Gaztelania | Euskera

Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna

Aurten datorren larunbatean, 2019ko maiatzaren 11n, ospatuko da Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna, eta hori dela kausa gogoan izan nahi ditugu mundu osoko milioika lagun, guk kontsumitzen ditugun produktuen ostean daudenak hain zuzen; izan ere, eurek josten dute gure arropa, hazten dituzte gure janariak, fabrikatzen dituzte gure mugikorrak. Halaber, gogoratu gura ditugu gizarte, ekonomi eta lan eskubideak sistematikoki bortxatuta ikusten dituzten pertsona horiek guztiak. Sistemak kondenatzen ditu pertsonok pobrezian eta desberdintasunik sakonenean bizitzera, eta zuzenean sufritzen dituzte klima-aldaketaren efektuak, haien erantzule izan gabe. Baina oroitu ere egin nahi dugu posiblea dela beste mundu bat, eta horretan merkataritza eta ekonomia lagunen zerbitzura egongo dira. Hori ongi demostratu dezakegu Bidezko Merkataritza Bilbon sortu zeneko 15. urteurrena ospatuz. Horren harira antolatu ditugu honako ekintza…

“DUINTASUNA EREITEN” ABIATU GENUEN

“DUINTASUNA EREITEN” ABIATU GENUEN GORDEXOLAN Maiatzean “Duintasuna Ereiten” proiektua abiatu genuen, Gordexolako baratze sozialen ingurukoa. Caritasek zuzentzen du eta hogei parte-hartzaile inguru bildu dira. Gizakia Fundazioak aldi baterako laga digu lurra, EDP Fundazioak finantzaketan lagundu du eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko II Bikaritza eta Enplegu arloko taldea lan eta gizarte arloko bide-laguntza ematen ari dira. Horiei guztiei esker gauzatu da ekimena. ‘Duintasuna Ereiten’ proiektuaren bidez, nekazaritza eta elikadura arloko gizarteratze-enpresa bat martxan jartzeko ideia sortu da. Oraindik azterketa fasean dago, Sendotu Aldiberean erakundearen Euskadiko programaren barruan.    

Markina-ko baratzeak

V. Bikaritza nekazaritza nortasun handiko eremua da. Hori dela eta, landa eremua, herriak eta baratzeak barne hartzen duten ekimenak martxan jarri beharra ikusten genuen. Pasa den urtean Ortukide proiektuan hasi ginen lanean, Gernikan. Udalak lur-zati batzuk utzi zizkigun eta monitore baten eta boluntario batzuen laguntzarekin, proiektuan parte hartu zuten 10 pertsona inguru astean bi egunez aritu ziren bertan. Lurra goldatzen eta sasoiko eta tokiko produktuak ereiten ikasi zuten.Oraingoan, Markinako Udalarekin elkarlanean, beste baratze proiektu batean hasi gara lanean. Gizarte-bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden 6 pertsonak parte hartzen dute. Proiektu honek hiru helburu nagusi ditu: Gizarte-bazterkeria edo babesgabetasun egoeran dauden pertsonen artean harremanak lantzeko espazio bat sortzea. Barazkigintza ekologikoa, lorezaintza eta abarren inguruko oinarrizko ezagutzak barneratzea…

CARITAS: 2017ko TXOSTENA

Caritas Euskadi (aurkezpena): Caritasen laguntza jasotzen duten pertsona eta familien KALTEBERATASUN ETA GIZARTE-BAZTERKERIA egoerak gero eta konplexuagoak dira, eta ERANTZUN SENDO ETA INTEGRALAGOAK behar dituzte. Hain zuzen, Euskadiko Caritasek (Donostiako, Gasteizko eta Bilboko elizbarrutietakoak) 2017an emandako diru-laguntzak inoiz baino handiagoak izan dira. Guztira 5,36 milioi euro baino gehiago eman dituzte, duela 10 urte (2007) baino % 77 gehiago. Biztanleriaren zati bat POBREZIA ETA KALTEBERATASUN SOZIALEKO ESPIRAL batean harrapatuta geratzen ari da, eta oso zaila da bertatik ateratzea. Prozesu horretan guztian funtsezkoa da gizarte-bazterkeriako egoeran dauden edo egon daitezkeen pertsona eta familiei laguntzea, eta hala egiten dute Donostiako, Gasteizko eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko agenteek. Kontratatutako langileez gain, LAU MILA BOLUNTARIO (3.858) aritzen dira beren denbora eta…

EKONOMIA SOLIDARIOA KANPAINA (apirilak 14-15a)

“Elkarren EUSKARRI” Berriak onak dakartzagu Caritasen izenean. Kristau komunitate gisa, pertsona babesgabe askori babesa eta hazkunde eta garapenerako espazioak emateko gai garela ikusten ari gara. Kanpaina honen bidez, “Elkarri laguntzen diogulako NAIZ”, gure konpromisoa denon atsegina dela ikusarazi nahi dugu. Eta hori guztiokin partekatzeko moduko berri ona da. Gure kristau komunitateak pobreekiko daukan konpromisoa da zure laguntzaren oinarria, eta laguntza horri esker izan da posible. Horregatik, EKONOMIA SOLIDARIOAREN aldeko apustua plazaratu nahi dugu. Sendoa eta eraginkorra da. Pertsonak ardatz hartzen ditu eta desberdintasunak eta bidegabekeriak sortzen dituzten aspektuak saihesten ditu. Horrela, benetako gizarteratzea eta etorkizun duina lortzeko bidea zabaltzen ari gara. Badakigu gure eskura dauden benetako aldaketak egunez egun egiten ditugula, gure lanean. Aldaketak martxan…

Bidezko Merkataritzaren Bilboko XIII. astea

  Areatzako Kaian 2015ko azaroaren 12tik 15ra   Eguena  12: 17.00 – 20.00 Barikua  13: 11.00 – 14.00 / 17.00 – 21.00 Zapatua  14: 11.00 – 14.00 / 17.00 – 21.00 Domeka  15: 11.00 – 14.30

Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna

Hurrengo maiatzaren 10ean, larunbatean, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna burutuko da. Aurten kanpainak eta gaiak “Ona ekoizten duenarentzat, ona kontsumitzen duenarentzat, ona mundua aldatzeko”-ren inguruan dihardute. Jazoera hau ospatzeko, Bilboko Areatzako aterpeetan karpa bat kokatuko da, goizeko 11etatik arratsalde 21ak arte publikora irekita egongo dena; jakingura duten pertsona guztientzat, bidezko kafetxo bat hartu nahi dutenentzat eta baita gauko jaia ondo hasteko bidezko mojitoak daztatu nahi dutenentzat ere. Egunean zehar, bestelako jarduera ugari eta anitzakegongo dira, besteak beste, bidezko merkataritzako produktuen salmenta, haurrentzako lantegiak, gurpil gaineko ekintza aldarrikatzailea, postre-lehiaketa eta musika emanaldiak. Beraz, Bidezko Merkataritzaren sarea osatzen dugun eta ekitaldi hau antolatzen dugun erakundeok eguna ospatzen eta ekintzetan parte hartzen gonbidatzen zaituztegu. Itzatzita kanpainaren gaia ekitaldiaren programa…

Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna

Bidezko Merkataritza

Maiatzaren 10ean Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko da Bilbon, konkretuko Bilboko Areatzako kaian (Aterpetxeak), Mercadeco, Kidenda, Oxfam Intermon, Copade, Educo, Fundación Vicente Ferrer, Emaús Fundación Social, Adsis-Equimercado eta Setem Hego Haizeak antolatua. Bilboko Egitaraua hau izango da: 10:30 Azokaren irekiera eta haurrentzako jarduerak: Haur-Ginkana: “Jarraiozu lorratzari” Sormen-Hormairudia: “Bidezko mundua margotzen” Bidezko Merkataritzako produktuen salmenta eta erakusketa Txosna Musika animazioa 12:30 “Bidezko Merkataritza gurpil gainean”ibilbide aldarrikatzailea 17:00 Bidezko Merkataritzako I Postre Lehiaketarako postreak jasotzea 17:00 “Thunder Clap Sound System” Musika emanaldia 19:00 Bidezko Merkataritzako I Postre Lehiaketaren sari banaketa 19:15 “Novato”Musika emanaldia 21:00 Agurra eta itxiera. Egun osoan zehar: Txosna, bidezko merkataritzako produktuen salmenta eta erakusketa, haurrentzako jarduerak eta musika animazioa.