Gaztelania | Euskera

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Festa

Ongi etorri fESStara! Ongi etorri ekonomia ezberdin bat egin nahi dugunon ospaketara! Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) eguna 6 urtez egin ondoren, aurten festa giroan gatoz! fESSta azoka bat izateaz gain, partekatu, ikasi eta ospatzeko lekua da. Aurtengo edizioan hainbat gune tematiko izango ditugu Merkatu Sozialeko alternatiba ezberdinak ezagutzeko. Gainera, hitzaldi eta tailer laburrak izango ditugu eta baita Scape Room bat ere!   Azaroak 8(18:00-20:00) Azaroak 9 (11:00-20:00) Zabalgune merkatuan, Bilbon   Informazio guztia: ttps://merkatusoziala.eus/fessta/index.html Programa: https://merkatusoziala.eus/fessta/wp-content/uploads/fESSta.pdf Bideo: https://www.youtube.com/watch?time_continue=12&v=5bwQET0WM9Q  

Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Caritas Bizkaiak bat egiten du hainbat gizarte erakunde, eta auzo elkarterekin, urriaren 17a ospatzeko (Pobreziaren kontrako nazioarteko eguna). Manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu. POBREZIA: GIZA ESKUBIDEEN ARLOKO ARAZOA POBREZIA DESAGERRARAZTEKO MODUKO DBE SISTEMA BEHAR DUGU 2019 URRIAREN 17a. 11,30 HORAS. Moyua Plazatik Eusko Jaurlaritzara. (Gran Vía 85, Bilbo) Pobrezia desagerrarazi eta giza eskubideak errespetatzeko, erakunde publikoek konpromiso argi bat hartu behar dute; kontua ez da soilik urtean egun batez gogoan hartzea; borondate politikoa eta beharrezko baliabideak jarri behar dira martxan, planeta osoan giza eskubideak errespetatu ditzagun.         Manifestua: PDF    

Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna

Urriaren 7an Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko   dogu. Egun horretan, Eleiza Gizalegezko Lanaren alde ekimenaren eskutik eta makina bat lekutan, bat egiten dogu aldarrikapenagaz askotariko zeinu, ekitaldi publiko edo ospakizunen bidez, gai honen inguruan sentiberatasuna bizteko eta gizartean zein Eleizan gizalegezko lanaren aldeko jarduna hedatzeko. Aurton, hain zuzen be, hauxe da helburua: lanaren egile-sena aldarrikatu eta behin-behinekotasuna deuseztatu. Bat egin eizue ekimen honegaz eta sentiberatasuna biztu daitela zuongan eta besteengan bizten lagundu daizuela: kartela ipini; otoitza edo eskaria egin; datorren URRIAREN 5ean (zapatua) OTXARKOAGAKO PLAZAN (Enbeita Urretxindorra Kepa Plz.), 18:30etan ospatuko dan EKITALDI PUBLIKOA eta 19:30etan Justo eta Pastor Santuak parrokian (plazan bertan) ospatuko dogun EUKARISTIA iragarri eta parte hartu. Danok egin daikegu…

Kontzertu Solidarioa

Bilboko Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du aurten ere Santos Juanes parrokian, Zazpi Kaleetan, Bilboko Elizbarrutiko Caritasen Haurtzaro programaren alde. Irailaren 5ean izango da, osteguna, arratsaldeko 20:00etan. Animatu eta etorri Bilboko Orkestra Sinfonikoaren musikaz gozatzera, eskuzabaltasun osoz gure esku jarriko dute eta.  

Caritas Bizkaiak eta Santa Marinako ospitaleak egindako hitzarmena

CARITAS BIZKAIAK ETA SANTA MARINAKO OSPITALEAK LANKIDETZA-HITZARMEN BAT SINATU DUTE, BOLUNTARIO-SARE BATEN ELKARTASUNAREN BIDEZ BERTAKO PAZIENTEEI BIDE-LAGUNTZA EMATEKO Horrela, bi erakundeek bakardadea arintzeko lanarekiko konpromisoa adierazi dute. Balioetan oinarritutakoa osasun eredu baten alde egin dute eta bide-laguntza prozesuetan boluntarioek egiten duten lanari balio eman diote, ospitaleetako pazienteen eta beren senideen ongizatea bermatzeko baliabide gisa. Hitzarmena garatzeko, Bilboko Elizbarrutiak Santa Marina Ospitalean garatzen duen bide-laguntza espiritual eta erlijiosorako (SARE) zerbitzuaren laguntza izango dugu. Lankidetza honen helburua zera da: pazienteei eta beren senideei animo egoera hobetzen laguntzea, ospitaleratze-aldiak iraun bitartean. Bide-laguntza boluntario-sare baten bidez egingo da. Honakoak izango dira burutuko diren ekintzak: Entzute aktiboa eta enpatikoa, entretenimendua, bakardade sentimendua arintzea, hitz egiteko beharrari erantzuteko aukera, eta senideentzako…

ANNIE

ANNIE MUSIKALDIA Atseginez gozatzera animatu nahi zaituztegu ANNIE musikaldiarekin; GIZARTE UNAMAZ ALKARTUAK deritzan Astrabuduako elkarteko kideek jokatuko dute datorren larunbatean, hil honen 23an, 17:30etan Leioako Askartza Ikastetxeko Auditoriumean. Sarreraren zenbatekoa 5€ da eta kopuru osoa izango da Caritasek Erandion daukan eskola-laguntzako “Txiri-Txiri” proiektuaren alde. Musikaldi zoragarria da benetan, familia osoarentzat, eta harritu egingo zaituzte musika saioek.

Lan Eremua Basauriko Kartzelan

Lan Eremua Basauriko Kartzelan. Kartzela da toki pribilegiatua Jesukristoren Jainkoa topatzeko. Izan ere, bertan topatzen ditugu lagun baztertuak, inork ere nahi ez dituen pertsonak. Gizarteak errefusatu egiten ditu askatasunik gabe dauden pertsonak, hau da, azkenak. Hain zuzen, azken eta ahaztuak izateagatik, Jainkoa dago euren artean: “Kartzelan nengoen, eta ni ikustera etorri zineten” (Mt 25,36). Goizero izango gara Basauriko kartzelan presoekin, eta hainbat jolas-jarduera egingo ditugu eurekin. Arratsaldeetan goizean bizi izandakoa berrikusiko dugu, fedea giltzarri eta Ebanjelioa lagun ditugularik.

Caritas Indonesia-rekin

Indonesiako Caritasek laguntza eman die  tsunamiaren biktimei. Abenduaren 23tik bertatik, Bogor eta Tanjungeko Caritaseko boluntarioak laguntza banatzen ari dira bizirik irtetea lortu duten pertsonen artean. Indonesiak tsunami baten ondorioak jasan ditu berriz ere; orain dela hiru hilabete Celebes uhartean izan zen bat, hainbat lurrikararen ondorioz sortua.  Oraingo honetan, itsasoaren indarrak Sumatra eta Java uharteak kaltetu ditu, Sondako itsasartetik gertu. Handik ordu gutxi batzuetara, Bogor eta Tanjung Karang elizbarrutietako boluntarioek larrialdi plana martxan jarri zuten, kaltetuei laguntzeko. Une honetan, beharrizan handienak ur edangarria, medikamentuak, elikagaiak, haurrentzako jakiak eta kanpin-dendak dira. Orain arte, Caritas Tanjung Karang kaltetuei elikagaiak helarazteko lanean ari da; aldiz, Caritas Bogorrek laster markatuko ditu lehentasunak, kaltetutako parrokietan beharrizan handienak zeintzuk diren ebaluatuta. Caritas…

Caritas eta Lekeitioko Udalak

Caritas eta Lekeitioko Udalak Caritas eta Lekeitioko Udalak kampaina bat abiarazi dute edadetuen arloko Beti Lagun proiekturako boluntarioak erakartzeko.

Abenduak 18 ETORKINEN EGUNA

Abenduak 18 ETORKINEN EGUNA. Atzo, hilaren 12an, erakusketa bat inauguratu zen 19:30ean, “Topatzea elkar topatzeko” delakoa, Deustuko Unibertsitateko Klaustroan. Zabalik egongo da abenduaren 20ra arte, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 21:00ak arte eta larunbatean 10:00etatik 14:00ak arte. Erakusketa hori da Bilboko Elizbarrutiaren Migrazioen mahaitik antolatu diren ekintzen parte, Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira; egun hori izango da abenduaren 18an. “Onartzean dago etorkizuna” leloarekin batera, Caritasek eta gainerako erakunde antolatzaileek nahi dute topaketaren kultura sustatu, baina baita sentsibilizatu ere gero hobe baterako migratzen duten milioika lagunen eskubideak urratzeari buruz.