Gaztelania | Euskera

BIZI-BETE BASAURI AURKEZPENA

BIZI-BETE BASAURI PROIEKTUA AURKEZPENA:   Basauriko Caritasek apiril bukaeran proiektu berria jarriko du martxan Arizen, “Bizi-bete” proiektua hain zuzen. Nagusientzat pentsatuta dago, bereziki bestelako ekimenetan gutxi parte hartzen dutenentzat. Topaleku bat, non boluntarioek zuzenean eta etengabe lagunduko dieten. Hizketarako eta ekintzak egiteko tartea partekatuko dute. Halaber, beste nagusi batzuekin harremanetan jartzeko aukera ere bada. Azalpenetarako hitzaldia emango da interesa izan lezaketen pertsonentzat (nagusiak, senideak, balizko boluntarioak, inguruko erakundeak,…) Apirilaren 17an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan. Arizko parrokiako lokaletan, Elurretako Ama Birjinaren Elizan, Katalunia kalean. Boluntarioen lanean oinarritutako proiektua da eta, konpromisoa doakoa denez, ezaugarri bereziak dituen laguntza eskaini ahal du, familiaren edo beste zerbitzuen laguntzarekin osagarriak. Basauriko Bizi-Betek nagusiekin jarri nahi du harremanetan: Zuzeneko laguntzarako talde-eremua eskaintzeko…

EDADETUEN BAKARDADEARI HITZALDIA ARRATIAN

EDADETUEN BAKARDADEARI BURUZKO HITZALDIA, ARRATIAN GARIZUMAKO JARDUEREI HASIERA EMATEKO (otsailaren 16ko arratsaldea, ostirala, Igorreko Kultur Etxean). Igorre (Bizkaia), 2018ko Garizuma.- Otsailaren 16an, ostirala, 19:00etan, hitzaldi bat emango dugu Igorreko Kultur Etxean, pertsona nagusien bakardadearen inguruan. Pili Castro Blanco arduratuko da, Caritas Bizkaiako Edadetuen arloko Arduraduna eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia Irakaslea. Arratiako garizuma sasoiko hitzaldi-sortaren barruan kokatuta, Pili Castrok kontatuko du “edadetuen bakardadea konpainiarik gabe bizitzea baino zerbait gehiago dela”, eta ez dela gauza bera isolamendua eta bakardadea. Izan ere, “bakardadea bizitzako edozein unetan senti dezakezu, baina zahartzearekin erlazionatutako egoeretan errazagoa da sentimendu hori agertzea, urteetan zehar”. Hori dela eta, ekitaldi honetan bakardadea, eta, pertsona nagusien kasuan, sentimendu horren jatorria hartuko ditugu hizpide. Gainera, hori aztertzean,…