearen eta gobernuen kudeaketaren krisia)… azken batean, balio antropologiko eta kulturalen krisia.   2 Erantzukizun hauek ditugula sentitzen dugu: Amets alternatiboak eta eraldaketa…