Gaztelania | Euskera

Gondra Barandiaran Fundazioa

Gondra Barandiaran Fundazioa Guillermo Barandiaran jaunak, Gondra Barandiaran Fundazioko presidenteak,  plaka bat eman dio Barakaldoko Jantokiari, horrela egitasmoari laguntza ekonomikoa agertu nahian. Argazkian ageri da jantokiko arduradun Itziar Navares eta Carlos Bargosekin batera

Errege opil solidarioa

Errege opil solidarioa Orain dela 14 urte bezela, pasadan urtarrilaren 5ean, Bilboko Plaza Berrian, ERREGE-OPIL SOLIDARIOA ospatu zan. Bizkaiko Okin Elkarteak, logibilbok eta Lapiko Catering enpresak egindako Errege opila dastatu zuten hiru mila pertsona baino gehiagok, eta horrekin batera ere, Iruña Catering, Cafe Baqué eta Kaikuren eskutik Txokolate bero goxoa. Ekitaldiaren zehar, egun eguzkitsua baina hotza izan genuen, hala ere batutako diru kopuru guztia 3.151,47€ izan ziren, Caritas Bizkaiak dituen haurrentzako proiektuetara bideratuko direnak. Mila Esker parte hartu eta hurbildu zineten guztioi! 

Caritasen Bikaritza Zentro barria Enkarterrietan

  Atzoko egunez, eguaztena, urtarrilak 22, Enkarterrietako Caritasen bikaritza zentroaren egoitza barria inauguratu zan, hain zuzen be Zallako parrokia-etxean. Orain dala hamar urte inguru jarri zan martxan zentro hau Arangureneko Sortze Garbia parrokiako lokaletan eta inguruko karidade-gizarte beharrizanei aurre egiteko zerbitzua egoki emoteko leku barik geratuta egon da. Atzoko ekitaldiaren lehenengo zatia Ana Valle II. Bikaritzako Caritaseko alkarte suspertzaileak zuzendu eban San Migel Goiaingerua parrokian. Kerman López lurraldeko gotzain bikarioa arduratu zan otoitzaldiaz eta Carlos Bargos Bilboko Eleizbarrutiko Caritaseko zuzendariak Bilboko eleizbarrutian dagozan bost bikaritza zentroen adierea azaldu eban. Azkenik, Maite Zapatero bikaritzako kontseilariak eskerrak emon eutsezan Enkarterrietako herri desbardinetatik eta eleizbarrutiko beste alkarte batzuetatik etorrita han batu ziran guztiei.   Zentroko arduradunek nabarmendu dabenez,…