Gaztelania | Euskera

‘Centro ARIZ zentroa’

Caritas Bizkaiak “LAN duin, bidezko eta integratzailearen” aldeko apustua berretsi du, Basauriko ‘ARIZ zentro’ berriaren inaugurazioarekin. • “LAN baten atzean enplegu bat baino askoz gehiago dago”; hori da Caritasen Enplegu eta Ekonomia Solidarioaren Arloak asteburu honetan Bizkaiko gizarteari osoari helarazi nahi dion ideia. • Gizarte babesgabetasun egoeran dauden 40 pertsona ari dira “Centro ARIZ Zentroko” lan-aurreko tailerretan. Zentro hori Basauriko Elkartegian kokatuta dago. • Ekitaldi honen bidez, Caritas Bizkaiak hemendik urte amaierara burutuko diren jarduerei ekingo die, “justiziaren alde” lanean 60 urte daramatzala ospatzeko. Ariz (Basauri), 2016ko apirilaren 8a.– Ostiralean, Caritasek “ARIZ” enplegu-zentro berria inauguratuko du Basaurin (Bizkaia). Bertan izango dira Mario Iceta (Bilboko Gotzaina), Carlos Bargos (Caritas Bizkaiako Zuzendaria), Andoni Busquet (Basauriko Alkatea), Teresa…