Gaztelania | Euskera

Aniztasunak hobe egiten gaitu

Maiatzaren 21ean ospatuko da Elkarrizketa eta Garapenaren aldeko Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna, eta, horren harira, Caritas Bizkaian aniztasunaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, horixe baita Frantzisko Aita santuak proposatzen digun elkartze-kulturaren fruitua. Emigratzaile izan ginen herrialde honetan. Guraso eta aiton-amonen historiak entzunez hazi ginen; izan ere, urrunera joan behar izan zuten beren familien ongizatea bermatu ahal izateko, eta beste hizkuntza, erlijio, ohitura eta kultura batzuk ezagutu zituzten. Itzuli zirenean ez ziren berdin sentitzen, seguru. Migratzeak despedidak eta dolua eragin zizkien, seguru. Zailtasunak izango zituzten bidean, jakina; bakardadea, egokitzeko ezintasuna… Baina, migratzeari esker ireki ahal izan zituzten begiak; migratu zutelako ezagutu ahal izan zuten mundua; hizkuntzak ikasi zituzten, eta jakintzak partekatu. Beste pertsona batekin elkartzeak interpelatu egiten…