Gaztelania | Euskera

Ongi etorriak Bizkaiko Caritaseko web orrira. Kontsultaren bat egiteko: sakatu hemen - 944 020 099

‘Skout’ Errekaldeberri, Caritasekin

KONPROMISOAREN “LINEAN” BIDAIATUZ

Eskaut Errekaldeberri (Bilbo), fitxategi-irudia.

Otsailaren 10ean, Errekaldeko Eskaut taldeko Trebegaiak eta Trebeak adarretako 30 gazte eta beren monitoreetako bi, Álvaro eta Cristina, boluntariotzaren eta konpromisoaren gaia lantzen aritu ziren. Elurra zentroko boluntarioa den Montse  eta bikaritzako laguntzailea den Mavi haiekin egon ziren, esperientzia aberasgarri horretan parte hartzeko asmoz.

Topaketari hasiera emateko, elkar aurkeztu eta Macaco taldearen abesti bat entzun genuen, denok Jainko beraren seme-alabak garela gogorarazten diguna; horren harira, pertsona guztion duintasuna izan genuen mintzagai, daukagun egoera eta bizi-ibilbidea edozein dela ere. Caritasek “Zure ahalegina, denon atsegina” lelopean urte honetarako eskaintzen duen materialak adin desberdinetako taldeekin lantzeko proposamenak batzen ditu.

(c) Huesca-ko Elizbarrutiko Caritas

Gazteekin lantzeko dinamikak, Hirihandiko metro linea oinarri hartuta, geltokien zentzuaren inguruan hausnartu eta hitz egiteko aukera eman zigun: “xahutzea”, “erabili eta botatzea”, “erostea maite dut”, “berekoikeria”…

Izan ere, gaur egun ohikoa da geltoki horietatik ibiltzea. Irudimenezko hiri hori gure gizartearen isla da eta metro sarea kudeatzen duen enpresak aukerako beste linea bat proposatzen zuen, bestelako inpresioa ematen duten geltokiz osatuta: doakotasuna, anaitasuna, parte-hartzea, boluntariotza… geltoki horietako batzuk bisitatzean izandako esperientziak partekatu genituen: “daukadana baloratzen ikasi dut”, “eman dudana baino gehiago jaso dut”, “pentsatzen nuen ez nintzela gai izango eta azkenean bai…” Aho batez erabaki genuen linea horretarako bidaia-txartela eskuratzea. Linea horretan bidaiatzea, geltoki batetik bestera, atsegingarria da.

Topaketa amaitzeko, Caritasek Arraizpe pastoral unitatean garatzen dituen proiektuak partekatu genituen eta Montsek bertako boluntario gisa izandako esperientziaren berri eman zuen.

Giro ona sortu zen eta elkarren arteko komunikazioa bikaina izan zen. Horren ostean, konpromisoaren linean bidaiatzen jarraitzeko asmoa berretsita irten ginen handik.

Leave A Comment