Gaztelania | Euskera

OMENALDIA BASAURIN (BesteBi)

Etxebizitza eskuratzearen aldeko eta ‘Etxerik gabeko Pertsonen’ aldeko “BESTEBI” PLATAFORMAK, Basaurin duela gutxi hildako etxegabeko pertsonaren, Manuelen, aldeko elkarretaratzea eta omenaldia egin ditu gaur, uztailak 5, eguena, 11tan,San Pedro plazan (BASAURIn). ‘BESTEBI’ AGIRIA: ‘BESTEBI’ PLATAFORMAK ETXERIK GABEKO BESTE PERTSONA BATEN HERIOTZA SALATU DU BERRIRO Etxebizitza-bazterkeriaren kontrako eta «Etxerik gabeko pertsonen» aldeko «BesteBi» plataformak salatu egin nahi du Basauriko herritar baten heriotza; herrian hilik agertu zen joan den igandean. BesteBi > Basauri, 2018ko uztailaren 5a.- Beste behin, pertsona bat hil egin da Bizkaiko kaleetan. ‘BesteBi’ plataformaren izenean, bat egin nahi dugu bere senide eta lagunen minarekin. Manuk, Bilbotar jatorriko 58 urte inguruko basauriarrak, 2 urte baino gehiago zeraman Basaurin bertan bizitzen. Denbora honetan, sare informala sortzea…

CARITAS: 2017ko TXOSTENA

Caritas Euskadi (aurkezpena): Caritasen laguntza jasotzen duten pertsona eta familien KALTEBERATASUN ETA GIZARTE-BAZTERKERIA egoerak gero eta konplexuagoak dira, eta ERANTZUN SENDO ETA INTEGRALAGOAK behar dituzte. Hain zuzen, Euskadiko Caritasek (Donostiako, Gasteizko eta Bilboko elizbarrutietakoak) 2017an emandako diru-laguntzak inoiz baino handiagoak izan dira. Guztira 5,36 milioi euro baino gehiago eman dituzte, duela 10 urte (2007) baino % 77 gehiago. Biztanleriaren zati bat POBREZIA ETA KALTEBERATASUN SOZIALEKO ESPIRAL batean harrapatuta geratzen ari da, eta oso zaila da bertatik ateratzea. Prozesu horretan guztian funtsezkoa da gizarte-bazterkeriako egoeran dauden edo egon daitezkeen pertsona eta familiei laguntzea, eta hala egiten dute Donostiako, Gasteizko eta Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko agenteek. Kontratatutako langileez gain, LAU MILA BOLUNTARIO (3.858) aritzen dira beren denbora eta…

“NEGUA JOAN DA TA…”

BESTEBI PLATAFORMAREN KOMUNIKATUA NEGUA BUKATU DA, BAINA ETXERIK GABEKO PERTSONEK HOR JARRAITZEN DUTE BILBO, 2018ko APIRILAREN 26a – Urtero, negu sasoian, komunikabideetan etxerik gabeko pertsonen inguruan hitz egiten da; kalean lo egiten duten horietaz… Kezka edo jakin-mina izaten dugu, non lo egingo duten, nola babestuko diren hotzetik, zer jango duten, zerbait beroa hartzerik izango duten… Neguko aterpetxeei, jantoki sozialei, kalean bizi direnei janari eta edari beroa ematen dieten pertsonei eta abarri buruzko albisteak entzuten ditugu. Une horietan, herritarrok, kontzientzia hartzen dugu, albiste horien bidez, badaudela gure artean etxerik ez duten pertsonak. ETA NEGUA AMAITZEN DENEAN? EDUKIKO AL DUTE GAUA PASATZEKO LEKU EGOKIRIK? EGUNERO JANGO AL DUTE? EDUKIKO DUTE AHORATZEKO JAKI BERORIK? NON EMANGO DUTE DENBORA? LUZE…

ETXERIK GABEKOEN MARTXA

ETXERIK GABEKOEN DUINTASUNAREN aldeko MARTXA: ·       Apirilak 26, eguena ·       11-tik 12-ra ·       Irteera: MOYUA plaza ·       Helmuga: AREATZAko estalpeak ·       BILBO   “Negua joan da eta…” …ORAINDIK EZ DUT ETXERIK

BesteBi Komunikatua

Bilbon, 2018ko martxoaren 15ean.- Pasa den ostiraleko goizaldean etxerik gabeko pertsona bat erasotu zuten hiru gaztek Bilboko Doña Casilda parkean lo zegoela. Jipoitu ondoren iturri batera bota zuten. Horren ondorioz ospitalera eraman behar izan zuten erasotutako pertsona.   Era honetako ekintzak gure inguruan ohikoak ez badira izan ere, Estatuan gero eta gehiago dira, eta 18-35 urte bitarteko gizonek egindakoak eta  “jai” giroari lotuta izan ohi dira gehienak.         Erabat gaitzesten ditugu horrelako ekintzak. Ez Bilbon eta ez inon, ezin dugu horrelakorik onartu. Eta ezin da horrelako gertaera bat ondorio barik geratu.     Horregatik gertatutakoaren aurrean publikoki gaitzespena eta sumindura adierazteko eskatzen diegu  bilbotarrei eta euskal gizarteari. Erakunde publikoei eskatzen diegu, hiritarren…

GAUR· Azaroak 23, osteguna

GAUR · Azaroak 23, osteguna   MARTXA :: MARCHA   Azaroak 23, osteguna Jueves 23 de Noviembre   11:15 AM   MOYUA Plaza BILBO-BILBAO   INOR EZ ETXERIK GABE! ¡NADIE SIN HOGAR!

‘BESTEBI’ AGIRIA

‘BESTEBI’ PLATAFORMAK ETXERIK GABEKO BESTE PERTSONA BATEN HERIOTZA SALATU DU BERRIRO Etxebizitza-bazterkeriaren kontrako eta «Etxerik gabeko pertsonen» aldeko «BesteBi» plataformak salatu egin nahi du Barakaldoko herritar baten heriotza; herrian hilik agertu zen joan den ostiralean, 34 urte zituela. Barakaldo, 2017ko irailaren 28a.- Beste behin, 2017. urtean lehendabiziko aldiz, pertsona bat hil egin da Bizkaiko kaleetan. ‘BesteBi’ plataformaren izenean, bat egin nahi dugu bere senide eta lagunen minarekin. Hamzak, Aljerian jaiotako 34 urteko barakaldotarrak, 13 urte baino gehiago zeraman herrialdean bizi izaten, 2015eko apiriletik Barakaldon bertan. Urte bi eta erdi hauetan, sare informala sortzea lortu zuen, udalerriarekiko lotura estua mantenduz; baina, hala ere, ez zuen pasaportea tramitatzerik lortu eta, hortaz, ezin izan zuen herrian erroldatu. Dokumentaziorik…

BesteBi Deialdia

Barakaldoko ‘HERRIKO PLAZAN’ (Bizkaia), BIHAR, IRAILAk 28, OSTEGUNA, 11:30etan. ‘BesteBi’ plataformak ekitaldi bat antolatu du Bizkaian hildako etxegabe pertsona baten omenez    i  ‘BesteBi’. Barakaldo, 2017ko irailaren 27a.- “Etxerik gabeko Pertsonen” alde eta etxebizitza duin baten alde lan egiten duten hogeiren bat elkarte eta erakunde biltzen dituen plataforma da ‘BesteBi’. Plataforma horrek deialdia egin die Bizkaiko herritarrei, BIZKAIAn hil den pertsona baten omenezko ekitaldian parte hartu dezaten.               OHARRAK: Ekitaldian, ‘besteBi’ plataformak agiria irakurriko du. Hildako pertsonari eta etxegabeko pertsonei omenaldi xume bat eskainiko diegu. Ekintza baino lehenago ez dugu komunikabideekin hitz egingo. Plataforma ‘BesteBi’: ‘BesteBi’ plataforma 2006 urtean sortu zen Bizkaian eta, gaur egun, Etxebizitza eskuratzearen alde eta…

“BesteBi” Manifestua

EUSKADIN ETXEGABETASUNA ERROTIK EZABATZEKO EUSKAL ESTRATEGIAREN ALDE:   Euskadin, ia 2.000 pertsonak ez dute etxerik, eta horietatik ia 300 kalean bizi dira. Euskal gizarteak ezin du onartu hainbeste pertsona hain babes sozial txikiarekin bizitzerik.   Hori dela eta, BesteBi Plataformatik, Euskal Estrategia integral eta koordinatua martxan jar dadin eskatzen dugu, Euskadin etxerik gabeko pertsonarik egon ez dadin.                     Egun, Eusko Jaurlaritza Etxegabetasuna errotik ezabatzeko Estrategia osatzen ari da, eta oso balorazio positiboa egiten diogu horren edukiari, baita honako puntuei ere:   Etxerik gabeko pertsonekiko esku-hartze gaietako euskal politika eta araudiari koherentzia ematea. Genero ikuspegian oinarrituta lan egitea. Etxerik gabeko pertsonentzako zerbitzu eta bide-laguntza egoki eta duinen…

“BesteBi” MARTXA

ETXERIK EZ DUTEN PERTSONEN DUINTASUNAREN ALDE                        Osteguna – Jueves                   Apirilak 27 Abril                  11:00  Moyua  >> 11:30                  Gobierno Vasco    (Gran   Vía 85).                               BILBO – BILBAO.