Gaztelania | Euskera

Bilboko Eleizbarrutiko Pastoral ekiturtea

BILBOKO ELEIZBARRUTIKO PASTORAL EKITURTEA Irailaren 20, 21 eta 22an emango jako hasiera ofiziala Bilboko Eleizbarrutiko pastoral ekiturteari. Orain dala sei urte kursoari emoteko martxan jarri zan ekimena barrituta dator aurton. ‘Gaurtik gerora. Nuevos caminos’ goiburuak berak erakusten deuskuz ‘Goazen 19’ dalakoaren nondik norakoak. Formatu barriaren alde egingo da, ikuspuntu itxaropentsuari eutsiz eta “etorkizunari begira hainbat erronka” jasoz. Gehiago irakurri

Bilboko Eleizbarrutia : Gizarte Ekintza eta pastoral datuak

Bilboko Eleizbarrutiaren gizarte eta pastoral jardueraren daturik esanguratsuenak     2017.11.16 |  Eleizbarrutiak garatzen dituan eginkizun nagusiak ezagutzera emoteko agerraldia –gotzaina buru dala-, San Frantzisko auzoan kokatzen dan eta Bizkaiko Caritasen ardurapean dagoan ‘Hargindegi’ zentroan egin da. Azken 25 urtez ezelango babesik ez daben gizataldeei arreta eskaintzen deutsie zentro horretan. Gotzainak iragarri dauanez, Eleizbarrutiak ezinbesteko urratsak emongo ditu San Nikolas parrokian hartu-emon eta bat egiterako eremua eskaintzeko, bakartadea eta deserrotzea jasaten daben personentzat. Gotzainak, gainera, Bizkaian Eleiza ulertzeko moduari buruzko II. Azterlana aurkeztu dau.     “Lekua ez da kasualidadez aukeratu –adierazo dau Mario Izetak agerraldiaren hasieran-, aita santuak Behartsuen aldeko Munduko Egunerako egin deuskun deiari, hau da, hitzez ez ezik egitez maitatzeko deiari, erantzuten…