Gaztelania | Euskera

CÁRITASEKO BLOG BERRIA

‘Erdu Te invito’ Cáritas Bizkaiako Blog Berria bizitazera Gonbidatzen zaitut gure blogean sartzera eta lehen eskutik ezagutzera boluntarioen, kontratatutako langileen, lagun egindako pertsonen eta laguntzaileen bidez gure eguneroko lanean. Koronabirusak eragindako osasun krisia dela eta, erronka askori aurre egin behar diegu. Hala ere, Cáritas Bizkaian lanean jarraitzen dugu beharrizan handiena duten pertsonei laguntzeko. Testuinguru horretan, “La solidaridad no cierra” https://lasolidaridadnocierra.eus/ – “Alkartasuna beti zabalik” https://alkartasunabetizabalik.eus/ izeneko kanpaina jarri dugu martxan, elkartasun antolatua sustatzeko. Horretarako, hainbat lankidetza aukera proposatu ditugu. Cáritas Bizkaiarentzat funtsezkoa da egiten ari garenaren berri herritarrei ematea. Hori dela eta, gure ohiko informazio bideez gain, blog hau sortu dugu, topagune gisa. Helburuak honakoak dira: batetik, gure proiektuen bidez lantzen dugun errealitatea ikusaraztea eta…

Egoitzetan bizi diren edadetuengandik gertu

COVID-19aren konfinamenduaren inguruko ekimena Bilboko Elizbarrutiko Caritasek eta Karitate eta Justizia Ordezkaritzek gutunak eta marrazkiak helaraztea eskaintzen diete adinekoen egoitzei, bakardadea arintzeko. Bilboko Elizbarrutiak, badaki eta ezagutzen du egoitzek eta etxebizitza komunitarioek beren zentroetan bizi diren adinekoen zaintza eta ongizatearen alde egiten duten lana; izan ere, erakundeetako boluntarioak sarritan joaten dira horietara. Egoitza eta etxebizitza komunitario horiei zuzentzen dira helburu bikoitzarekin: lana eskertzeko eta lankidetza eskaintzeko. Lehenik eta behin, gaur egungo egoera honetan, gure miresmena adierazi nahi dugu, eta egoitzetako langileei gure animoa helarazi, ahalik eta ondoen artatzen jarraitzeko egiten duten ahaleginagatik. Gainera, bisitak posible ez diren une hauetan, adineko pertsonei gure maitasuna eta oroitzapena helarazten lagundu nahi dugu. Horregatik, egoitzen eremura eramatea pentsatu dugu…

Alkartasunari saria

Antonio Menchaca Fundazinoak alkartasunari sari bat, Caritaseko boluntariotzari Antonio Menchaca Fundazinoak alkartasunari sariak emoten deutsoz eta XIX. ekitaldiko banaketan 400 lagun inguru batu zan Bilboko BBK aretoan atzo. Sarituen artean, behartsuenen alde egiten daben lanagaitik autortu ebezan Bizkaiko Caritaseko boluntarioak dagoz. Eleizbarrutiko erakundearen izenean, Begoña Corchon eta Carmen Badiolak (boluntarioak) jaso eben saria.   Horrela, Ellacuría Fundazioa, Serso- San Viator (Basauri), Proactiva Open Arms eta Begoña Goicoechea Gandiaga sari bat jaso duten.   Zorionak danori!!